Entries by Editorea

Homofobia badago

Orain ez asko, Argia aldizkarian kontatu nuen lehen aldiz 1995eko amaiera aldera gertaturiko anekdota bat. Estatuko talde gay-lesbiano guztiok Madrilen egin behar genuen manifestaziorako deialdiaren nondik norakoak erabakitzeko azken batzarra Bilboko EHGAMen egoitzan izan zen. Bertan, besteak beste, Pedro Zerolo (egun PSOEko Gizarte-Mugimendu eta GKEekiko Harremanetarako Idazkaria) egon zen, garai hartan elkarte bateko presidentea zen […]

Sexua askatasunez bizitzeko mugimendu politikoa

Kitzikan gazte antolakundea urte hasieran sortu da. Sexualitatea eta ekintza politikoa bateratzen ditu. Heteropatriarkatuaren aurka, garai bateko jarrera politiko erradikala berreskuratu nahi dute. Eskualdeka hasi dira lanean, eta Hego Euskal Herri osoan zabaltzea dute helburu. Urtarrilaren 31n aurkeztu zuen bere burua Kitzikan gazte antolakundeak. Bergarako (Gipuzkoa) gaztetxean elkartu ziren hamarnaka lagun. Norbanakoen eta talde gonbidatuen […]

Ikastetxeetan aniztasun sexuala lantzen laguntzeko gidaliburua aurkeztu dute Iruñean

STEILAS sindikatuaren LGTIBQ Taldeak genero eta aniztasun sexuala lantzen laguntzeko gidaliburua aurkeztu du ostegunean, Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queerrekiko fobiaren aurkako nazioarteko egunaren atarian. Ikastetxeetan LGTBIQfobia normalizatu izana salatu dute: “Darabilgun hizkera adibide ezin hobea da ikusteko zein punturaino duen hainbatek, marimutil edo marikoi bezalako hitzak euren hiztegian sarturik”. “Hezkuntza komunitatea jendartea bezain […]

Lantokietan ematen den homofobiaren aurkako protokoloa aurkeztu du LABek

Gaur egun, anistasun sexualdun 10 pertsonetatik 7k lanean nolabaiteko diskriminazio homofobikoa jasan dutela onartzen dute, eta kasurik gehienetan, egoera hauek ez dira salatzen. Gerataera hau ez da kasualitatea, jendarte heterosexista eta patriarkalaren ondorio baizik, anistasuna izkutatu eta diskriminatzen duen jendartean, horrelakoak gertatzen dira. Lan munduan, sexualitate anitzeko pertsonen kolektiboak zailtasun handiak ditu askatasunez beren norabide […]

Homosexualitatea: arauen barnean, hobe

Homofobia eta transfobiaren nazioarteko egunaren karietara, gazteek dituzten jarrerak plazaratu ditu Miarritzeko Atlantika Lizeoak ikerketa batean. Heteroarautik hurbil dauden ereduak aiseago onartzen dituzte. Gurasoei kontatzeko ezintasuna, lagunengandik jasotako mespretxua, irainak… Jarrera homofoboak ugariak dira gizartean, eta urteak joan, urteak etorri, joerak ez du zertan onera egin: gazteen artean ere gay, lesbiana, bisexual eta transexualen aurkako […]

MIKROERASOEI ERANTZUN ETA ANIZTASUN SEXUALA ALDARRIKATZEKO ARGAZKI PROIEKTUA

Zenbat aldiz aditu ote dugun «gay izatea aukera bat da» edo «homosexualak promiskuoak dira». Komentario arinak dirudite, baina kalte handia egiten dute, «Zaindu zure hitzak» lagunarteko proiektuaren egileek ohartarazi dutenez. Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira plazaratu dute lana. Arrazismoaren kontrako Interneteko kanpaina batean du sorburua “Zaindu zure hitzak” proiektuak. AEBetako lan horretan, kartel […]

«Arazotsuen»arazoa

Garbi dago homofobiak arazoak sortzen dituela. Joera sexualen aberastasunaren aurka daudenen ezinikusiak eta gorrotoak erasoak elikatzen ditu, eta, gainera, askotan, lekukoek beste alde batera begiratzen dute, erasotzaileen inpunitatea elikatuz. Lantokietan geratzen diren eraso homofoboen aurkako protokolo bat osatu eta enpresetara eraman nahi du LABek. Ea aurrera egiten duen, eta ea aurrera egin ondoren zer bide […]

Gay, lesbiana eta etorkinen sendiak arazotsuen multzoan sartu ditu Madrilek

Familia plana onartu du Espainiako Gobernuak. Abortuak saihesteko, ikasketak ez oztopatzeko bekak eskainiko dizkie haurdun gazteei. Pentsioak igo nahi dizkie ame Familia Babesteko Plan Integrala onartu zuen atzo Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak. Berritzailea baino gehiago—225 neurrien hiru laurden martxan daude jada—, ideologikoa da egitasmoa, familia eredu tradizionala indartzea baitu helburu; Alfonso Alonso Osasun eta Gizarte […]