Bizitza sozialean, laneko eremu guztietan eta administrazioan homosexualitatearen aitorpen esplizitua. Harreman homosexualen onartze soziala, bizitza pribatuan zein publikoan.
Lege edota aurategietatik edozein motatako adierazpen edo praktika homosexual zigortzen edota oztopatzen duen artikulu oro kentzea.
Orientabide sexualagatiko diskriminazioa espresuki debekatzen duen lege bat onartzea.
Sexurako adostasun-adinik ez finkatzea.
Hezkuntza-sistema osoan gizon eta emakumeen rolak bereizten dituen edo sexista den edozein ezaugarri deuseztatzea. Norbere orientabide sexuala libreki erabakitzen ahalbidetzen duen heziera sexuala izan dadila, sexualitatea ez baita birsorkuntzarako bide soil bat, baizik eta, eta gehienbat, pertsonen arteko harremana eta plazer-iturria. Ezaugarriok betetzen ez dituen erakunde edo irakas-zentroei diru publikorik ez.
Eliza eta estatuaren bereizketa osoa eta egiazkoa.
Intseminazio artifiziala arautzen duen legean lesbianak ez diskriminatzea.
Polizia-etxeetan gorde litezkeen homosexualitateagatiko fitxa guztiak suntsitzea.
Osasunaren Mundu Erakundearen zein beste edozein osasun-erakunderen sailkapenetan (gaixotasun-zerrendetan) ez daitezela homosexualitatea edota transexualitatea agertu (ez izen horrekin ezta beste ezein izenarekin ere) ez orain ezta etorkizunean ere.
Sexu-bidezko gaixotasunei dagokienean, prebentzio- eta informazio-ekimenak egon daitezela, betiere modu ez diskriminatzailean.
Sexualitate askearen aldeko borrokan diharduten mugimenduentzako diru-laguntzak. Topaleku eta eztabaidagune ez komertzialak bultzatzea.
Familia tradizionaletik kanpoko loturen onartze sozial eta juridikoa.
Era berean, beste mugimendu alternatiboen aldarrikapenak geure egiten ditugu.
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.AcceptRead More
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.