Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Voxen aldeko pintaketa faxistak egin dituzte Gorlizko eskolan

Gorlizko (Bizkaia) ikasleek feminismoaren eta sexu eta genero aniztasunaren alde egindako margoak estali dituzte pintaketekin. Elkarretaratzera deitu dute 19:00etan. Svastikekin eta “gora Vox” leloarekin estali dituzte Gorlizko eskolan bertako ikasleek jolastokian egin dituzten zenbait margo. Feminismoaren aldeko eta sexu eta genero aniztasunaren aldeko margoetan egin dituzte pintaketak, baita eskolaren eraikineko beste zenbait tokitan ere.   […]

Jarrera homofobo eta transfoboen kontrako inkesta abiatu du Les Bascos elkarteak

Ipar Euskal Herriko Les Bascos LGBT+ elkarteak egin du galdetegia Interneten. Heterosexualak ez direnen portaerak, pentsaerak eta ekintzak identifikatu eta onartzera iristea du helburu. “Sexualitatea anitza da”, diote Les Bascos LGBT+ elkarteko kideek. Heterosexualitateaz haratago sexualitatea badagoela adierazi nahi dute. Horretarako abiatu dute inkesta hau, heterosexualak ez diren orientazio afektiboak dituzten pertsonen kontrako jarrerak eta […]

Homosexualitatea onartu dute Indian, eta jada 124 estatutan dago despenalizatuta

Bigarren herrialde jendetsueneko Auzitegi Gorenak bertan behera utzi du 1861eko lege bat: «Heldu homosexualek pribatuan sexu harremanak izatea ez da inolako iraina» Ia hiru hamarkadako borrokaren ostean, Indiako Auzitegi Goreneko bost epailek homosexualitatea despenalizatzea erabaki zuten atzo, aho batez. «Heldu homosexualek pribatuan harreman sexualak izatea ez da inongo iraina», argudiatu zuen Dipak Misra epaimahaiburuak epaia […]

Sexu eta genero aniztasuna eskolan lantzeko unitate didaktikoa

Iraultzeko prest! unitate didaktikoa argitaratu berri dute, sexu eta genero aniztasuna ikasgelan lantzeko. Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino, maila bakoitzera egokitutako materiala eta ekintzak proposatzen dira. “Jaio aurretik heterosexualak izango garela aurreikusten duen araua zalantzan jartzea” du helburu unitateak, “neska eta mutiletan, femeninoan eta maskulinoan banatzen gaituen eta rol jakinak esleitzen dizkigun heteroarauak guztiongan nola eragiten duen hausnartzea”. […]

LGTBI kolektiboa, psikiatriako gaietan

Moldaketa bat egin behar izan dute Osakidetzaren lan deialdi publikoko psikiatriako gai zerrendan, patologizatuta ageri baitziren LGTBI kolektiboko kideak. Osasun sistemak akatsa onartu du   «Ondoeza». Sentimendu hori gailendu zitzaion Sara Olariaga sendagileari —Osakidetzan familia mediku izateko lanpostu bat lortzeko prestatzen ari da— osasun sare publikoaren lan eskaintzaren barruan psikiatriako gai zerrendaren berri izan zuenean. […]