Josu Cariñena Arbelaiz EHGAMkidea zendu da. GUGAN BEGO!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaBETIRAKO DANTZAN GURE LUMATZAN, JOSU!
Atzo arratsaldean Josu Cariñena Arbelaiz zendu da. 1979tik eta 1980ko hamarkada hasieran Gipuzkoako EHGAM taldearen aktibista zen. Beti gure borrokarekin konprometituta.
HBko zinegotzia ere izan zen Irunen, bere hirian.
Azken urteotan ez du gure eskualdeko lgtbik+ elkarretaratzerik galdu lgtbik+fobiaren aurka edo Palestinako genozidioaren aurka.

1981ean EHGAMkideekin, Juantxo Quiroga, Emili Martín eta Joseba Sansinenea besteak beste; 1981ean Irunen EHGAM-en aurkezpenean, Juantxo eta Luisfer-en artean.

1983an Oreretan Francis gogoan zuen muralean hiruki arrosa margotzen.

2024ko maiatzaren 15an Palestinako genozidioaren aurkako manifestazioa Donostian. 2024ko maiatzaren 17an: Mikela gogoratuz Gaztañon eta Oreretako lgtbi+fobiaren aurkako kontzentrazioan. Donostiako azken E28an
Agur eta ohore, marilagun.
Kapitalismo arrosaren aurka, EHGAMek elkarretaratzea deitzen du hilak 16
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaEHGAMek parte hartuko du 7katuaren 18. urteurrenaren ospakizunetan, urtarrilaren 20an haizn zuzen ere
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
“Miss Mayor toma la palabra” liburuaren aurkezpena, abenduaren 12an Teila Fabrikan
/in EHGAM Berri, Gipuzkoa /by EditoreaDatorren ostegunean, hilak 12, “Miss Major toma la palabra” liburua aurkeztuko dugu, Katakrakeko lagunekin batera.
Kay Subijana filosofoa arituko da gonbidatu gisa, editoreekin batera. Gaztelaniaz izango da aurkezpena.
Miss Major trans eskubideen aldeko militantea da, eta Stonewall-eko istiluetako beteranoa.
Sexu-langile izandakoa eta kartzelaren aurkako aktibista, GIBaren aurkako borroketan figura ezaguna da, eta Bellevue-ko ospitaleko biolentzia psikiatrikoa jasandakoa.
Egiako Teila Fabrikan elkartuko gara, arratsaldeko 18.30etan.
Animatu eta ekarri lagunak!
Autodefentsa disidentea!!
/in Araba, Euskal Herria /by EditoreaKaixo lagun!!
Anima zaitez Ehgam Gorbeialdea+tik antolatu dugun “Autodefentsa disidentea” tailerrean parte hartzera! Espazio seguruan eta giro zainduan, jasaten ditugun biolentziei erantzuteko tresna kolektiboak sortzea eta gure arteko sareak sendotzea du helburu.
Anímate a participar en el taller “Autodefentsa disidentea” que hemos organizo desde Ehgam Gorbeialdea +! El objetivo es aprender a como responder de manera colectiva a las violencias sufridas y fortalecer redes entre nosotrxs.
Eman izena!!