Bizkaiko E28 Koordinadorak elkarretaratzea deitzen du maiatzaren 17an
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaPalestina askatu!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaGaur, 77 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituztenean, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.
Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.
Sexu- eta genero disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da. Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa gorri bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna. Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!
Sexu-osasun tailerra Safikentzat
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa /by EditoreaEta gure harreman eta gorputzei buruz autonomiatik, gozamenetik eta zaintza partekatuetatik hitz egiteko espazio bat bagenu?
️ Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak, EHGAM Nafarroarekin elkarlanean, pertsona safikoen osasun sexualari buruzko doako tailer batera gonbidatzen zaitu.
Maiatzaren 27an topaketa kolektiboa, segurua eta maitasunezkoa irekiko dugu, esperientziak, kezkak eta jakintzak gure desioen, topaketen eta praktiken inguruan partekatzeko. Elkarri nola lotu nahi diogun, nola partekatzen garen eta nola zaintzen dugun geure burua — eta zer behar dugun hori guztia bizitzeko subiranotasunetik eta elkarrekiko babesetik.
Leyre Garateak gidaturik.
Maiatzak 27
18:30 • 20:30
Nafarroako Hiesaren Aurkako Batzordea (Karmen kalea 13, behea – Iruñea) *Plaza mugatuak!*
Eman izena WhatsApp bidez edo deitu +34 620 48 66 70 telefonora
Etorri zaren bezalakoa izaki, zure zalantzekin eta istorioekin, eta partekatzeko gogoz beterik.
Alerta TERF!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaBeren diskurtso faxistaren aurrean,
ZALAPARTA TRANSA!
Elikadura Osasungarriari eta Sexu-osasungarriari buruzko taillera, maiatzaren zehar, Iruñean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa /by Editorea
Zure elikadura eta sexu-osasuna hobetu nahi dituzu?
Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordeak, EHGAMekin lankidetzan, Gizonekin sexua duten gizonentzako Elikadura Naturala eta Sexu Osasuna doako tailerra antolatu du.
Noiz: Maiatzeko astelehen guztietan Ordua: 19:00- 21:00
Tokia: Baratza Makrobiotika. Bernardino Tirapu 5-7 zeharkaldia. Arrotxapea. 31014 Iruñea
Errespetuzko eta konfiantzazko espazioa izanen da.
Errezeta osasungarriak eta gozoak ikasiko dituzu zure osasuna eta ongizate sexuala hobetzeko.
Plaza mugatuak! Eman izena WhatsAppez edo deitu 620 48 66 70 telefonora Zure zain gaude!
Erregimen zisheterosexualari aurre egiteko GARA BOLLERAK!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaAPIRILAK 26, ikusgarritasun lesbikoaren eguna
Apirilaren 24an, “Biopolítica del armario” liburuaren aurkezpena
/in EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea