๐—”๐—ญ๐—”๐—ฅ๐—ข๐—”๐—ž ๐Ÿฎ๐Ÿฑ – ๐—œ๐—ป๐—ฑ๐—ฎ๐—ฟ๐—ธ๐—ฒ๐—ฟ๐—ถ๐—ฎ ๐—บ๐—ฎ๐˜๐˜…๐—ถ๐˜€๐˜๐—ฎ๐—ฟ๐—ฒ๐—ป ๐—ฎ๐˜‚๐—ฟ๐—ธ๐—ฎ๐—ธ๐—ผ ๐—ฒ๐—ด๐˜‚๐—ป๐—ฎ

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, argi eta ozen esaten dugu: ez dugu gure gorputzen eta bizitzen kontrako inongo erasorik onartuko, ez kaleetan, ez etxeetan, ez harremanetan, ez giro politizatuetan, ez instituzioetan, ezta diskurtsoetan ere.

Indarkeria matxista sistema oso baten logika da, eta logika hori hausteko sareak behar dira. Izan ere, mugimendu transfeministak urteak daramatza hori egiten: elkarren zaintzan oinarritutako erresistentziak sortzen, komunitateak hauspotzen eta erasoen aurrean erantzun politikoak antolatzen.

Eta gaurko egunak, justuki, hori gogorarazten digu. Autodefentsa ez dela erreakzioa, praktika kolektibo bat baizik; antolaketa gure babesik eraginkorrena baita.

Zentzu horretan, Ehgam-en konpromisoa argia da. Aliantzak sendotu eta sareak zabaldu nahi ditugu; gure herrietako espazioak indarkeria matxistatik libre izan arte.

๐—ฆ๐—”๐—ฅ๐—˜ ๐—ง๐—ฅ๐—”๐—ก๐—ฆ๐—™๐—˜๐— ๐—œ๐—ก๐—œ๐—ฆ๐—ง๐—”๐—ž ๐—œ๐—ก๐——๐—”๐—ฅ๐—ง๐—จ, ๐—”๐—จ๐—ง๐—ข๐——๐—˜๐—™๐—˜๐—ก๐—ง๐—ฆ๐—” ๐—”๐—ก๐—ง๐—ข๐—Ÿ๐—”๐—ง๐—จ!

“La muerte de Mikel” eta “Inkognita” pelikulen emanaldia KATAKRAKen, Ehgamen eskutik

Este viernes 21 tenemos la oportunidad de ver en Katakrak el dokumental Inkognita. Participaremos varias personas de Ehgam.

Sinopsis: en 1979 un guardia civil matรณ a una transformista llamada Francis en un bar de Renterรญa. Aรฑos mรกs tarde una persona joven y queer conoce esta historia y decide escribirle una carta a Francis donde su historia converge con la de ella.

19:00. KATAKRAK. IRUร‘EA

EHGAM Nafarroak Kuir fanzine tailerra antolatzen du, XOKA jardunaldietan

 

KUIR FANZINE TAILERRA
Bi eguneko tailerra.

Azaroaren 20an eta 27an.
Ez da beharrezkoa izena ematea. Kondestablen!!

Borrokarako, gure aldarrikapenak zabaltzeko eta gure sormen disidentea garatzeko, fanzinek eskura jartzen dizkiguten baliabideez solastuko gara.

Eta fanzine bat sortzeko aukera izanen duzu!!!!

Alanek gidaturik.

๐—จ๐—ฅ๐—ฅ๐—œ๐—”๐—ž ๐Ÿฎ๐Ÿฒ – ๐™„๐™ ๐™ช๐™จ๐™œ๐™–๐™ง๐™ง๐™ž๐™ฉ๐™–๐™จ๐™ช๐™ฃ ๐™ž๐™ฃ๐™ฉ๐™š๐™ง๐™จ๐™š๐™ญ๐™ช๐™–๐™ก๐™–๐™ง๐™š๐™ฃ ๐™ฃ๐™–๐™ฏ๐™ž๐™ค๐™–๐™ง๐™ฉ๐™š๐™ ๐™ค ๐™š๐™œ๐™ช๐™ฃ๐™–

Intersexualek ez dute beren izana โ€œkonponduโ€ behar, ez baitira kategoria esentzialista eta binarioetan sailkatu beharreko gorputz eta subjektuak. Intersexualek beren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea errespetatzea behar dute, behartutako esku-hartze medikorik gabe eta generoaren arau biopolitikoetan sartzeko inolako presiorik gabe. Hamarkadetan zehar, medikuntzak eta erakundeek interbentzio mediko goiztiarrak, diagnostiko patologizatzaileak eta lotsak edo sekretuak markatutako bizitzak inposatu dituzte. Horren aurrean, isiltasuna haustea zeregin kolektiboa da, sistemak sailkatu ezin dituen gorputzen beldur den kultura eraldatuz. Gorputz intersexualak ez direlako akats biologiko bat, erresistentziaren eta potentzialtasun subertsiboaren lurralde baizik.

๐—”๐—ฃ๐—จ๐—ฅ ๐——๐—˜๐—ญ๐—”๐—š๐—จ๐—ก ๐—œ๐—ฆ๐—œ๐—Ÿ๐—ง๐—”๐—ฆ๐—จ๐—ก ๐— ๐—˜๐——๐—œ๐—ž๐—ข ๐—˜๐—ง๐—” ๐—ฆ๐—ข๐—ญ๐—œ๐—”๐—Ÿ๐—”!

๐— ๐—จ๐—ง๐—œ๐—Ÿ๐—”๐—ญ๐—œ๐—ข ๐—š๐—˜๐—ก๐—œ๐—ง๐—”๐—Ÿ ๐—œ๐—ก๐—ง๐—˜๐—ฅ๐—ฆ๐—˜๐—ซ๐—˜๐—œ ๐—ฆ๐—ง๐—ข๐—ฃ!

Xoka, jite disidenteak 2025 heldu da!

 

Hizkuntza eta sexu-genero disidentziak uztartzen dituen jardunaldia euskaraz Iruรฑeko Laban eta Kondestablen.

Erreparatu datei!

 

euskalerriairratia.eus: Kepa Yekora eta Oskar Sada: (Ehgam Nafarroa): โ€œEz toka, ez noka, guk xokaโ€

Ehgam Nafarroak Marta Vusquets-en “En la Repรบblica de las Perras” liburuaren aurkezpena antolatu du, urriaren 18an

MARI Solasak Bazterrean 2025 – urriaren 4an Iruรฑean

ADI! Urriaren 4an, MARISOLASAK BAZTERRETAN 2025 ๐Ÿณ๏ธโ€๐ŸŒˆ

4 de Octubre. Kondestable Iruรฑea. MARIPENSANDO EN LOS MARGENES 2025 Ehgam Nafarroa

*Eman izena hemen tailerrean eta bazkarian*

XAKE SEXU-BITARTASUNARI

Mer Gomezekin (aktibista intersex, idazlea) eta Ira Hybris (pentsalari marxista-kuir, militante transfeminista) Albina Stardustekin marisolasean.

Biraketa erreakzionari bati egin behar diogu aurre, non muturreko eskuindarrek gure bizitzak bi laukitara murriztu nahi dituzten.

Baina, meme batek dioen bezala: โ€œBinarismoa hain naturala bada, zergatik behar du estatu poliziala hori indartzeko?

Ekiteko unea dugu ย Etorkizun bizigarriak irudikatzeko unea da, norberaren autodeterminaziotik, plazeretik eta erresistentzia kolektibotik

 

AUTODEFENTSA TRANSFEMINISTA

Irantzu Varelarekin eta Itziar Zigarekin.

Bilgune Feministako lagun batek hartuko du parte marisolasean.

Transfeminismoak eta disidentziek eztabaidatu ez dituzten gai hauek ditugu:

– Indarkeria erabiltzea indarkeria sistemikoari erantzuteko.

  • – Kontra-indakeria bera erabiltzea aukera politiko gisa.

Mahai honek berehalako marisolasa ireki nahi du:

– Indarkeria al da edozein zapalkuntzak dakarren egiturazko indarkeriari aurre egiten saiatzea?

– Nola imajinatu autodefentsa moduak, babestu ez ezik, duintasunez bizitzeko eta aurre egiteko aukera ere ematen digutenak?

Ekarrekin bazkalduko dugu urriaren 4an?. Bazkari beganoa izanen da, solaskideekin eta partaideekin une polit bat pasatzeko. Tokia mugatua da. Heldu zara?

Bazkarian eta arratsaldeko tailerrean izena eman hemen

 

โ˜๐ŸพPara apuntarse en la comida o en el taller de la tarde.

COMIDA VEGANA.
EKO-SALUDABLE, CUIR, SOCIALIZADORA Y SANADORA:
Dirigida a personas participantes en la Jornada MARIPENSANDO 2025, con el fin de crear redes, desde el cuidado relacional, emocional y del alimento.

Un espacio donde poder relacionarnos, hablar, debatir, tocarnos y abrazarnos.

Layla Martรญnezen โ€œUtopรญa no es una islaโ€ saiakeratik abiaturik,

bestelako mundu desiragarriak izateko alternatibak aztertuko ditugu,

Madrilgo Ariskas taldeko kideekin batera.

Neoliberalismotik haratago, saihetsezina omen denetik haratago.

 

*Eman izena hemen tailerrean eta bazkarian*

 

Grabazioak ikusi hemen