EHGAMen laguna Angel Aragoneses zendu da. GUGAN BEGO!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, EHGAM Berri, Euskal Herria, Euskal Herria @es

Angelen hilotza asteazkenean,hilak 5, egongo da, Leioako Santa Ana tanatorioan.
Arratsaldeko 5etatik 7etara tartean senideak egongo dira, baten batek agurtzera joan nahi badu.
Gero, 7etan, agurraren ekitaldi zibila egingo dugu tanatorioan bertan.
BETIRAKO DANTZAN GURE LUMATZAN, ANGEL!
E28 Bilbo: HARROTASUNA BERRESKURATU!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
Ekainaren 28an, igandean, danontzat egindako plana proposatzen dizuegu, errebindikatzailea eta herrikoia.
Hasiko gara 13:00etan Triangun, trikipandero kalejirarekin. 17:00etan Indautxuko plazan prest egongo gara benetako manifan parte hartzeko. Ondoren, Houseofbasqueersen drag ikuskizuna 21:00etan 7katun eta amaitzeko pintxada!
Animatu eta etorri!
HARROTASUNA BERRESKURATU! ‘Gure Karrozak’ Zinegoak-en. BIRAn,ekainaren 20an, arratsaldeko 17:00etan
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
Zinegoaken 23. edizioaren baitan, Ehgametik *Harrotasuna Berreskuratu (Gure karrozak)* proiekziora eta Harrotasunaren zentzu politiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko beharrari buruz gogoeta egiteko mahai-inguru batera gonbidatzen zaituztegu. Erakunde eta enpresen merkantilizazioaren eta pinkwashinaren aurrean, espazio bat ireki nahi dugu Harrotasunaren betiko oinarriei buruz pentsatzeko: borroka, memoria, erresistentzia eta komunitatea. Proiekzioaren ondoren, eztabaidatuko dugu sistemak gure aldarrikapenak produktu nola bihurtzen dituen eta Harrotasun kritiko, borrokalari eta benetan eraldatzailea eraikitzea zergatik den funtsezkoa.
Ekainak 20
17:00etan
HARROTASUNA BERRESKURATU!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, EHGAM Berri, Euskal Herria
Harrotasuna berreskuratu!
Reclaim pride.
Erakundeek eureganatu nahi dute LGTBIQ+ kolektibo guztion borroka, edukiz husteko.
Guztia kapitalismoaren eta turisfikazioaren mesedetan.
Horri BOIKOT!
Animatzen zaituztegu ez parte hartzera Bilbao Bizkaia Harroren txiringitoetan: Bilboko karrozen desfilean, edo hurbileko herrien ekitaldietan.
E28 Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ozen esan nahi diegu:
EZ ANTOLATU EZER EKAINAREN 28ri LOTUTA!
EZ ZUENGANATU KOLEKTIBO ALDARRIKATZAILEEN BORROKA!
Ehgam-Bilbok udazkeneko festa antolatzne du Txoko Landanen (7Katun), azaroaren 29aren arratsaldean
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
Euskogayk sareetan esandakoaren harira, Ehgamek LGBT+ borroka antirrazista dela aldarrikatu nahi du
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

Bilboko Konpertsek deituriko elkarretaratzera deitzen du EHGAMek, gaur 23, 19:00etan Udaletxe aurrean
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria















