Basauriko Sozial Antzokiak eta Ehgamek “Beste Sexualitateak” zinemaldia antolatzen dute, urtero bezala, ekainaren lau ostegunetan

Voxen aldeko pintaketa faxistak egin dituzte Gorlizko eskolan

Gorlizko (Bizkaia) ikasleek feminismoaren eta sexu eta genero aniztasunaren alde egindako margoak estali dituzte pintaketekin. Elkarretaratzera deitu dute 19:00etan.

Gorlizko eskolan agertu den pintaketa faxistetako bat.

Svastikekin eta “gora Vox” leloarekin estali dituzte Gorlizko eskolan bertako ikasleek jolastokian egin dituzten zenbait margo. Feminismoaren aldeko eta sexu eta genero aniztasunaren aldeko margoetan egin dituzte pintaketak, baita eskolaren eraikineko beste zenbait tokitan ere.

 

Eskolak azaldu duenez, joan den asteburuan egin zituzten pintaketak eta dagoeneko ezabatuta daude.

Hainbat eragilek eta herritarrek gaitzetsi dute erasoa sare sozialetan, eta mobilizaziora deitu dute. Gaur arratsaldean, elkarretaratzea egingo dute erasoa salatzeko. 19:00etan egingo dute, Eleiz plazan.

 

HARRO!k Gorlizeko ikastolan gertatutako eraso transfobo, homofobo eta matxistaren aurkako ekitaldiekin egin du bat

 

HARRO!k : 

Gorlizko eskolan margoketa transfobo, lesbofobo, homofobo eta matxistak egin dituzte.

Hezkuntza eraldaketarako tresna delako…faxismoari aurre egingo diogu! Ez dira pasako!
Gora borroka Transmaribibolloa!

Gaur, maiatzaren 28a, Gorlizeko Eleiz Plazan, arratsaldeko 19.00etan kontzentrazioa.

 

Elkarretaratzeko foto bi:

 

Medioetan:

 

 

 

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak Bilbon manifestatzera deitzen du, maiatzeren 17an Homofobiaren aurkako eguna dela eta

 

 

Apirilaren 26a IKUSGARRITASUN LESBIKOAREN EGUNA dela eta, Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak GRANDMA filmaren emanaldia eta ondorengo mahai-ingurua antolatu du, Zirikan 19:00etan

 

Zinegoak jaialdiak 140 jarduera baino gehiago bilduko ditu aurten

Hilaren 18an abiatuko da, eta sexu aniztasunarekin lotutako gaiak izango ditu ardatz

Zinegoak Gay-Lesbo-Trans Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdi Nazioartekoa otsailaren 18tik martxoaren 3ra egingo dute aurten, Lumaz harrogoiburupean. “Norberak bere identitatea modu naturalean adieraztea nahi dugu”, azaldu du Pau Guillen jaialdiko zuzendariak gaur, aurtengo programazioa aurkezteko, Bilbon egin duten ekitaldian. Orotara, 25 film luze izango dira 16. Zinegoak jaialdiaren Sail Ofizialean; eta, azaldu dutenez, hiru mailatan banatuko dituzte aurten lanak: Fik, Dok eta Krak. “Fik atalean fikzio filmak bilduko ditugu; eta, Dok atalean, berriz, dokumentalak”. Guillenek azaldu duenez, Krak saila izango da berrikuntza nagusia. “Off Zinegoak izeneko sailaren lekukoa hartuko du, eta lanik apurtzaileenak erakutsiko dira bertan”. Hortik izena: Krak. Bilborock, Golem zinemetan eta Bilbo Arten izango dira aurtengo jaialdiaren egoitza nagusiak.

Film luzeez gain, film laburrak ere erakutsiko dira jaialdian: orotara, nazioarteko 47 izango dira ikusgai. Euskal Herrian ekoitzitako lanak Erroak izeneko atalean erakutsiko dituzte.

Aurtengo ohorezko saria Sridhar Rangayan (Mandya, Karnataka, India, 1962) zuzendari, ekoizle eta ekintzaileari emango dio Zinegoak-ek. Kashsish izeneko zinema jaialdi queer-eko zuzendaria da Rangayan. Bombayn egiten da, eta hura da Indian sexu aniztasuna lantzen duen jaialdi bakarra. 10 urte beteko ditu aurten, eta mundu mailan erreferentea da dagoeneko.