Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Archive for category: Bizkaia

You are here: Home1 / Euskal Herria2 / Bizkaia

Kitzikan Bilbok elkarretaratzera deitzen du, abenduaren 12an Arriagan,12etan, eraso homofoben aurka

11 abendua, 2015/in Bizkaia, EHGAM Berri, Erasoak, Euskal Herria, Gay, Homosexualitatea

Mutil bat eraso homofoboa jaso zuen iragan den asteartean, hilak 8, Bilboko anbienteko taberna batean

EHGAMek ere elkarretaratzera deitzen du

 

homofoboak kontuz gurekin

 

PRENTSAN:

  • EL CORREO: EH Bildu y Udalberri denuncian una agresión homófoba en Bilbao
    • Denuncian una agresión homófoba en un local de ambiente de Bilbao
    • Concentración contra la homofobia
  • NAIZ: Denuncian un ataque homófobo a un joven en un bar de Bilbo
  • BERRIA: Eraso homofobo bat izan zen asteartean Bilbon
    • Abenduaren 8ko eraso homofoboa gaitzetsi du Bilboko Udalak

  • DEIA: Un joven denuncia una agresión homófoba en un local de La Naja
2015-12-12. Bilbo. Eraso homofobo bat salatzeko elkarretaratzea. 12-12-2015. Bilbao. Concentración contra una agresión homófoba.

2015-12-12. Bilbo. Eraso homofobo bat salatzeko elkarretaratzea.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-12-11 22:46:382016-03-27 01:36:14Kitzikan Bilbok elkarretaratzera deitzen du, abenduaren 12an Arriagan,12etan, eraso homofoben aurka

Ibon Iparragirreren askatasuna exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» gaitzetsi dute

28 azaroa, 2015/in Berria, Bizkaia, Euskal Herria, GARA, GIB HIES, Politika

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Ondarroan, larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre presoaren «berehalako askatasuna» exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» salatzeko.

2015-11-28, Ondarroa. Preso gaixoen kaleratzea eta hiesaren erabilpen politikoa salatzeko manifestazioa, bereziki Ibon Iparragirreren kasua. 28-11-2015, Ondarroa. Manifestación para exigir la libertad de los presos enfermos y denunciar la utilización política del sida, especialmente el caso de Ibon Iparragirre.

2Ibon Iparragirreren askatasuna exijitzeko manifestazioa, Ondarroan. (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

parra Galdu Baik plataformak eta Kitzikan mugimenduak deituta, ehunka lagun bildu dira Ondarroan, Ibon Iparragirreren «berehalako eta baldintzarik gabeko askatasuna» exijitzeko.

Gogoratu dutenez, Iparragirrek gaixotasun kroniko, sendaezin eta endekapenezkoa dauka. «Epaileak berak, Iboni 1-5 urteko bizitza gelditzen zaiola onartzen du, baina hala ere kartzelan mantentzea erabaki du», salatu dute.

Zentzu horretan, nabarmendu dute hiesa eta espetxea «bateraezinak» diren bi elementu direla. «Hiesak gaixotu egiten du, baina espetxea da hiltzen duena», aldarrikatu dute.

Horregatik guztiagatik, azpimarratu dute «gure gorputzarekin nahieran aritzeko eskubidea dugula; administrazio publikoek ezin dutela erabaki hori zigortu, ez eta Ibonen kontrako euren jarrera kriminalak justifikatzeko erabili».

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-11-28 15:05:262015-12-08 15:09:01Ibon Iparragirreren askatasuna exijitu eta hiesaren «erabilera politikoa» gaitzetsi dute

Gazteluetako sexu erasoen auzia berriz irekitzeko eskatu dio sendiak Elizari

20 urria, 2015/in Berria, BERRIA, Bizkaia, Erasoak, Erlijioa, Euskal Herria, Familia, Gay, Heziketa, Homosexualitatea, Pederastia

Aita santuarekiko «erabateko konfiantza» agertu du biktimaren aitak. Frantziskok berak ikertzea eta dituzten «frogak» ikustea nahi du

Opus Deik Leioan (Bizkaia) duen Gaztelueta ikastetxean ustez 2008an izan ziren sexu erasoen inguruko auzia berriz irekitzeko eskatu diote Eliza katolikoari. Abusua salatu duen gaztearen aitak Frantzisko aita santuari berari egin dio eskaera: «Berak iker dezala nahi dugu, eta ditugun froga guztiak ikus ditzala». Sinetsita dago, hala gertatuz gero, semearen ustezko erasotzailea zigortuko duela Elizak, «haren aurkako nahi beste froga» daudelako. «Erabateko konfiantza» dute aita santuarengan.

Gaztearen familiak Frantziskori jakinarazi zion geratutakoa. Joan diren Gabonetan jaso zuten erantzuna. Aita santuak postal bat bidali zien: elkartasuna adierazi zien, eta esan zien Fedearen Ikasbiderako Kongregazioaren esku ipiniko zuela auzia. Urriaren 12an jakinarazi zion Elizaren erakunde horrek Opus Deiri auzia itxi egin dutela, ez dutelako lortu ustezko abusuak frogatzerik.

Gaztearen aitak gogor salatu du erabakia. Ohartarazi du auzi kanonikoa zuzendu dutenek ustezko erasotzailearekin egin dutela berba, baina sekula ez biktimarekin. Aitortu du Fedearen Ikasbiderako Kongregazioak eskatuta Espainiako Gotzainen Biltzarrak bidalitako bi ordezkarirekin hitz egin zutela, baina «tranpa» egin zietela: «Abokaturik gabe egin genituen adierazpenak dira. Gainera Opus Deiko kide ere badira, beraz, haien esku hartzeak ez du baliorik». Mario Izeta Bilboko Elizbarrutiko gotzainaren aurka ere egin du berba. Dioenez, inoiz ez da eurekin hartu-emanetan jarri, eta «beti egon da ikastetxearen eta erasotzailearen alde».

Getxoko epaitegian jarritako kereilak aurrera jarraitzen du. Biktimari eta ustezko erasotzaileari deklarazioa hartu diete.

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-10-20 13:33:132015-10-20 13:33:13Gazteluetako sexu erasoen auzia berriz irekitzeko eskatu dio sendiak Elizari

Azkuna Zentroak ‘Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan’ ikastaroa eskainiko du

29 iraila, 2015/in Berria, Bizkaia, Deia, Euskal Herria, Feminismoa, Kultura

Aurreko edizioan 300 matrikulazio baino gehiago izan zituen

alhhonfiga_20465_1

Urriaren 8tik urtarrilaren 10era “Why Not Judy Chicago?” erakusketa izango da ikusgai (Oskar Martínez)

Bilboko Azkuna Zentroak “Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan” izeneko ikastaroa eskainiko du urriaren 9an eta 10ean, Xabier Arakistain arte komisarioak eta  Lourdes Méndez Artearen Antropologiako katedradunak zuzendaritzapean.

BILBAO. Urriaren 8tik urtarrilaren 10era “Why Not Judy Chicago?” erakusketa  izango da ikusgai zentro bilbotarrean, eta, hori dela eta, aurtengo  ikastaroa arte feministaren aintzindariari eskainiko zaio. Judy  Chicago bera ikastaroan egongo da urriaren 9an.

Bere arduradunek jakinarazi dutenez, ikastaroaren bidez, laguntza  eman nahi da jendarte garaikideetan ekoizpen artistikoaren arloan  gertatzen denari buruzko jakintza kritikoak ezagutzera emateko,  ikuspegi feministetatik abiarazita.

“Jakintza kritiko guztiak bezala, XX. mende erdialdetik eraikitzen  ari den jakintza feminista deserosoa da, ekoizpen artistikoko arloen  mistifikazioa salatzen duelako, arlo horien egitura sexistak agerian  jartzen dituelako, sexuak, etnizitateak, arrazak eta jendarte mailak  haiengan duten eragina aztertzen duelako, artistak sexuko harreman  sozialen bilbean kokatu eta onarpen desberdinen arrazoiak ulertzeko  bidea argitzen duelako, arteari buruz androzentriko eta  etnozentrikoki lerratuak diren kontakizunak -irakaskuntzako maila  guztietan- bortxaz ezartzen direla salatzen duelako, eta ideatikoki  aratz eta garbiak diren ekoizpen artistikoko arlo batzuei buruzko  sinismen faltsuei aurre egiten dielako”, azaldu dute.

Ikastaroak, alde batetik, ikertzaile feministek sexista ez den  jakintza eraikitzen jarraitzeko aurre egin beharreko arazo  historikoak, teorikoak eta politikoak landuko ditu, eta, bestetik,  “arte instituzioaren” alde guztiak zalantzan jartzen dituzten  praktika artistikoak aztertuko ditu, desberdintasun sexualaren  irudikapen nagusien kritika nabarmenduta.

Aurreko edizioan 300 matrikulazio baino gehiago izan zituen  ikastaroa, Azkuna Zentroak kultura eta koproduzio arloan ezagutza  feminista zabaltzeko eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna  lortzeko helburuarekin egiten dituen jardueren artean dago. Izen  ematea egiteko posta elektronikoa bidali behar da  azkunazentroa@azkunazentroa.com helbidera. Sarrera librea izango da  edukiera bete arte.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-09-29 14:57:232016-05-23 10:21:10Azkuna Zentroak ‘Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan’ ikastaroa eskainiko du

Denuncian una agresión sexista a una pareja de mujeres

18 uztaila, 2015/in Berria, Bizkaia, Erasoak, Euskal Herria, GARA, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Lesbianismoa

La comisión de txosnas de Barakaldo ha denunciado una agresión sexista y lesbófoba sufrida por una pareja de chicas durante la celebración de las fiestas patronales.

NAIZ|18/07/2015

Según ha relatado la comisión en un comunicado, en las inmediaciones del recinto festivo dos jóvenes fueron insultadas y vejadas durante la noche del pasado miércoles, motivo por el que este viernes se tomó la decisión de dejar de servir y apagar las luces de las txosnas durante 30 minutos.

La comisión de txosnas ha querido además mostrar su compromiso en favor de un «recinto y unas fiestas libres de agresiones sexuales o sexistas».

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-07-18 12:45:422016-05-23 12:47:16Denuncian una agresión sexista a una pareja de mujeres

Lokal bat okupatu dute Bilbon emakume lesbiana, transexual eta feministen topagunea sortzeko

10 uztaila, 2015/in Askatasun sexuala, Bizkaia, EHGAM Berri, Emakumeak, Euskal Herria, Feminismoa, GIZARTE SAREAK, Intersexualitatea, Lesbianismoa, Transexualitatea

Artikulu hau topatu.infok argitaratu du

errekalde_okupazio_feminista_2015_uztaila_laneguna

“Ezinbestekoa ikusten dugu inolako zapalkuntzan oinarritutako topagunea sortzea”, azaldu dute okupazioa gauzatu dutenek. Pentsamendu kolektiboa ardatz, borroka eta bizi espazio ez partriarkala sortu nahi dute bertan, eta, dituzten behar eta desirei erantzunez, espazioa emakumeentzat soilik izatea erabaki dute. “Bilbon ez dago borroka feminista garatzeko espazio autogestionatu eta autonomorik”, azaldu dute.

Sare feminista ehuntzeaz gain, zaintza eta babesa berreraiki eta emakumeentzat segurtasun espazio bat sortu nahi dute: “Etxe hau, bertako pertsonak subjektu politiko bilakatzeko espazioa izateaz gain, auzoko eta inguruetako emakumeak feminismoaren bueltan biltzeko tresna izatea nahi dugu”.

Auzolanean lokala txukuntzeko lehen hitzordua jarri dute dagoeneko: uztailak 11.

 errekalde_okupazio_feminista_2015_uztaila_1-300x225errekalde_okupazio_feminista_2015_uztaila_2-300x225

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-07-10 21:59:422016-05-23 10:25:55Lokal bat okupatu dute Bilbon emakume lesbiana, transexual eta feministen topagunea sortzeko

Ekainaren 28a Lekeition

26 ekaina, 2015/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/05/lekeitio-E28-2015.jpg 640 452 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-06-26 16:14:282016-05-23 16:15:40Ekainaren 28a Lekeition

EHBILDUk Udal Gobernuari exijitu dio udalerriko zenbait gunetan ematen ari den gay-en kontrako jazarpena bertan behera gelditzeko

26 ekaina, 2015/in Askatasun sexuala, Bizkaia, Euskal Herria, Politika

 Lander Etxebarria zinegotziak salatu du Ergiletan Udaltzaingoa aurrera eramaten ari den jazarpena, non bertaratzen diren autoak gertutik jarraitu eta, ustez, autoen matrikulak apuntatuko lituzkeen, baita han elkartzen diren pertsonen kontrola eramango ere

  • EHBILDUk berretsi egiten du, lesbianen, gayen, bisexualen eta transexualen eskubide eta askatasunen defentsarekin eta dei egiten diegu herritarrei igandean, ekainaren 28an, LGTBI eskubideen aldeko Nazioarteko Egunean, 12:30etan Plaza Eliptikotik aterako den manifestazioan parte hartzeko

EHBILDU exige al gobierno municipal que deje de acosar a ciudadanos en ciertas zonas del municipio por su presunta condición de gays

  • Lander Etxebarria denuncia el acoso continuado de patrullas de Policía Municipal en la zona de Santo Domingo, donde siguen de cerca a los coches que allí estacionan y, aparentemente, apuntarían sus matrículas y llevarían un control de las personas que se dan encuentro en dicho lugar
  • La coalición reafirma  su compromiso con la defensa de los derechos y libertades de lesbianas, gays, bisexuales, transexuales y personas intersexuales, al tiempo que hace un llamamiento a la ciudadanía para que acuda a la manifestación convocada este domingo, 28 de junio, a las 12:30 de la Plaza Elíptica, con motivo del Día Internacional por los derechos LGTBI
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-06-26 13:54:572016-05-23 13:57:18EHBILDUk Udal Gobernuari exijitu dio udalerriko zenbait gunetan ematen ari den gay-en kontrako jazarpena bertan behera gelditzeko

“Delitos de odio.Situación,tendencia y respuesta social” Bizkaiko Ekainaren 28ko Koordinakundeak antolatutako hitzaldia

2 ekaina, 2015/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/05/delitos-de-odio.jpg 400 400 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-06-02 15:41:082016-05-23 15:45:21“Delitos de odio.Situación,tendencia y respuesta social” Bizkaiko Ekainaren 28ko Koordinakundeak antolatutako hitzaldia

BESTE SEXUALITATEAK 2015. 4 pelikula ekainaren zehar, Basauriko Sozial Antzokiaren eta Ehgamen eskutik

1 ekaina, 2015/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/05/Beste-sexualitateak-2015.jpg 640 452 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2015-06-01 13:04:012016-05-23 15:47:17BESTE SEXUALITATEAK 2015. 4 pelikula ekainaren zehar, Basauriko Sozial Antzokiaren eta Ehgamen eskutik
Page 12 of 13«‹10111213›

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT