Gure desirak, gure gorputzak, gure identitateak, gure bizitzak ezin dira atxiki jada suntsitu dugun iluntasunaren kutxan!!
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaLelo honekin Ehgam Gorbeialdea +tik atzo lortu genuen Izarrarako pentsatutako murala bukatzea. Prozesu luzea izan da: Lehenengo saiakera, lgtbfofia, amorrua, stop, babesa, indarra, aurrera, ilusioa estalita, harridura, stop, elkartasun mezuak, aurrera, indarrak batu, ekin!
Eskerrik asko inoren bizitza kutxa baten kabitzen ez dela pentsatzen duzuen guztioi! Hain sinplea den ideia batek ez du ematen halako edertasuna ezkutatu ahal duenik… Baina hala da.
Ehgam Gorbeialdea+
EHGAM Gorbeialdeak SExu Askapen festa antolatzen du, uztailaren 2an, ZIUAko gastetxean, taldea aurkeztu eta gero
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaGorbeialdean HARRO!!!!
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaEhgam Gorbeialdea+ taldeak ekintza ezberdinak prestatu ditu ekainerako eta uztailerako Arabako Gorbeialdean eta Urduñan taldearen aurkezpen moduan. Animatu ekintzetan parte hartzera!
EHGAMek elkarretaratzea deitzen du, gaur maiatzak17, Izarrako Udaletxeko plazan, 18:30etan
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by EditoreaHETEROARAUAri SUA!! lelopean deitzen du manifestazioa Gasteizko Transmaribibollo Koordinakundeak, hilak 28
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea




EHGAMeko BORROKAREN KOLOREAK erakusketa Amurrioko Bañuetako polikiroldegian dago
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
Ostegun feministak antolatu dituzte ekainerako Gasteizen
/in Araba, ARGIA, Askatasun sexuala, Berria, Euskal Herria, Feminismoa /by EditoreaEkainaren 28an ospatzen den LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, egitarau zabala prestatu du Arabako Bilgune Feministak.
Ekainaren 28an ospatuko den LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, Gasteizko Bilgune Feministak egitarau zabala antolatu du, besteak beste, tailerra, hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute.
Ostegun honetan, Sexu Langileen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Farolonen. Ondoren, ekainaren 9an gai hau lantzeko tailerra antolatu dute Las Otras kolektiboarekin batera. Ekainaren 16an berriz, Gure Genealogia Feministak liburuaren aurkezpena antolatu dute Emagin elkartearen eskutik. Amaitzeko, ekainaren 23an Arrakala bideo emanaldia burutuko dugu.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
LGTBIfobiaren kontrako eguna ospatuko du Gasteizek
/in Araba, ARGIA, Askatasun sexuala, Berria, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Politika /by Editorea1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Hori izan zen lehen urratsa, sexu-joera eta -identitatea onartuak izaten has zitezen, gizarteen berezko aniztasunaren baitako gisa. Ildo horretatik aldaketa eta aurrerapen ugari gertatu badira ere, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualek (LGTBI) diskriminazioa, estigmatizatzea eta bortizkeria jasaten jarraitzen dute.
Hainbat ekitaldirekin ospatuko du Udaleko Berdintasun Zerbitzuak data hori, LGTBfobiaren kontrako borrokan ahaleginak egiteko asmoz, kultura, hezkuntza, entretenimendua eta ezagutza baliatuz aniztasunarekiko errespetua sustatzeko.
Hitzaldia
Batetik, ‘Transgeneroak: teoria feministentzako erronkak’ hitzaldia izango da Montehermoso kulturunean maiatzaren 11n, 19:00etan, Cristina Garaizabal Elizalderen eskutik —aktibista feminista eta prestakuntza psikoanalitikoko psikologo klinikoa, eta sexu-aniztasunarekin eta generoarekin zerikusia duten arazoetan aditua—. Inmaculada Mujika Flores izango da moderatzailea, Aldarte / Lesbianei, gayei eta transexualei arreta eskaintzeko zentroaren sortzaile-kidea eta zuzendaria.
Zinema
Maiatzaren 16an, 18an eta 20an, zinema-erakustaldiaren egoitza izango da Montehermoso. 18:30etik aurrera izango dira emanaldiak, eta film hauek eskainiko dira:Closet monster, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin; Pojkarna, suedieraz, gaztelaniazko azpitituluekin, eta Sangailés Vasara, lituanieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen
/in Araba, Berria, EITB, Emakumeak, Erasoak, Euskal Herria, Feminismoa, Genero-indarkeria, Harremanetako bortizkeria, Politika /by EditoreaIndarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen
11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak. Bertan egon dira, besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nazionala eta Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Koordinadora Feministako Kattalin Minerrek aldarrikatu duenez, “indarkeria matxista ez da mugatzen erailketa edo jipoietara soilik, bazik eta askoz zabalagoa da eta modu askotara eragiten digu”. Bestalde, “indarkeria horri aurre egiten diogun emakumeok subjektu aktiboak gara eta ez biktima pasibo”, gaineratu du.
Horrez gain, indarkeria matxista guztiek erantzuna behar dutela aldarrikatu dute. Guzti guztiek, XXI. mendean indarkeria matxistak aurpegi gehiegi dituelako: “familia eta bikote eremuan ez ezik, gizarteko hainbat esparrutan gertatzen baitira erasoak, eta gizarteak itsu eta entzungor jarraitzen du”.
Martxan zehar gogoan izan dute Natalie Van Put, herenegun Baionako ospitalean hildako emakumea, ustez senarrak