Gorbeialdean HARRO!!!!
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
Ehgam Gorbeialdea+ taldeak ekintza ezberdinak prestatu ditu ekainerako eta uztailerako Arabako Gorbeialdean eta Urduñan taldearen aurkezpen moduan. Animatu ekintzetan parte hartzera!
EHGAMek elkarretaratzea deitzen du, gaur maiatzak17, Izarrako Udaletxeko plazan, 18:30etan
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea
HETEROARAUAri SUA!! lelopean deitzen du manifestazioa Gasteizko Transmaribibollo Koordinakundeak, hilak 28
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea




EHGAMeko BORROKAREN KOLOREAK erakusketa Amurrioko Bañuetako polikiroldegian dago
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria /by Editorea

Ostegun feministak antolatu dituzte ekainerako Gasteizen
/in Araba, ARGIA, Askatasun sexuala, Berria, Euskal Herria, Feminismoa /by EditoreaEkainaren 28an ospatzen den LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, egitarau zabala prestatu du Arabako Bilgune Feministak.

Ekainaren 28an ospatuko den LGTB kolektiboaren nazioarteko egunaren harira, Gasteizko Bilgune Feministak egitarau zabala antolatu du, besteak beste, tailerra, hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute.
Ostegun honetan, Sexu Langileen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzea egingo dute 20:00etan Farolonen. Ondoren, ekainaren 9an gai hau lantzeko tailerra antolatu dute Las Otras kolektiboarekin batera. Ekainaren 16an berriz, Gure Genealogia Feministak liburuaren aurkezpena antolatu dute Emagin elkartearen eskutik. Amaitzeko, ekainaren 23an Arrakala bideo emanaldia burutuko dugu.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
LGTBIfobiaren kontrako eguna ospatuko du Gasteizek
/in Araba, ARGIA, Askatasun sexuala, Berria, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Politika /by Editorea
1990eko maiatzaren 17an gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea Osasunaren Mundu Erakundeak. Hori izan zen lehen urratsa, sexu-joera eta -identitatea onartuak izaten has zitezen, gizarteen berezko aniztasunaren baitako gisa. Ildo horretatik aldaketa eta aurrerapen ugari gertatu badira ere, transexual, lesbiana, gay, bisexual eta intersexualek (LGTBI) diskriminazioa, estigmatizatzea eta bortizkeria jasaten jarraitzen dute.
Hainbat ekitaldirekin ospatuko du Udaleko Berdintasun Zerbitzuak data hori, LGTBfobiaren kontrako borrokan ahaleginak egiteko asmoz, kultura, hezkuntza, entretenimendua eta ezagutza baliatuz aniztasunarekiko errespetua sustatzeko.
Hitzaldia
Batetik, ‘Transgeneroak: teoria feministentzako erronkak’ hitzaldia izango da Montehermoso kulturunean maiatzaren 11n, 19:00etan, Cristina Garaizabal Elizalderen eskutik —aktibista feminista eta prestakuntza psikoanalitikoko psikologo klinikoa, eta sexu-aniztasunarekin eta generoarekin zerikusia duten arazoetan aditua—. Inmaculada Mujika Flores izango da moderatzailea, Aldarte / Lesbianei, gayei eta transexualei arreta eskaintzeko zentroaren sortzaile-kidea eta zuzendaria.
Zinema
Maiatzaren 16an, 18an eta 20an, zinema-erakustaldiaren egoitza izango da Montehermoso. 18:30etik aurrera izango dira emanaldiak, eta film hauek eskainiko dira:Closet monster, ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin; Pojkarna, suedieraz, gaztelaniazko azpitituluekin, eta Sangailés Vasara, lituanieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Indarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen
/in Araba, Berria, EITB, Emakumeak, Erasoak, Euskal Herria, Feminismoa, Genero-indarkeria, Harremanetako bortizkeria, Politika /by EditoreaIndarkeria matxistaren aurkako aldarria ozen entzun da Gasteizen

11 eraso, 12 erantzun, Feministok prest! leloa zuen manifestazio jendetsu batek Gasteizeko kaleak zeharkatu ditu larunbat honetan, indarkeria matxistaren aurka eta emakumeen eskubideen alde egiteko. Manifestazioa 13:00etan atera da Bilbo plazatik, eta Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirola, gizarte eragile askoren babesa jaso du Gasteizen burututako manifestazio nazionalak. Bertan egon dira, besteak beste, Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nazionala eta Jule Goikoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.
Koordinadora Feministako Kattalin Minerrek aldarrikatu duenez, “indarkeria matxista ez da mugatzen erailketa edo jipoietara soilik, bazik eta askoz zabalagoa da eta modu askotara eragiten digu”. Bestalde, “indarkeria horri aurre egiten diogun emakumeok subjektu aktiboak gara eta ez biktima pasibo”, gaineratu du.
Horrez gain, indarkeria matxista guztiek erantzuna behar dutela aldarrikatu dute. Guzti guztiek, XXI. mendean indarkeria matxistak aurpegi gehiegi dituelako: “familia eta bikote eremuan ez ezik, gizarteko hainbat esparrutan gertatzen baitira erasoak, eta gizarteak itsu eta entzungor jarraitzen du”.
Martxan zehar gogoan izan dute Natalie Van Put, herenegun Baionako ospitalean hildako emakumea, ustez senarrak
FEMINISTOK PREST!-ek manifestaziora deitzen du Indarkeria Matxistaren aurka, apirilaren 9an Gasteizen
/in Araba, EHGAM Berri, Emakumeak, Erasoak, Euskal Herria, Genero-indarkeria, Harremanetako bortizkeria, Politika /by Editorea12.000 feminista indarkeria matxistaren aurka Gasteizko kaleetan
/in Araba, Emakumeak, Erasoak, Euskal Herria, Feminismoa, Genero-indarkeria, Harremanetako bortizkeria, Politika /by EditoreaEuskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu du “11 eraso 12 erantzun. Feministok Prest!” manifestazio nazionala. Eraso matxisten 2015eko uda gogorraren ondoren mugimendu feminista indartsu zegoen halako aldarria Arabako hiriburuan zabaltzeko.

Manifestazio burua, aldarriak hiru hizkuntzetan jarrita, euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz. Argazkia: Dani Blanco.
Hilotzak ia hozteko astirik ez du izan. Natalie Van Put, 34 urteko emakumea, apirilaren 5ean hil zen ustez senarrak emandako kolpeen ondorioz. Indarkeria matxistaren azken eraila gogoan izan du manifestazioak hasiera-hasieratik. Manifestazio osteko hitz-hartzeetan ere beretzat izan dira lehen hitzak.
Indarkeria matxistaren gertaera lazgarrienetakoa da erailketa. Hala ere, emakumeen aurkako indarkeriak mila aurpegi ditu eta Josebe Iturriozek Euskadi Irratian manifestazioa hasi baino lehenxeago adierazi duenez, “indarkeria zer den azaltzen eta ulertzen lanak ditugu”, eta manifestazio nazionalaren helburuetako bat bazen neurri batean ariketa hori egitea.
Manifestazio garaian egin diren ekintzek indarkeriaren hainbat adar azaldu dizkigute. Suziri bat piztuta, hainbat emakume burua estalita jende oldearen zain zegoen, eta hala zioten: “Gaua eta kalea gureak dira!”.
Artium museoaren parean “beltza”, “moroa”, “sudaka”, “etorkina”, “txinarra” deitu dieten emakumeek irmo adierazi dute harro daudela direnaz eta arrazakeriaren aurkako eta emakumeen arteko batasun eta aniztasunaren aldeko aldarria egin dute.
Kapitalismoaren eta patriarkatuaren aurkako jarrera erakusteko Corte Inglés parean geratu da jendetza eta “Feministok Prest!” pegatinak itsatsi dituzte erakusleihoetan.
Bat baino gehiago gogoratuko zen Natalie Van Put emakume hilberriaz hurrengo ekintzan emakumeak “odolez” blai lurrean etzanda ikusitakoan.
Andre Maria Zurira heldu dira 12.000 manifestariak, plaza lepo.
Oholtzatik Natalie Van Put bidartarra gogoratu dute, eta indarkeria matxistak urtez urte hil dituen emakumeak izenez deitu dituzte. Saioan zehar behin baino gehiagotan atera da Natalieren izena eta manifestariek irmo erantzun dute: “Natalie, gogoan zaitugu! Herriak ez du barkatuko!”. Europari harresiak irekitzeko eskatu diote, eta errefuxiatuei ongi-etorria eman zaie. Hala esan du esatariak: “Esaidazu zergatik lur hau ez den nire etxea izango”. Emakume presoak eta Mendebaldeko Sahara ere gogoan izan dituzte. Eta manifestazioan antolatu bezala, oholtza gainetik ere indarkeriaren aurpegi anitzak zerrendatu dituzte: arrazakeriaren aurkako deiadarra; “Eta zu zergatik zara heterosexuala?”; gorputz anitzen aldeko aldarria; “Beldurra aldez aldatuko dugu!”; lan guztien (eremu publikoko eta etxeko) balioestea; erailketen aurkako aldarria; eta beste.
Abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioak, Iruñean, mugimendu feminista piztu eta gogobete zuen. Ondoren Emakumeen Mundu Martxa Euskal Herriko kaleetan ibili zen. 2015eko udako eraso matxista andanak are gehiago berotu zuen mugimendua, eta apirilaren 9an, 12.000 feministak indarkeria matxistaren aurkako oihu ozena egin du Gasteizen.




