𝗔𝗭𝗔𝗥𝗢𝗔𝗞 𝟮𝟱 – 𝗜𝗻𝗱𝗮𝗿𝗸𝗲𝗿𝗶𝗮 𝗺𝗮𝘁𝘅𝗶𝘀𝘁𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗮𝘂𝗿𝗸𝗮𝗸𝗼 𝗲𝗴𝘂𝗻𝗮

𝗔𝗭𝗔𝗥𝗢𝗔𝗞 𝟮𝟱 – 𝗜𝗻𝗱𝗮𝗿𝗸𝗲𝗿𝗶𝗮 𝗺𝗮𝘁𝘅𝗶𝘀𝘁𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗮𝘂𝗿𝗸𝗮𝗸𝗼 𝗲𝗴𝘂𝗻𝗮
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, argi eta ozen esaten dugu: ez dugu gure gorputzen eta bizitzen kontrako inongo erasorik onartuko, ez kaleetan, ez etxeetan, ez harremanetan, ez giro politizatuetan, ez instituzioetan, ezta diskurtsoetan ere.
Indarkeria matxista sistema oso baten logika da, eta logika hori hausteko sareak behar dira. Izan ere, mugimendu transfeministak urteak daramatza hori egiten: elkarren zaintzan oinarritutako erresistentziak sortzen, komunitateak hauspotzen eta erasoen aurrean erantzun politikoak antolatzen.
Eta gaurko egunak, justuki, hori gogorarazten digu. Autodefentsa ez dela erreakzioa, praktika kolektibo bat baizik; antolaketa gure babesik eraginkorrena baita.
Zentzu horretan, Ehgam-en konpromisoa argia da. Aliantzak sendotu eta sareak zabaldu nahi ditugu; gure herrietako espazioak indarkeria matxistatik libre izan arte.
𝗦𝗔𝗥𝗘 𝗧𝗥𝗔𝗡𝗦𝗙𝗘𝗠𝗜𝗡𝗜𝗦𝗧𝗔𝗞 𝗜𝗡𝗗𝗔𝗥𝗧𝗨, 𝗔𝗨𝗧𝗢𝗗𝗘𝗙𝗘𝗡𝗧𝗦𝗔 𝗔𝗡𝗧𝗢𝗟𝗔𝗧𝗨!

