Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

EHGAMen laguna Angel Aragoneses zendu da. GUGAN BEGO!

4 abuztua, 2026/in Bizkaia, EHGAM Berri, EHGAM Berri, Euskal Herria, Euskal Herria @es

Angelen hilotza asteazkenean,hilak 5, egongo da, Leioako Santa Ana tanatorioan.

Arratsaldeko 5etatik 7etara tartean senideak egongo dira, baten batek agurtzera joan nahi badu.
Gero, 7etan, agurraren ekitaldi zibila egingo dugu tanatorioan bertan.

BETIRAKO DANTZAN GURE LUMATZAN, ANGEL!

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/08/beti-arte-angel-ehbildu-erandio-2026.jpg 540 720 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-08-04 12:00:102026-08-05 16:49:55EHGAMen laguna Angel Aragoneses zendu da. GUGAN BEGO!

Eraso sexistarik gabeko jaiak

5 uztaila, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

Eraso sexistarik gabeko jaiak. Esparru guztietan identitate, genero adierazpen eta sexu-joera ororen ikusgaitasuna aldarrikatzen dugu aske, seguru eta alai.

Adi babeserako eta laguntzarako protokoloei!

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/07/eraso-sexistarik-gabeko-jaiak-ehgam-nafarroa-2026.jpg 1350 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-07-05 09:56:562026-07-05 10:02:24Eraso sexistarik gabeko jaiak

EHGAMek 2026ko Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak eman ditu

3 uztaila, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria

bideoa ikusi Instagramen

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/07/Ehgameko-sariak-2026-1.jpg 1280 1280 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-07-03 12:00:522026-07-05 12:56:30EHGAMek 2026ko Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak eman ditu

Joseba Azkarragak, EHUko soziologia irakasleak eta EHGAMeko kide-ohiak: Harresiaren alde honetan

2 uztaila, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria

Berrian argitaratua

Pelikula garrantzitsua da The Zone of interest. Auschwitzeko komandantea zen Rudolf Höss eta bere familia lorategi eder batez inguratutako etxean bizi dira. Hormaren bestaldean, kontzentrazio-esparrua. Izugarrikeriarik ez, filmak familia baten eguneroko bizimodu normal bezain zibilizatua erakusten du, etengabe entzuten diren bitartean hormaren bestaldetik datozen tiro, garrasi eta labeen hotsak. Gaizkiaren banalitatea erakusten digu: bizimodu arras arrunta eraman dezakegu, lorategia mimoz zaindu eta begi-belarriak erabat itxi besteen oihuen aurrean. Denok nahi dugu harresiaren alde seguruan egon, galdetu gabe non oinarritzen den.

Filmak galdera deserosoa uzten du airean: zer gertatzen da hormaren alde ustez zibilizatu honetan? Nor sartzen da bertan, eta zer gertatzen zaio barruan dagoen munduari?

Azken hamarkadetan, sexu-askatasunari dagokionez behintzat, hormaren alde honetan jende gehiago kabitzen da, itxura batean. Mugak muga, lehen baztertua(goa)k ziren desira eta identitate batzuek aurkitu dute nolabaiteko lekua. Olatu erreakzionarioa horren ondorio ere bada. Kolore gehiago dago, bandera gehiago, izendapen gehiago. Aniztasuna da erakundeek ere aho betez darabilten hitza ekainaren 28an.

Aurreko mendearen amaieran, gay aktibismoan buru-belarri genbiltzala, Anti-gay liburua heldu zitzaidan. Mark Simpsonek gay kulturaren barrutik ohartarazten zuen sexu disidentziaren merkantilizazioaz: kontsumismoa, gorputzaren kultua, turismo globala, estatusaren logika. Geroago, Lisa Dugganek «homonormatibotasuna» deitu zion: sexu-aniztasuna onartzen da, baldin eta subjektu horiek bateragarriak badira ordena neoliberalarekin. Kapitalak badaki adeitsu jokatzen metaketaren gurpila koipeztatzen dutenekin.

Jarraitzen du galdera garrantzitsua izaten: zer motako subjektuak, bizimoduak eta lehentasunak ekoizten dira gure lorategian? Aniztasuna bai, baina ez al gaude guztiok merkataritza-gune berean? Zelan integratzen du kapitalismo neoliberalak disidentzia?

Kapitalismo neoliberalak ez du soilik kontsumitzaile bat ekoizten. Aldi berean ekoizten du identitate propioa etengabe eraiki, zaindu, optimizatu eta erakutsi behar duen norbanakoa: sare sozialetan, lanean, gorputzean, janzkeran, kontsumoan. Oraintsu entzun diot Berlinen bizi den psikoanalista italiarrari: «Egungo Berlinen kosta egiten da emakumez jantzitako emakumea topatzea kaletik». Erantsi zuen queer izatea zaharkitzen hasia dela, gehiago kotizatzen duela neurodibergentea izateak. Antza, gaurko Berlinen ez dago neurotipikoa izatea baino gauza tristeagorik, lasai bitez gure heteronormatiboak euren arrunkeria sistemazale naturalarekin.

Italiar psikoanalistari ez zaio Berlin gehiegi gustatzen, bistan da, eta bere diagnostikoa grazia mugatuko probokazioa baino ez da. Baina atzean dagoen ideia zait interesgarria: geure burua bihurtu zaigu galdera nagusi. Nor naiz? Zelan definitzen naiz? Nola ikusten naute?

Leihotik begiratzeari utzi eta ispiluaren aurrean jarri gara. Errazegia litzateke nartzisismo gisa deskalifikatzea. Ordea, denok zeharkatzen gaituen exijentzia sistemikoa da: identitatea eraiki beharreko proiektu bihurtu zaigu eta etengabeko lanketa eta aitorpena eskatzen ditu. Bidean, askapena estuki lotu zaigu identitate indibiduala definitzeko gaitasunarekin. Kapitalismo garaikideak trebeki xurgatu du aitortuak izateko dugun premia. Ez da mugimendu jakin baten arazoa, gure garaiko subjektibazioa da. Eta batzuetan, erradikaltzat aurkezten diren diskurtso batzuek ere subjektu neoliberalaren forma berriak ekoizten dituzte, jakin gabe.

Identitate gehiago aitortzen dira lorategi barruan, baina guztiok berdin bizi gara geure burua merkaturatu, optimizatu eta bereizteko proiektuaren menpe. Bereizteko ahalegin etengabeak sortu balu bezala homogeneizazio mota berria. Lehen, zapalkuntzak ikusezin bihurtzen zituen molde ez-normatiboak, horregatik izan ziren ezinbestekoak ikusgarritasunaren aldeko borrokak. Gaur, ordea, ikusgarritasun indibidualaren morrontza apaltzea ote den askapenaren horizontea. Armairutik atera ostean, gatibatu ez gaitezen erakusleihoan.

Zein da onura? Hiper-indibidualizazioak negozioa loditzen du, noski. Baina bada beste zerbait: lausotu egiten digu bestelako edozein egitasmo (kolektibo). Kapitalismo garaikidea zentrifugo erraldoia da, denok biraka jartzen gaitu, gero eta azkarrago, gero eta singularizatuago, eta mugimendu horrek aldendu egiten gaitu erdigune komunetik: klase-kontzientziatik, muga ekologikoetatik, hizkuntza-komunitatetik, interdependentziatik. Hormaren alde seguruan bizi gaitezke horrela, lausotuz bere oinarriak: zaintza-sistema prekarioak, klima-larrialdia, etxebizitza-krisia, Kongoko meategiak, bakardade epidemikoa, edo biodibertsitatearen kolapsoa.

Azken hamarkadetan joera izan dugu askapena pentsatzeko autodefinizioaren eta identitate indibidualaren hizkuntzan, gero eta gutxiago materialtasun kolektiboarenean: bizi-baldintzak, klasea, komunitatea, ekologiaren hizkuntza eta hizkuntzen ekologia. Nancy Fraserrek urteak daramatza azaltzen, bereziki birbanaketa-politikatik aitorpen-politikarako bidaia egin duen ezkerrari: garrantzitsua da aitorpena, baina bakarrik geratzen denean, arrisku handia du kapitalismo kanibalaren zerbitzari bihurtzeko. Identitateak ere materialak dira, sufrimendua ezin materialagoa da, aitorpena ezinbestekoa da. Arazoa da bietako batek bestea ordezkatzea. Eta baita identitatea ulertzea ere norbanakoaren etengabeko eraikuntza gisa.

Harresiaren alde honetan, aniztasuna bolo-bolo, baina gero eta uniformeagoak gara. Azalean molde gehiago, baina subjektu mota bera fabrikatzen da hondoan: kontsumitzaile txintxoa izateko bokazioduna eta aitorpen bila aseezin ari dena. Gauzak horrela, aniztasuna ospatzea al da ekainaren 28aren zentzua? Agian hobe litzateke une batez burua altxatzea geure nortasun-etiketen zilborretik eta gogoeta egitea harresiaren alde honetaz: beharbada galdera ez da lorategian nor sartzea lortzen dugun, baizik eta barruko guztiok zer ari garen bihurtzen. Agian ekainaren 28a ez da harresiaren alde hau betetzea, gaudenok ateratzea baizik.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/07/joseba-azkarraga-etxagibel_35_100x100.png 100 100 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-07-02 09:59:052026-07-05 10:36:28Joseba Azkarragak, EHUko soziologia irakasleak eta EHGAMeko kide-ohiak: Harresiaren alde honetan

Isolaturik nahi gaituzte, sare kuirrak indartu ditzagun!

28 ekaina, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/06/EHGAM-E28-2026-kominikatua-1.jpg 1280 1024 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-06-28 00:00:192026-06-28 09:08:35Isolaturik nahi gaituzte, sare kuirrak indartu ditzagun!

E28ko MANIFESTAZIOAK

24 ekaina, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria

BILBO: 17:00etan Indautxu Plazan

DONOSTIA: 12:00etan Boulevardean

GASTEIZ: 12:00etan Andra Mari Zuritik

IRUÑEA:12:00etan Baluarten

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-06-24 17:17:152026-06-24 17:17:40E28ko MANIFESTAZIOAK

E28 Iruñea: GAUR ETA BETI ORGULLO ANTIFASCISTA

24 ekaina, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/06/E28-2026-IRUNEA.jpg 1280 905 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-06-24 17:12:462026-06-24 17:12:46E28 Iruñea: GAUR ETA BETI ORGULLO ANTIFASCISTA

E28 Gazteiz: AUTORITARISMO ARRAZISTAREN AURREAN KUIR ANTOLAKUNTZA

24 ekaina, 2026/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/06/E28-2026-GASTEIZ.jpg 1436 1439 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-06-24 17:10:262026-06-24 17:10:26E28 Gazteiz: AUTORITARISMO ARRAZISTAREN AURREAN KUIR ANTOLAKUNTZA

E28 Donostia: ERREAKZIO FAXISTAREN AURKA, BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA

24 ekaina, 2026/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/06/3c9E28-2026-donostia-mani.jpg 1280 1024 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-06-24 17:05:382026-06-24 17:07:06E28 Donostia: ERREAKZIO FAXISTAREN AURKA, BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA

E28 Bilbo: HARROTASUNA BERRESKURATU!!

21 ekaina, 2026/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

 

Ekainaren 28an, igandean, danontzat egindako plana proposatzen dizuegu, errebindikatzailea eta herrikoia.

Hasiko gara 13:00etan Triangun, trikipandero kalejirarekin. 17:00etan Indautxuko plazan prest egongo gara benetako manifan parte hartzeko. Ondoren, Houseofbasqueersen drag ikuskizuna 21:00etan 7katun eta amaitzeko pintxada!

Animatu eta etorri!

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2026/06/harrotasuna-berrezkuratu-ehgam-bizkaia-2026.jpg 1280 1024 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2026-06-21 15:19:472026-06-24 17:06:16E28 Bilbo: HARROTASUNA BERRESKURATU!!
Page 1 of 468123›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT