
Gaur, 78 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituzten, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.
Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.
Sexu- eta genero-disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da.
Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa arrosa bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna.
Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!
E28 Gazteiz: AUTORITARISMO ARRAZISTAREN AURREAN KUIR ANTOLAKUNTZA
/in Araba, EHGAM Berri, Euskal HerriaE28 Donostia: ERREAKZIO FAXISTAREN AURKA, BORROKA TRANSMARIBIBOLLOA
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, GipuzkoaE28 Bilbo: HARROTASUNA BERRESKURATU!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaEkainaren 28an, igandean, danontzat egindako plana proposatzen dizuegu, errebindikatzailea eta herrikoia.
Hasiko gara 13:00etan Triangun, trikipandero kalejirarekin. 17:00etan Indautxuko plazan prest egongo gara benetako manifan parte hartzeko. Ondoren, Houseofbasqueersen drag ikuskizuna 21:00etan 7katun eta amaitzeko pintxada!
Animatu eta etorri!
HARROTASUNA BERRESKURATU! ‘Gure Karrozak’ Zinegoak-en. BIRAn,ekainaren 20an, arratsaldeko 17:00etan
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaZinegoaken 23. edizioaren baitan, Ehgametik *Harrotasuna Berreskuratu (Gure karrozak)* proiekziora eta Harrotasunaren zentzu politiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko beharrari buruz gogoeta egiteko mahai-inguru batera gonbidatzen zaituztegu. Erakunde eta enpresen merkantilizazioaren eta pinkwashinaren aurrean, espazio bat ireki nahi dugu Harrotasunaren betiko oinarriei buruz pentsatzeko: borroka, memoria, erresistentzia eta komunitatea. Proiekzioaren ondoren, eztabaidatuko dugu sistemak gure aldarrikapenak produktu nola bihurtzen dituen eta Harrotasun kritiko, borrokalari eta benetan eraldatzailea eraikitzea zergatik den funtsezkoa.
Instagram
HARROTASUNA BERRESKURATU!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, EHGAM Berri, Euskal HerriaHarrotasuna berreskuratu!
Reclaim pride.
Erakundeek eureganatu nahi dute LGTBIQ+ kolektibo guztion borroka, edukiz husteko.
Guztia kapitalismoaren eta turisfikazioaren mesedetan.
Horri BOIKOT!
Animatzen zaituztegu ez parte hartzera Bilbao Bizkaia Harroren txiringitoetan: Bilboko karrozen desfilean, edo hurbileko herrien ekitaldietan.
E28 Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ozen esan nahi diegu:
EZ ANTOLATU EZER EKAINAREN 28ri LOTUTA!
EZ ZUENGANATU KOLEKTIBO ALDARRIKATZAILEEN BORROKA!
(9+) Instagram
Francisaldia 2026
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, GipuzkoaBadator Tuki-tuki fest, ekainaren 13an, Donostian
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, GipuzkoaMaiatzak 17 – LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna.
/in EHGAM Berri, Euskal Herria#ehgam #SexuAskapena #maiatzak17 #LGTBIQAfobiariAurre
NAKBA 1948-2026. PALESTINA ASKATU!
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaGaur, 78 urte igaro dira Nakba edo “Hondamendia” hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituzten, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.
Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.
Sexu- eta genero-disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da.
Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa arrosa bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna.
Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!
EHGAMek eta Katakrakek ‘Zinema torzido’ antolatzen dute maiatzaren 15ean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, NafarroaIsa Sáez eta Erik Rodriguez zinemagileen film “torzido” laburren proiekzioa. Egileak bertan izango dira filmak komentatu eta publikoarekin hitz egiteko 💬👀
Proposamen honetarako aukeratutako film laburrek identitate disidenteak eta gure lurraldearekin duten harremana aztertzen dituzte 🌈
Antolatzaileak: Ehgam Nafarroa eta Katakrak