
Egun, tratamendu antirretrobiralari esker, milioika pertsonek biziraun dezakete.
Baina pertsona guztiek ez dute medikamentu horiek eskuratzeko aukerarik. Iaz, hain zuzen, GIBa zuten 9,2 milioi pertsona tratamendurik gabe zeuden.
40 urteren ondoren, birusa desagerrarazteko ikerketak motelegi egiten du aurrera. Erakundeek ez baitute beharrezko baliabiderik (ezta borondaterik ere) jarri benetan eskuragarria den sendabidea edo txertoa lortzeko. Bitartean, urtero ehunka mila pertsona hiltzen dira hiesarekin lotutako arrazoiengatik.
Gainera, oraindik ere badira oztopoak, estigmatizazioa, desberdintasunak, arreta mediko falta, isiltasuna…
Horregatik, Act Up (Aids Coalition To Unleash Power) talde mitikoaren leloa eta borroka-espiritua berreskuratuz, tratamendurako sarbide unibertsala, desberdintasun ororen amaiera eta pertsona seropositibo guztientzako bizitza duinerako eskubidea eskatzen ditugu.
Azkenik, GIB/HIESaren erruz utzi gaituzten guztien memoria ohoratu nahi dugu, baita horiek zaindu eta lagundu dituzten pertsona guztiena ere.
๐๐ฆ๐๐๐ง๐๐ฆ๐จ๐ก๐ = ๐๐๐ฅ๐๐ข๐ง๐ญ๐
๐๐๐๐ก๐ง๐ญ๐ = ๐๐๐ญ๐๐ง๐ญ๐
Martxoak 31, Trans ikusgasrritasunaren Nazioarteko Eguna
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaTrans Ikusgarritasunaren Egunean gure amorrua kalera aterako dugu, gure gorputz eta bizitzek urte luzez pairatutako lege-hauste sistematikoak eta tratu diskriminatzaileak salatzeko. Gure zistema neoliberalek oraindik ere praktika patologizatzaileak mantentzen dituzte: ikusi besterik ez dago Osakidetzako Gurutzetako Genero Identitate Unitatean (GIU) ematen den egoera lotsagarria edota bitartasunetik haratago dauden gorputz eta bizitzen errekonozimendurik eza. GIUk urte luzez urratu ditu Estatuko Trans Legea (2023) zein bi lege autonomikoak (2019 eta 2024 urteetakoak). Gainera, bitartasunetik haratago kokatzen garen gorputzek bitartasuna performatu behar dugu gure bizitzak onartuak izan daitezen. Zistemak estuki sartu nahi gaitu eraikitako molde itogarrietan.
Horren aurrean, hemen gaude eta ez gara ezkutatzen. Gure gorputz eta esperientziak boteregune eta arrakala dira. Gure existentzia erresistentzia politikoa da. Gure gorputzak ospatzeko eskubidea, gure identitateak askatasunez eta agentziaz bizitzeko eskubidea eta gure komunitatean gozatzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu. Bizirik gaude eta bizitza sortzen jarraituko dugu.
Udaberriko jaia, Txoko Landanen (7Katun), hilak 20
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaHarrotasuna Berreskuratu!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal HerriaHarrotasuna berreskuratu! Gure Karrozak
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaBilboko Udalak E28a (LGTBI+ Harrotasunaren Eguna) bere egin nahi du, kontraprogramatuz eta bertako taldeen aldarrikapenak isilaraziz.
Bilboko Udalari eskatzen diogu ez dezala joko zikinik egin eta ez dadila Harrotasuna merkantilizatzen saiatu.
KANPORA BILBAO BIZKAIA HARRO!
Bideoa ikusi hemen:ย Gure Karrozak
Berreskuratu Harrotasuna! manifestua sinatu hemen:
#HarrotasunaBerreskuratu
#E28KalearenaDa
#BilbaoBizkaiaHarroPUTZ
๐๐๐๐ก๐๐จ๐๐ ๐ญ – ๐๐๐ ๐ฒ๐๐ฎ ๐๐๐๐ฆ๐๐ฟ๐ฒ๐ป ๐ฎ๐๐ฟ๐ธ๐ฎ๐ธ๐ผ ๐ป๐ฎ๐๐ถ๐ผ๐ฎ๐ฟ๐๐ฒ๐ธ๐ผ ๐ฒ๐ด๐๐ป๐ฎ
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaEgun, tratamendu antirretrobiralari esker, milioika pertsonek biziraun dezakete.
Baina pertsona guztiek ez dute medikamentu horiek eskuratzeko aukerarik. Iaz, hain zuzen, GIBa zuten 9,2 milioi pertsona tratamendurik gabe zeuden.
40 urteren ondoren, birusa desagerrarazteko ikerketak motelegi egiten du aurrera. Erakundeek ez baitute beharrezko baliabiderik (ezta borondaterik ere) jarri benetan eskuragarria den sendabidea edo txertoa lortzeko. Bitartean, urtero ehunka mila pertsona hiltzen dira hiesarekin lotutako arrazoiengatik.
Gainera, oraindik ere badira oztopoak, estigmatizazioa, desberdintasunak, arreta mediko falta, isiltasuna…
Horregatik, Act Up (Aids Coalition To Unleash Power) talde mitikoaren leloa eta borroka-espiritua berreskuratuz, tratamendurako sarbide unibertsala, desberdintasun ororen amaiera eta pertsona seropositibo guztientzako bizitza duinerako eskubidea eskatzen ditugu.
Azkenik, GIB/HIESaren erruz utzi gaituzten guztien memoria ohoratu nahi dugu, baita horiek zaindu eta lagundu dituzten pertsona guztiena ere.
๐๐ฆ๐๐๐ง๐๐ฆ๐จ๐ก๐ = ๐๐๐ฅ๐๐ข๐ง๐ญ๐
๐๐๐๐ก๐ง๐ญ๐ = ๐๐๐ญ๐๐ง๐ญ๐
๐๐ญ๐๐ฅ๐ข๐๐ ๐ฎ๐ฑ – ๐๐ป๐ฑ๐ฎ๐ฟ๐ธ๐ฒ๐ฟ๐ถ๐ฎ ๐บ๐ฎ๐๐ ๐ถ๐๐๐ฎ๐ฟ๐ฒ๐ป ๐ฎ๐๐ฟ๐ธ๐ฎ๐ธ๐ผ ๐ฒ๐ด๐๐ป๐ฎ
/in EHGAM Berri, Euskal Herria๐๐ญ๐๐ฅ๐ข๐๐ ๐ฎ๐ฑ – ๐๐ป๐ฑ๐ฎ๐ฟ๐ธ๐ฒ๐ฟ๐ถ๐ฎ ๐บ๐ฎ๐๐ ๐ถ๐๐๐ฎ๐ฟ๐ฒ๐ป ๐ฎ๐๐ฟ๐ธ๐ฎ๐ธ๐ผ ๐ฒ๐ด๐๐ป๐ฎ
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako egunean, argi eta ozen esaten dugu: ez dugu gure gorputzen eta bizitzen kontrako inongo erasorik onartuko, ez kaleetan, ez etxeetan, ez harremanetan, ez giro politizatuetan, ez instituzioetan, ezta diskurtsoetan ere.
Indarkeria matxista sistema oso baten logika da, eta logika hori hausteko sareak behar dira. Izan ere, mugimendu transfeministak urteak daramatza hori egiten: elkarren zaintzan oinarritutako erresistentziak sortzen, komunitateak hauspotzen eta erasoen aurrean erantzun politikoak antolatzen.
Eta gaurko egunak, justuki, hori gogorarazten digu. Autodefentsa ez dela erreakzioa, praktika kolektibo bat baizik; antolaketa gure babesik eraginkorrena baita.
Zentzu horretan, Ehgam-en konpromisoa argia da. Aliantzak sendotu eta sareak zabaldu nahi ditugu; gure herrietako espazioak indarkeria matxistatik libre izan arte.
๐ฆ๐๐ฅ๐ ๐ง๐ฅ๐๐ก๐ฆ๐๐๐ ๐๐ก๐๐ฆ๐ง๐๐ ๐๐ก๐๐๐ฅ๐ง๐จ, ๐๐จ๐ง๐ข๐๐๐๐๐ก๐ง๐ฆ๐ ๐๐ก๐ง๐ข๐๐๐ง๐จ!
Ehgam-Bilbok udazkeneko festa antolatzne du Txoko Landanen (7Katun), azaroaren 29aren arratsaldean
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria“La muerte de Mikel” eta “Inkognita” pelikulen emanaldia KATAKRAKen, Ehgamen eskutik
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, NafarroaEste viernes 21 tenemos la oportunidad de ver en Katakrak el dokumental Inkognita. Participaremos varias personas de Ehgam.
Sinopsis: en 1979 un guardia civil matรณ a una transformista llamada Francis en un bar de Renterรญa. Aรฑos mรกs tarde una persona joven y queer conoce esta historia y decide escribirle una carta a Francis donde su historia converge con la de ella.
19:00. KATAKRAK. IRUรEA
EHGAM Nafarroak Kuir fanzine tailerra antolatzen du, XOKA jardunaldietan
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, NafarroaKUIR FANZINE TAILERRA
Bi eguneko tailerra.
Azaroaren 20an eta 27an.
Ez da beharrezkoa izena ematea. Kondestablen!!
Borrokarako, gure aldarrikapenak zabaltzeko eta gure sormen disidentea garatzeko, fanzinek eskura jartzen dizkiguten baliabideez solastuko gara.
Eta fanzine bat sortzeko aukera izanen duzu!!!!
Alanek gidaturik.
๐จ๐ฅ๐ฅ๐๐๐ ๐ฎ๐ฒ – ๐๐ ๐ช๐จ๐๐๐ง๐ง๐๐ฉ๐๐จ๐ช๐ฃ ๐๐ฃ๐ฉ๐๐ง๐จ๐๐ญ๐ช๐๐ก๐๐ง๐๐ฃ ๐ฃ๐๐ฏ๐๐ค๐๐ง๐ฉ๐๐ ๐ค ๐๐๐ช๐ฃ๐
/in EHGAM Berri, Euskal HerriaIntersexualek ez dute beren izana โkonponduโ behar, ez baitira kategoria esentzialista eta binarioetan sailkatu beharreko gorputz eta subjektuak. Intersexualek beren gorputzari buruz erabakitzeko eskubidea errespetatzea behar dute, behartutako esku-hartze medikorik gabe eta generoaren arau biopolitikoetan sartzeko inolako presiorik gabe. Hamarkadetan zehar, medikuntzak eta erakundeek interbentzio mediko goiztiarrak, diagnostiko patologizatzaileak eta lotsak edo sekretuak markatutako bizitzak inposatu dituzte. Horren aurrean, isiltasuna haustea zeregin kolektiboa da, sistemak sailkatu ezin dituen gorputzen beldur den kultura eraldatuz. Gorputz intersexualak ez direlako akats biologiko bat, erresistentziaren eta potentzialtasun subertsiboaren lurralde baizik.
๐๐ฃ๐จ๐ฅ ๐๐๐ญ๐๐๐จ๐ก ๐๐ฆ๐๐๐ง๐๐ฆ๐จ๐ก ๐ ๐๐๐๐๐ข ๐๐ง๐ ๐ฆ๐ข๐ญ๐๐๐๐!
๐ ๐จ๐ง๐๐๐๐ญ๐๐ข ๐๐๐ก๐๐ง๐๐ ๐๐ก๐ง๐๐ฅ๐ฆ๐๐ซ๐๐ ๐ฆ๐ง๐ข๐ฃ!