Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Faxismoaren aurka, amorru disidentea antolatu!

28 ekaina, 2025/in EHGAM Berri, Euskal Herria

ARGIA : LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/EHGAM-2025-E28-Faxismoaren-aurka-amorru-disidentea-antolatu.jpg 1350 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-28 00:00:252025-06-28 09:29:28Faxismoaren aurka, amorru disidentea antolatu!

Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2025

27 ekaina, 2025/in EHGAM Berri, Euskal Herria

 Ehgam-ek Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina banatuko ditu aurten ere, azken hamarkadetan egin duen bezala. Urtero, sexu askapenaren inguruan nabarmendu den pertsona, ekimen edo kolektibo bat saritzea du helburu Urrezko Hirukiak, eta, aldiz, sexu askapenaren bidean oztopo izan diren egitasmo edo pertsonei ematen zaie Trapuzko Espartina.
Faxismoaren gorakada betean banatuko ditugu Hirukia eta Espartina aurten, Israelek Palestinaren aurkako genozidioarekin jarraitzen duen bitartean, eta gerra hotsak gero eta ozenagoak diren honetan. Hain zuzen ere, badakigu transfobia dela pentsamendu faxistaren oinarrietako bat, eta horrekin lotuta daude gaur banatuko ditugun sariak.
Aurtengo Urrezko Hirukiarekin, Ehgamek Anitzak, Loratuz Lotu, Lumagorri eta Sumintrans kolektiboak egiten ari diren lana aitortu nahi du; hain zuzen ere, Osakidetzak eta, zehazki, Gurutzetako ospitaleko (GIU) Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko duen modua salatzeko egiten ari diren borroka aitortu nahi dugu.
Anitzak, Loratuz Lotu eta Lumagorri kolektiboek 2024ko abuztuan egin zuten prentsaurrekoa, ESK sindikatuarekin batera, GIUan pertsona transen identitatea patologizatzeari utz diezaiotela eskatzeko. Geroztik, hainbat pauso eman dituzte borroka honen barruan, eta hilabete honetan Osakidetzako Genero Identitatearen Unitatearen inguruko txostena aurkeztu dute, zeinetan salatzen den Gurutzetako unitateak ez dituela pertsona transak errespetuz eta duin artatzen.
Sumintrans, bestetik, 2024 bukaeran sortu zen GIUak ezartzen dituen biolentziak salatzeko, eta Bilbon eta Gasteizen egin ditu aurkezpenak orain arte, sare sozialetan Gurutzetako unitatearen hainbat jokabide salatzeko testuak konpartitzeaz gainera.
Kolektiboek salatzen dute GIUak psikiatriatik pasatzera behartzen dituela pertsona transak, barne protokoloen aitzakiapean, legez kanpokoa bada ere, eta tratu umiliagarria jasaten dutela.
Horrez gainera, salatzen dute pertsona transei kirurgiak ukatzen dizkietela lodiak izateagatik, estetika aitzakia hartuta, eta pertsona ez binarioei tratamenduak ukatu dizkietela, Trans Legean jasotako eskubideen onuradun ez direla argudiatuta.
Salatu dute gizon transak histerektomiak izateko presionatzen dituztela, osasunarekin lotutako arrazoirik gabe. Eta profesionalek hainbat aitzakia erabiltzen dituztela hormonazio eta ebakuntzetarako sarbidea ukatzeko. Gainera, Osakidetzak ez du inolako kolektibo trans kontuan izan pertsona transei arreta emateko osasun-gida berria osatzeko orduan.
Haiekin batera, guk ere pertsona transen despatologizazioa, GIUaren indarkeriarekin amaitzea eta kalitatezko osasun arreta deszentralizatua eskatzen dugu, lehen mailako arretari ere garrantzia emanez. Gora amorru transa!
2025eko Trapuzko Espartina, berriz, maiatzaren 10ean feminista transbaztertzaileek Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman nahi diegu aurten. Egun hartan haur eta gazte transak jarri zituzten jo-puntuan Bizkaiko Abokatuen Elkargoan egin zituzten jardunaldietan eta Kasilda parkean egindako ekitaldi publikoan. Ideia erreakzionario eta faxistak gero eta zabalduago daude, eta askotan hurbilekoak izan beharko liratekeen espazio politikoetan ere zabaltzen dira. Badakigu Euskal Herriko mugimendu feministaren gehiengoa transinklusiboa dela, baina badaude han-hemen transbaztertzaileak diren talde batzuk eta ezinbestekoa da haiei aurre egitea.
 Mugimendu  feministak  eta, mugimendu sozialek oro har, posizionamendu argi bat hartu behar dute transfobiaren eta feminismo transbaztertzailearen aurrean.
Bukatzeko, hainbat kolektibo eta norbanako LGTBIAQ+, transfeminista, eta antiarrazistak emandako erantzuna txalotu nahi dugu, zeina aurreko larunbatean errepikatu baitzen, trans-baztertzaileek Bilbon egindako beste kontzentrazio baten aurrean.

 

 

Berria: Sexu askatasuna bultzatzen duten kolektiboak saritu ditu Ehgam elkarteak

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/Ehgam-2025-Hirukia.jpg 1200 1600 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-27 12:00:212025-06-28 08:59:03Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina 2025

EHGAM Gipuzkoaren egitaraua E28rako

25 ekaina, 2025/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/Ehgam-gipuzkoa-e28-2025-1.jpg 1280 904 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-25 00:10:542025-06-26 00:13:24EHGAM Gipuzkoaren egitaraua E28rako

HAUXE da gure HARROTASUNA!

24 ekaina, 2025/in EHGAM Berri, Euskal Herria
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/Hau-da-gure-harrotasuna_LOGO_TELEGRAM_WHATSAPP.mp4

 

BERRIA: Aldarria, salgai

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-24 21:34:462025-06-28 09:17:29HAUXE da gure HARROTASUNA!

Gasteiz E28

23 ekaina, 2025/in Araba, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/Gasteiz-2025-E28.jpg 1600 1131 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-23 10:37:432025-06-28 10:38:48Gasteiz E28

E28 Nafarroan

23 ekaina, 2025/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/E28-Nafarroan.jpg 1600 1600 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-23 09:25:442025-06-28 09:27:13E28 Nafarroan

Bilboko Ehgamen E28rako egitaraua

22 ekaina, 2025/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/ehgam-bilbo-e28-egitaraua-2025.png 1350 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-22 22:35:212025-06-26 00:16:19Bilboko Ehgamen E28rako egitaraua

Bizkaiko E28 Koordinadora: Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa

22 ekaina, 2025/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/Bizkaiko-E28-koordinadora-2025.jpg 954 720 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-22 10:47:562025-06-28 10:49:47Bizkaiko E28 Koordinadora: Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa

ZORIONAK, FAGC!

21 ekaina, 2025/in EHGAM Berri, Euskal Herria

EHGAMetik gure zorion beroenak helarazi nahi dizkiogu FAGCi bere 50. urtebetetzean. Urte hauetan guztietan borrokak, proiektuak, pozak eta tristurak partekatu ditugu, eta beti gertu sentitu zaituztegu, beti sentitu zaituztegu mugimendu anaia. Benet-benetan, zoriontsu eta harro gaude zuekin.
Zorionak, FAGC. Urte askotarako!

Desde EHGAM queremos hacer llegar al FAGC nuestra felicitación por vuestro 50 cumpleaños. A lo largo de todos estos años hrmos compartido luchas, proyectos, alegrías y tristezas, y siempre os hemos sentido cerca,siempre os hemos sentido un movimiento hermano. Estamos realmente felices y orgullosas de vosotras.
Zorionak, FAGC, Per molts anys

Des d’EHGAM volem fer arribar al FAGC la nostra felicitació pel vostre 50 aniversari. Al llarg de tots aquests anys hem compartit lluites, projectes, alegries i tristors, i sempre us hem sentit a prop, sempre us hem sentit un moviment germà. Estem realment felices i orgulloses de vosaltres.
Zorionak, FAGC. Per molts anys.

 

 

zoriontzeko bideoa

 

Guirigai irrati saioa:

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/Guirigai_20250616.mp3

 

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/zorionak-FAGC-2025.jpg 1350 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-21 00:00:332025-06-24 21:24:09ZORIONAK, FAGC!

E25, ZIRIKA! Herri Gunean, hitzaldia

20 ekaina, 2025/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/06/2025-e25-belaunaldien-arteko-solasaldia-bilbo.jpg 1080 1080 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2025-06-20 20:41:092025-06-24 20:43:11E25, ZIRIKA! Herri Gunean, hitzaldia
Page 5 of 468«‹34567›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT