Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Bus transfoboaren aurka protesta egiteagatik isunak jaso dituzte hainbat herritarrek

Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren kontra protesta egitea “funtsezkoa” dela esan dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek, eta sexu askatasunaren aldeko konpromisoa berretsi dute. Hazte oir elkarte katoliko eta transfoboaren autobusari ezezko biribila eman zion Iruñeak, eta mobilizazioen bidez erantzun. Orain, herritar hainbati isunak iritsi zaizkiela salatu dute Ekainaren 28ko Plataformak eta LABek. “LGTBIQen Giza Eskubideen […]

Lanean izandako eraso homofobo bat epaitu dute

  BILBO. Langile batek jasandako eraso homofobo bat epaitu zuten atzo Bilbon. LAB sindikatuak protesta egin zuen epaitegien aurrean; azaldu zuenez, langileak ezin izan zuen lanera joan erasoagatik, eta, itzuli zenean, kaleratu egin zuten. «Bi aldiz zapaldu» zutela salatu zuen sindikatuak.

Mutil gazteentzat «zailagoa» da beste gizonei gay direla esatea

Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat egin du ikastetxeetan; haren arabera, nerabeek, oro har, «onartzen» dituzte afektibitate eta sexu dibertsitatea Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera, mutil gazteentzat neskentzat baino «zailagoa» da gay direla esatea beren lagun gizonei. Uste dute baztertu egingo dituztela, edo barregarri utziko. Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi ikastetxetako 129 ikaslek parte hartu dute ikerketan, […]

Homofobiaren erroaren kontrako borrokan

Txinan homosexualitatea 2001. urtetik gaixotasuntzat hartzen ez bada ere, LGTBko ekintzaileek salatzen dute oraindik kontrakoa ziurtatzen duten testuliburu asko daudela. Qiu Bai da horien artean ezagunena. Qiu Bai bere ezizena da, «gerra izena», dio neska gazteak. Qiu berezko abizena du, eta Bai, berriz, Baimax Marvelen pertsonaia famatutik hartu du, gaitzen bat duen edonor besarkatuz sendatzen […]

Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAN   Chrysallis Euskal Herria elkarteak “Zakila duten neskak, bulba  duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat” ikus-entzunezko material  didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan,  apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia “Transexualitatea  adin txikikoen artean” saioaren baitan egingo da, arratsaldeko  19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, “Just […]