Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAN   Chrysallis Euskal Herria elkarteak “Zakila duten neskak, bulba  duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat” ikus-entzunezko material  didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan,  apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia “Transexualitatea  adin txikikoen artean” saioaren baitan egingo da, arratsaldeko  19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, “Just […]

Transfobiaren aurka protesta egin dute Gasteizen, baina autobusa ez da agertu

GASTEIZ. Dozenaka pertsonak transfobiaren kontrako aldarria entzunarazi zuten atzo Gasteizen. Hazte Oir elkartearen autobusa Eusko Legebiltzarrera iritsiko zela zabaldu zuten goizean sare sozialetan, eta arbuioa adierazteko bilkurara deitu zuten mugimendu feministak eta LTGBI kolektiboak. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk bat egin zuten protestarekin. Autobus transfoboa, baina, ez zen agertu.

Koloretako harresia Iruñerrian, autobus transfoboaren kontra

Protesta artean heldu da Hazte Oir elkartearen autobusa Nafarroara. Lelo eta ikur transfobo guztiak kentzera behartu ditu Iruñeko Udalak. Protestan ari ziren gazteetako bat harrapatu du autobusak Argiago ezin da esan: «Ez zarete ongi etorriak». Eta ozenago ere, nekez. Iruñeak erantzun irmoa eman zion atzo Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboari, eta LGTBI kolektiboaren eskubideen […]

“Hazte Oir kanpora” entzunaraziz geratu dute Iruñean haur transexualen aurkako autobusa

Parlamentura joan nahi zuten elkarteko kideek autobusean, han oharra uzteko, baina ez dira iritsi. Udaltzaingoak geldiarazi du aurrena autobusa, harik eta logotipoak eta leloak estali arte. Parean jarri zaion jendea jo du autobusak. Gutxienez pertsona bat zaurituta dago, eta anbulantzian eraman dute. Iruñetik irten ostean, Gasteiz aldera abiatu da ibilgailua. Zuzeneko kontaketa egin du Ion […]