Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Autobusak

Hedoi Etxarte Erakunde ultra baten autobusa etorriko da Iruñerrira bihar-etzi. Ia ezezaguna zen bus horren probokazioari zilegitasuna eta ikusgarritasuna eman diogu. Albiste on bat dago: agian LGTBI kolektiboak gaindituko dituen transfobiaren kontrako mugimendu bat hasi da gurean. Beste guztia nahiko kezkagarria izan da: berriz ere zentraltasuna eman diogu eskuin muturrari. Markoa berak egin digu. Eta […]

Madrildik igarotzea debekatu diote transexualen aurkako autobusari

Epaile batek hartu du erabakia, kautelazko neurri gisa, transexualen aurkako mezuak kentzen dituen bitartean. Haren arabera, mezuak kalte egiten dio sexu joera “desberdina” dutenen duintasunari. Astearte gauaz geroztik Madrilgo udalaren aginduz geldiarazita zegoen autobusa ezin izango da Madrilgo kaleetatik igaro baldin eta transexualen aurkako mezuak kentzen ez baditu. Hala ebatzi du Madrilgo Instrukzio auzitegiko 42. […]

Hainbat kritika eragin ditu transfobia sustatuz igandean Euskal Herrira iritsiko den autobusak

Martxoaren 5etik 12ra bitartean igaroko da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik. Asironek eta Urtaranek iragarri dute Iruñean eta Gasteizen sartzea eragozten saiatuko direla. Eneko Goia Donostiako alkateari ere eskatu diote ez uzteko autobusari Donostian ibiltzen, baina erantzun du ez duela eskumenik horretarako. “Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu zuen kanpaina bat […]

Kanpaina transfobo bat egingo dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan martxoaren 5etik aurrera

Hazte Oir elkarte espainiar ultrakatolikoak mezu transfoboak sustatzeko autobus bat jarri du martxan. Espainiako Estatuko zenbait lekutan izan da eta asteburuan iritsiko da Euskal Herrira. Martxoaren 5ean eta 6an Iruñean izango da, 7an eta 8an Donostian, 9an Bilbon, 10ean Bilbon eta Getxon eta hilaren 11n eta 12an Gasteizen. “Mutilek zakila dute. Neskek bulba dute. Ez […]

Transfobia sustatzen duen autobus batek Euskal Herria zeharkatuko du

Martxoaren 5etik 12ra bitartean igaroko da Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik. Eneko Goiari eskatu diote ez uzteko autobusari Donostian ibiltzen. Asironek, berriz, Iruñean sartzea eragozten saiatuko direla. adira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak” leloarekin abiatu zuen kanpaina bat Chrysallis elkarteak, eta, hari erantzunez, kontrako mezua idatzia duen autobus bat kaleratu du Hazte Oir […]