Homofobiaren aurkako beheatokia

Edozein eraso-motatako aurrean, ez izan zalantzarik: sala ezazu. Zu laguntzeko gaude gu hemen. Salaketa jaso bezain laster zure kasua ikasiko dugu eta lehenbailehen harremanetan jarriko gara zurekin. Informazioaren helburua estatistikoa baino ez da, ahalik eta zerbitzu hoberena eman ahal izateko.

Alor guztiak aukerakoak dira, eta izengoitia ere erabil dezakezu. Baina kontuan izan, guk zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu, zure telefono-zenbakia edo posta elektronikoa, gutxienez, eman behar diguzula. Inolako datu pertsonala ez da biltegiratuko inongo datu-basetan, eta informazio osoa hondatuko da prozesua amaitu ostean (bere zenbatze estatistikoa izan ezik, datu pertsonalik gabe).

.


Legedia


 Interesetako estekak


 Esker onak

     

Sarah Spatzek eta Juanita Urbinak jasandako eguneroko bazterkeria

Transexualitatearen inguruko jardunaldiak aitzakia hartuta, beraien egunerokoa hurbilarazteko prestu agertu ziren. Biolentzia, marjinazio eta mespretxua behin eta berriz topatu dituzte, bai Brasilen eta bai Nikaraguan, baina gure gizartean ere bai. Generoa deseirakitzea onarpenaren aurreneko pausoa delakoan daude. Aske bizi zarete?», galdetu nien, eta Sarah Spatz brasildarrak honakoa erantzun zuen: «Nire heriotza erabaki dezaket; beraz, bai». […]

Sexual Minorities Uganda GKEak jaso du Rene Cassin saria

Afrikako hainbat herrialdetan LGTBI komunitatearen egoera salatzeko erakundeak egindako lana goraipatu du Eusko Jaurlaritzak Sexual Minorities Uganda gobernuz kanpoko erakundeak jaso du aurtengo Giza Eskubideen Rene Cassin saria. Afrikako eta, bereziki, Ugandako lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualek duten egoera salatu eta haien eskubideen alde egindako lana aitortu eta goratu nahi izan du hala Eusko […]

‘Hazte Oír’ autobus transfoboari kontra egin diote herritarrek Bilbon

LGTB kolektiboaren kontrako elkarteak Bilboko kalean zeharkatu ditu mezu transfoboak daramatzan autobusarekin. Herritar ugari bildu da kontra egiteko eta Ertzaintzaren babesa behar izan dute. Ultrakatolikoek kanpaina bati ekin diote, Podemos taldeak gay, lesbiana eta transexualen diskriminazioaren kontra Espainiako Kongresuan aurkeztu duen lege proposamena dela-eta. Eguerdian ziren iristekoak Bilbora eta Moyua Plazan elkarretaratzea deitu du herritar […]

Ehunka lagun Bilbon, autobus transfoboaren kontra

Protesta artean iritsi da Hazte Oir elkartearen autobusa Bizkaiko hiriburura. Geratzeko baimenik gabe, heldu eta berehala joan da Udalean baimenik eskatu gabe eta Ertzaintzaren babespean iritsi zen Hazte Oir erakunde ultrakatolikoaren autobus transfoboa, atzo, Bilboko Euskadi plazara. Geldialdi laburra egin bazuen ere, argi eta ozen salatu zuten plazan bildutako ehunka herritarrek autobus laranjaren presentzia: «Ez […]

GELDI DEZAGUN AUTOBUSA!!!!

HAZTE OIRreko autobusa Bilbotik ibiliko da gaur goizean. Bizkaiko sexu askatasunerako taldeok honen aurkako elkarretaratzera deitzen dugu, goizeko 11:30etan Moyua Plazan   Manifestazioaren ostean izkanbilak izan dira Hertzainekin   MEDIOETAN: BERRIA: Ehunka lagun Bilbon, autobus transfoboaren kontra ARGIA: ‘Hazte Oír’ autobus transfoboari kontra egin diote herritarrek Bilbon DEIA: El bus de HazteOir, en Bilbao El […]