Chrysallis Euskal Herria elkarteak ibilbide berria iragarriko du larunbateko jaian
Antolaketa modua, izena eta irudia aldatuko ditu transexualitate egoeran dauden adin txikiko gurasoen elkarteak. Aldaketon berri emateko jaia antolatu du Donostiako Principal Antzokian, urtarrilaren 26an. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zortzi familiak sortu zuten Chrysallis Euskal Herria elkartea. Gaur egun ehun familiek osatzen dute. Elkarteko kideek ibilbide berriaren arrazoiak eman dituzte: “Bazkide diren familien kopuruaren […]
