Entries by Editorea

Identitatea ez dago hankartean, buruan baizik

Transexualitatea ikus dadin, eta transexualitateaz ikas dadin, Usurbilen argazki erakusketa eta ikus-entzunezko emanaldiak prestatu dituzte. Usurbilgo Udaleko Berdintasun  Saila eta Sutegi Udal Liburutegia dira antolatzaileak. Ekainaren 28a, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen (LGTB) kolektiboaren Nazioarteko Askatasun Eguna, aitzakiatzat hartuta, erakusketek ekainaren 22tik 29ra iraungo dute. Errespetuz elkarteak gizon transexualen inguruko argazki erakusketa paratuko du. Helburua […]

Musu batek gorrotoa pizten badu

Ivan Cotroneoren ‘Muxua’ obran oinarrituta, izen bereko lana taularatuko du Tanttakak. Viktoria Eugenian estreinatuko dute, 23an Antonio gustuko du Lorenzok, erakargarria zaio. Ikaskideak izanda, eskolako gela batean zerbait gertatuko da bien artean, eta irakasleak ikusi egingo du. Musu bat. Horixe izango da leherkaria. Sua piztuko duen pospoloa. Gero, maitasuna, gorrotoa, indarkeria… makina bat sentimendu izango […]

HOMOFOBIARI KOLORE BIZIKO ERANTZUNA EMAN DIOTE

OARSOALDEKO HITZA Homofobiaren Aurkako Zebrabidea margotu zuten bart; hamarnaka lagun bildu ziren Iztietan Homofobiaren Aurkako Zebrabideari eskualdi berria eman zioten atzo iluntzean, polizia batek Vicente VadilloFrancis trabestia hil eta 36 urtera. EHGAM, Saretuz eta Iztietako Gurekin Auzo Elkarteak 23:00etan jarri zuten zita, homofobiari erantzun, Francis omendu eta sexu identitateen askatasuna aldarrikatzeko. Ordua egokiena ez bazen […]

Homofobiaren aurkako neurriak hartzea eskatuko zaie auzapezei

Ipar Euskal Herriko Hitza Gutun bat bidaliko die Aukeratzeko Eskubidearen Aldeko Kolektiboak Ipar Euskal Herriko auzapezei, homofobiaren aurka engaiatzeko eskatuz. Gay eta lesbianei begira diren diskriminazioen eta erasoen aurkako mezua dakarten afixak emanez zein homofobiaren aurkako mozio bat bozkatuz, molde ezberdinez mezua zabaltzeko eskatzen die kolektiboak. Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren kari antolatu ekintzetan parte hartzea […]

LGTB harrotasunaren eguna larunbatean izanen da

Ipar Euskal Herriko Hitza Gay eta lesbianen harrotasun eguna beharrezkoa izanen da aurten ere, eta larubatean ospatuko dute. Bascos elkarteak dionaz “legeak aitzina badoaz ere, estereotipoek dihardute”. “Garena bizi eta kontatu beharko genuke, zoinahi lurraldetan bizirik ere”. Aldarrikapen horrekin nazioarteko elkartasuna ere adieraziko dute Miarritzen heldu den larunbatean eginen duten harrotasun erakustaldian. 76 herrialdetan homosexual, […]

Gorputz oro plazer zelaia izateko

Ikusezina eta estigmatizatua da dibertsitate funtzionala duten pertsonen sexualitatea; are gehiago heteroarautik ateratzen direnen kasuan. Gizaki asexualtzat edo hipersexualtzat dituzten uste ustelen gainetik, askotariko identitateen eta praktiken aitortza aldarrikatu dute adituek. Frantzian harrotu da polemika. Bizkarrezur amiotrofia duen Marcel Nuss idazlearen liburu batek piztu du txinparta: En dépit du bon sens, autobiographie d’un têtard à […]

Pornografia, irakasle arriskutsua

Interneten zabalkundearekin, gero eta sarbide errazagoa daukate gaztetxoek pornografiara. Arrisku bat badu: errealitatea nahastea pornografiarekin. Adituak ados datoz gakoa non dagoen: heziketa landu behar da. Sexu heziketak ez ditu garai errazak, nolanahi ere. Eskueran, gero eta hurbilago daukate gaztetxoek pornografia. «Zalantzarik ez dago. 8-9 urterekin sakelako telefonoa daukate. Nahiz eta ez bilatu, argazkiak eta bideoak […]

Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da, minbiziak jota

Homosexualen eta transexualen eskubideen defendatzaile sutsuak urtebete eta erdi zeraman gaixotasunari aurre egiten. Bart zendu da, Madrilen, 54 urte zituela.   Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da bart, 54 urte zituela, minbiziak jota, PSOEko iturriek jakinarazi dutenez. 2014ko urtarrilean pankreako minbizia atzeman zioten PSOEko Zuzendaritzako kide eta Gizarte Mugimenduko idazkariari. Ordutik, gaixotasunari aurre egiten aritu […]

Homosexuala eta arrazista izan zaitezke?

Javier Maroto Gasteizko alkatea gizon batekin ezkonduko dela irakurri eta horra inuzenteki burura etorritako lehen pentsamendua: daukan joera sexualagatik diskriminazioa, jazarpena eta eskubide murrizketa jasaten duen kolektiboko kideak (bere alderdiaren aurka egin zuen Marotok, sexu berekoen arteko ezkontzaren gaian) nola diskriminatu, jazarri eta eskubidez murriztu dezake estigmatizatuta dagoen beste kolektibo bat? Beretzat nahiko dituen errespetua, […]