Entries by Editorea

“Denok gara maskulinoak eta femeninoak”

Aingeru Mayor sexologoa, transexual egoeran den neska baten aita eta Chrysallis Euskal Herria Elkarteko lehendakaria da: “ikusten dugunean pertsona bat ez dakigula gizona edo emakumea den, eskemak apurtzen dizkigu eta buruari bueltak ematen dizkiogu”. Arrasateko Udaleko Sexologia Zerbitzuak antolatuta, [ekainaren 3an] “Zakila duten neska, bulba duten mutilak. Ulertu, senti zaitzaten gertu” hitzaldia izan da. Hizlari-lanetan […]

HOMOFOBIAREN AURKAKO ZEBRABIDEA BERRIRO MARGOTUKO DUTE, FRANCIS GOGORATUZ

Saretuz-ek antolatu du Francis omentzeko ekitaldia, polizia batek hil eta 36 urtera 1979ko ekainaren 10eko goizaldean polizia batek Vicente Vadillo Francis trabestia hil zuen tiroz, Iztietako dantzaleku batean. Iaz, 35. urteurrena zela eta, Saretuz-ek zein beste hainbat eragilek Iztieta eta Erdigunea lotzen dituen zebrabide bat transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten. […]

“Badaude zakila duten neskak eta bulba duten mutilak”

Aingeru Mayor sexologoa, transexualitate egoeran dagoen neska baten aita eta Chrysallis Euskal Herria Elkarteko lehendakaria: “Haurrari lagunartean jolastea dagokio, eta ez borrokan aritzea”. Udaleko Sexologia Zerbitzuak antolatuta, gaur arratsaldean [ekainak 3] “Zakila duten neskak, bulba duten mutilak. Ulertu, senti zaitzaten gertu” hitzaldia izan da. Hizlari-lanetan Aingeru Mayor aritu da, sexologoa, transexualitate egoeran dagoen neska baten […]

Sexualitatea eta beldurra

KRITIKA. ZINEMA It Follows Zuzendaria: David Robert Mitchell. Herrialdea: AEB.Iraupena: 100 minutu. Beldurrezko generoaren barruan dauden azpitalde ugariren artean, slasher-ena da emankorrenetakoa. Laburbilduz, halako filmetan gazteak edo nerabeak izan ohi dira protagonistak, eta helduen mundutik aparte samar bizi dira, sexu eta drogekin esperimentatuz. Eta, normalean, talde horrek arazoak izango ditu bateko edo besteko hiltzaile edo […]

«Gorputza pankarta iraunkorra da»

Artearen Historiako ikaslea eta aktibista politikoa da Alcazar. 2013. urtetik, Espainiako Femen taldeko arduraduna da, baina hainbat ikasle mugimendu eta talde politiko eta feministatan ibilia da. Ukrainatik mundura zabaldutako Femen talde feministako kidea da Lara Alcazar (El Entrego, Espainia, 1992). Iruñean izan da, Katakraken, taldearen ibilbidea eta ideologia zehazten duen manifestua aurkezten. «Hazten jarraitzeko gogoa […]

Betikoa betikotzen du

Espainiako Gobernuaren Familia Babesteko Plan Integralak gurasoen erantzukidetasuna bultzatu nahi duela dio. Baina mugimendu feministak ohartarazi du proposatzen dituen neurriek amaren esku uzten dutela zaintza berriro ere. Iruditzen zaie familia tradizionala lehenesten duela. Lehen ikustaldian, aurrerakoia da: kontzeptu aurrerakoiak erabiltzen ditu. Adibidez, aitatasunaren garrantziaz egiten du berba, erantzukidetasunaren ikuspegitik. Baina lerro artean badira arreta deitzen […]

ALICIA IZAL “Genero identitateari egokitu behar zaio gorputza, biak armonian egon daitezen”

Gizona zela esan zioten, baina Alicia emakumea zen eta da. Apaiz gisa El Salvador eta Chiapasen bizi izan zen, harik eta Mexikok bahitu, desagerrarazi eta kanporatu zuen arte. Generoa egokitzeko prozesuaren ondoren, 2013an izen aldaketa onartu zioten. Lizarrako (Nafarroa) Cafe con Letras taberna da Alicia Izalen (Atarrabia, 1959) negozioa; taberna ez ezik, kultura eta sorkuntzarako […]