Empar Pineda “Ez gaude feminismo errebantxista eta ukatzailearen alde”
Nola gogoratzen duzu Hernaniko haurtzaroa? Erabat oroitzapen zoriontsuak ditut. Asko gogoratzen naiz aitona-amonen baserrian igarotzen nituen aldiez: aitona petrikiloa zen, eta baserriz baserri laguntzen nion gaixoak sendatzera. Aitonarengandik ikasi nuen zein ederra den sendatzea. Kalearen oroitzapen zoragarriak ere baditut: jolasean nola aritzen ginen. Nire jolasik gogokoenak ez ziren bereziki femeninoak, alderantziz. Amak harategia zuen Hernanin, […]