Gorrotoarekin lotutako 141 eraso egon ziren Hego Euskal Herrian 2014an
Espainiako Barne Ministerioak egindako txostenaren arabera, delitu gehienek, 102k, arrazakeria eta xenofobiarekin izan zuten zerikusia. Sare Antifaxistak, EHGAMek eta Kitzikanek salatu dute kopuruak gora egin duela, eta delitu gehienak zigorrik gabe gelditzen direla. Espainiako Barne Ministerioak gorrotozko delituen inguruko 2014ko txostena eman du argitara, eta Sare Antifaxista, EHGAM eta Kitzikan mugimenduek Hego Euskal Herriko datuen […]