Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da, minbiziak jota
Homosexualen eta transexualen eskubideen defendatzaile sutsuak urtebete eta erdi zeraman gaixotasunari aurre egiten. Bart zendu da, Madrilen, 54 urte zituela. Pedro Zerolo buruzagi sozialista hil da bart, 54 urte zituela, minbiziak jota, PSOEko iturriek jakinarazi dutenez. 2014ko urtarrilean pankreako minbizia atzeman zioten PSOEko Zuzendaritzako kide eta Gizarte Mugimenduko idazkariari. Ordutik, gaixotasunari aurre egiten aritu […]
