Gorroto jarreren kontra
Sexu adierazpenen eta genero identitateen askatasunaren alde ekitaldiak izango dira gaur Euskal Herriko hamaika txokotan. Helburua, hauxe: LGTBI kolektiboaren kontrako gorroto diskurtsoak gaitzetsi eta aniztasuna ospatzea. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira manifestazioak gaur, sexu adierazpen eta genero identitate askatasunaren aldeko eragileek deituta. LGTBI kolektiboak jasaten dituen erasoak salatzeko ekitaldiak izango dira, baina […]
