Transexualek aldagela aukeratu ahalko dute Durangoko kirol instalazioetan
Durangoko Udalak aldaketa batzuk ezarri ditu kirol instalazioen araudian, eta transexualei identifikatzen diren sexuaren arabera aldagela aukeratzeko eskubidea ematea da esanguratsuenetako bat. Osoko bilkuran aurkeztu zuen proposamena Pilar Rios alkateorde eta Durango Kirolak erakundeko presidenteak. Bigarren aldaketa garrantzitsu lez, pertsonak baimen barik grabatzea falta larria izango da hemendik aurrera, eta baita eraso egitea edo irain […]
