Hilaren 21ean sexu heziketari buruzko saio bat hasiko da ETB1en
Jon Gomez Garaik zuzendu eta aurkeztuko du ‘Sexsua’. Bi hilabetez, ostegun gauetan emango dute programa berria (23:30) Modu natural eta entretenigarri batean sexu heziketaz aritzeko saioa egingo du ETBk datorren astetik aurrera euskarazko katean. Ostegunetan, Ur handitan saioa amaitutakoan, Sexsua ikusi ahalko da, bi hilabetez. ETBren 32 urteko historian sexuari eskainitako saio bakarra eman dute: […]
