Gazteen %35ek uste dute gurasoek beren homosexualtasuna onartuko luketela
Hogei urtez azpiko seiehundik gora gazte itaundu dituzte Ipar Euskal Herrian goi mailako lanbide heziketako bi ikaslek, homofobiaren indarra neurtzeko. Lege mailan aurrerapausoak izan direlako pozik agertu diren arren, sexu bereko pertsonak gustatzen zaizkienen aurkako erasoek etenik ez dutela gogorarazi du Bascos elkarteak. Horien erdiak interneten gertatzen direla diote gainera, eta bereziki, Twitter-en. Homofobiaren aurkako […]
