HOMOFOBIAREN AURKAKO ZEBRABIDEA BERRIRO MARGOTUKO DUTE, FRANCIS GOGORATUZ
Saretuz-ek antolatu du Francis omentzeko ekitaldia, polizia batek hil eta 36 urtera 1979ko ekainaren 10eko goizaldean polizia batek Vicente Vadillo Francis trabestia hil zuen tiroz, Iztietako dantzaleku batean. Iaz, 35. urteurrena zela eta, Saretuz-ek zein beste hainbat eragilek Iztieta eta Erdigunea lotzen dituen zebrabide bat transexual, lesbiana, gay eta bisexualen eskubideak aldarrikatzen dituen ortzadarraren koloreekin margotu zuten. […]
