Ez musukatzeko exijitu dio emakume batek lesbiana bikote bati Iruñeko Billabesan
Ohar bat eman zion hiri garraioan zebilen emakume batek lesbiana bikote bati, gainontzeko bidaiariak “molestatzen” ari zirela esanez eta “errespetua” eskatu zien. Sare sozialetan salatu du nesketako batek gertatutakoa. Urtarrilaren 7an pasa zen. Haren Twitter kontuaren bidez salatu zuen nesketako batek egoera: “Hara! Ikusi zer eman digun emakume batek billabesan muxu emateagatik neskari eta bioi. […]