SEXUA ZAHARTZAROAN, TABUA GAINDITZEKO GARAIA IRITSI DA
Sexualitatea bizitza osoan zehar mantentzen dugun zerbait bada ere, badirudi nerabe, gazte eta helduen kontua besterik ez dela, haurrak eta adinekoak kanpoan utziz. Haurrak euren gorputza aztertzen hasten direla onartzen dugu, eta zahartzaroan zer? Sexua eta zahartzaroa uztarrezinak diren bi kontzeptu direla dirudi, gizarteak estali eta isilarazten duen zerbait, naturala den arren tabu modukoa bilakatu […]