Entries by Editorea

BERRIA:R. LUCAS PLATERO. SOZIOLOGOA «Sexualitatea ikusezina da batzuetan, eta ikusgarriegia besteetan»

Boterearen erabilera, pribilegioak eta bazterketak darabiltza ahotan Platerok, horien arteko lotura ikertu baitu. Aliantzak eraikitzeko aukera gisa ikusten du intersekzionalitatearen ikuspegia, krisiari aurre egiteko. Bazterretan daudenen errealitateak ikertzen bide akademiko oparoa egiten ari da Raquel-Lucas Platero soziologoa (Madril, 1970). Intersecciones. Cuerpos y sexualidades en la encrucijada (Intersekzioak. Gorputzak eta sexualitateak bidegurutzean) eta Transexualidades liburuak argitaratu ditu hilotan, horren seinale. DBHko […]

BERRIA:Jaurlaritza eta 12 eragile batu dira diskriminazioari aurre egiteko

Eraberean sarea sortu dute Gizarte Sailak eta etorkinen alorrean, ijitoenean eta LGTB kolektiboetan lan egiten duten elkarteek.Eraldaketa sozial eta kulturala dute helburu Arrazagatik, arrazoi etnikoengatik eta sexu zein genero identitateagatik diskriminatua izatea ez da iraganeko kontua. Ondo dakite, esaterako, etorkinekin lan egiten duten elkarteek, ijitoen komunitatean jarduten dutenek eta lesbiana, gay, bisexual eta transexualen alorrean […]

HITZA:Adin, klase eta sexualitate arauetatik kanpoko ipuinak eskuratu du IV. Madelon Saria

Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Gaur eguerdian jakinarazi dituzte irabazleak, “Giza Eskubideen Adierazpena sinatu zen egun berean”, EHGAMeko Mikel Martinek adierazi duenez. Gazteentzako literatura saria da, gai librearekin, baina baldintza bakar batekin, Martinek zehaztu duenez: “Gay-Les-Trans genero identitatea landu behar […]

HITZA: Adin, klase eta sexualitate arauetatik kanpoko ipuinak eskuratu du IV. Madelon Saria

Claudia Miruna bermeotarraren Tú y yo contra el mundo narrazioak lortu du Xanti Altxu EHGAM-Gipuzkoaren sortzaileetakoa zen omenezko Madelon Saria. Gaur eguerdian jakinarazi dituzte irabazleak, “Giza Eskubideen Adierazpena sinatu zen egun berean”, EHGAMeko Mikel Martinek adierazi duenez. Gazteentzako literatura saria da, gai librearekin, baina baldintza bakar batekin, Martinek zehaztu duenez: “Gay-Les-Trans genero identitatea landu behar […]

BERRIA:HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA “Erlaxazioaz” ohartarazi dute, kasuak desagertzen ez direla ikusita

Nafarroan gora egin dute atzemandako kasu berriek. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban, ordea, datuak erregistratzen hasi zirenetik kopuru txikiena neurtu zuten iaz. Garai bateko kopuruak atzean utzi baditu ere, asko dira oraindik GIBak urtero kutsatutakoak. Batez ere, Nafarroako datuek kezkatu dituzte aditu eta gaixotasunaren inguruan lan egiten duten elkarteak. Izan ere, gora egin dute kasu berriek […]

BERRIA:JOSEBA ERREKALDE. HARRIBELTZA ELKARTEKO LEHENDAKARIA «Sexualitatea ondo bizi ez dugun heinean, beti gaizki ibiliko gara»

Sexu harreman askoren atzean dauden tabuak eta lotsak ikusten ditu GIBa saihesteko eragozpen handienetakoak; urterik gogorrenetatik ari da infekzioaren aurka, eta oraindik ere lan handia egiteko dagoela dio. Gizon barea da Joseba Errekalde (1963, Oiartzun, Gipuzkoa), GIBdunen babeserako lanean diharduen Harribeltza elkarteko sortzaile eta lehendakaria, baina badira asaldatzen duten hitzak. Kutsatu da horietako bat; atzean duen zama […]