Entries by Editorea

GARA:APAIZ ETA MINISTRO BANAK HOMOSEXUAL DIRELA ONARTU DUTE SEXU BEREKOEN EZKONTZARI BURUZKO GALDEKETAREN ATARIAN

Irlanda aldatzen ari da azken urteotan. 1993ra arte homosexualitatea legez kanpokoa zen herrialdean, baina, datorren maiatzean, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen inguruko erreferenduma egingo da. Jendartean nabarmen zabaldu da aldeko jarrera, eta, orain, legeak arrastaka aldaketara egokitu behar dira. Irlandan homosexualitatea legez kanpokoa zen 1993. urtera arte. Baina 2008. urteaz geroztik egindako galdeketetan jendartearen gehiengoa […]

BERRIA:Errusiako bikote homosexual baten argazkiak irabazi du World Press Photo sari nagusia

Mads Nissen argazkilari danimarkarraren argazkia da: “Maitasunaz eta gorrotoaz mintzo da, desio sakonez… eta Errusiako homofobiaz”. Jon eta Alex gazteak dira, Errusian bizi den bikote homosexual bat. “Argazki oso intimoa da, izugarri polita, bikain aterea eta osaketa akats gabekoa”, esan du Lars Boerin World Press Photo lehiaketako zuzendariak. Orotara zortzi kategoriatan banatu dituzte sariak: gaurkotasuneko […]

BERRIA:ATZEKOZ AURRERA. NENITA DANGER. AKTOREA «Nenita Danger pertsonaia nire barruan oso sartuta dago»

Kepa Olarra bilbotarraren izaeraren parte handi bat da Nenita Danger pertsonaia. Oso barruan daramala dio. Astebetez itxialdia egin du Bilbon, All Bilbao dendan, Nenitaz jantzita. Bilboko San Frantzisko kalean dagoen All Bilbao paretik igaro den edonoren begi bistan egin du azken astea Nenita Danger aktoreak. Kepa Olarreta izateari utzi dio zazpi egunez, eta 1997. urtean […]

Chunguitos-ek egindako deklarazio homofoboei harirako “Unión romani”ren komunikatua

Antes de que Mediaset decidiera la expulsión del programa GH VIP de Los Chunguitos la Unión Romani hizo público un comunicado posicionándose abiertamente en contra de las desgraciadas manifestaciones realizadas por estos populares artistas relacionadas con la homosexualidad. Ellos dijeron, entre otras inaguantables barbaridades, que preferían tener “Un hijo deforme o con una enfermedad antes que maricón” y que «ser homosexual es […]

ZINTZILIK IRRATIKO DOKUMENTALAREN BIRAREN AGURRA

Zintzilik Irratiaren 27 URTE EZ DIRA EZER! dokumentala Euskal Herritik zehar eta penintsulako beste herrietatik barna aurkezteari hasi geniola urtebete pasa da jada. Sarean jende guztiarekin partekatzeko ordu iritsi dela uste dugu. Horretarako zuekin ospatzeko festa bat antolatu dugu. Urtarrilak 24an izango da 19:00etatik aurrera Zoroen Itsasontzian, Trintxerpeko (Pasaia) portuan porturatua dagoena. Zure zain gaituzue! […]

Giza Eskubide eta Bake Hezkuntzaren Elkarteen Foroaren Koordinazioak ZINE-FORUM ZIKLOA: “Gerra, emakumea, ezbiolentzia eta samurtasuna” antolatzen du (Urtarrilak 25 / Martxoak 15)

Proposatzen dizuegu bi filme ikustea, lau osagai horiek konbinatuta, eta bosgarren bat ere: Libanoko gerraren gaia, hain zuzen. Bi muturreko filmeak zinematografia-planteamenduari dagokionean, eta, aldiz, guztiz bat datoz bizi-planteamenduari dagokionean, lau osagai horiekin: gerra, emakumea, ezbiolentzia eta samurtasuna. Komedia azido, dramatiko, umoretsu eta ikaragarri erreala da “¿Y ahora adónde vamos?” (“Eta, orain, nora goaz?”) (2011); […]

TAS (TXINGUDI ANTI SEXISTA) taldaak Asun Casasola ipuin motzen lehiaketa antolatzen du

Ideia bi arrazoi nagusirengatik sortu da, alde batetik Txingudi Anti Sexista barruan gauden eragile ezberdinek emakumeon indarkeriaren kontrako kontzientziazioaren alde lan egitea ezinbestekoa dela uste dugulako eta bestalde memoria eta errekonozimenduarengatik.Asun Casasola borroka eredu bat da, emakumeon kontrako bortizkeriarik gabeko gizarte baten alde borrokatzen duelako. Nagore Laffage galdu genuenetik, Asunek bere familiari gertatutakoa berriz gerta […]

TOPATU:Iraultza sexualaren aldeko gazte antolakunde berria aurkeztuko dute urtarrilaren 31n Bergaran

Orain bi urte hasitako eratze prozesuaren emaitza da iraultza sexualaren aldeko gazte antolakunde berria. Sistemaren aurkako proiektu honek jendarte osoaren askapen prozesu bat mahaigainean jartzea du helburu; sistemak, gainontzeko guztia kontrolatzeko, gure sexualitate, gorputz eta identitateak kontrolatu behar baititu lehenik eta behin. Urtarrilaren 31n, larunbata, 17:00etan Bergarako Kartzela Zaharrean egingo dute aurkezpen ekitaldia. Herritar guztiak […]

BERRIA:Sexu askapenerako gazte mugimendu berri bat eratu dute

Bi urteko prozesua izan du taldeak, eta hilabete bukaeran aurkeztuko dute. Gay eta lesbianak soilik ez, gizarte osoa dute helburu: “Jendarte osoaren askapen prozesu bat jarri nahi izan dugu mahai gainean”. Sexu askapenerako mugimenduak hutsune bat izan du azken urteetan gazteen artean. 2012an bukatu zuen jarduna Gaztehgam taldeak, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduaren gazte […]