Erreakzionarioak
Anjel Erro Azkenaldian bi aldiz gertatu zait. Berez desegoki edo neurri batean kritikagarriak iruditu zaizkidan bi konturen aurrean isilik egotea erabaki dut, jendearen erantzun gehiegizkoak harri eta zur utzi ondoren (erreakzioak berak itxi du, niri dagokidanez, eztabaida, arrazoia beste aldera makurraraziz). Espazioagatik, haietako azkena baino ez dut aipatuko. Abel Azconaren obra batek piztu duen haserreak […]
