Izaro, emakumeen areto-futbol taldean jokatzen lehenengo transexuala
Leioa Maia areto-futboleko jokalaria da Izaro Antxia. Igandean bere lehenengo partidua jokatu zuen San Inazion bere taldeko beste emakumeekin batera. Espainian federatutako partidu ofizial bat jokatzen duen lehenengo pertsona transexuala da. Zelaira irten baino apur bat arinago, San Inazioko kiroldegian zegoela, “urduritasuna” adierazi zuen elkarrizketatzera joan ziren kameren aurrean, nahiz eta partiduan bertan “erlaxatuago” sentitu. […]