Chrysallis EHk ikus-entzunezko material didaktikoa aurkeztuko du astearte honetan

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAN   Chrysallis Euskal Herria elkarteak “Zakila duten neskak, bulba  duten mutilak: aniztasunaren adierazpen bat” ikus-entzunezko material  didaktikoa lehenbiziko aldiz aurkeztuko du astearte honetan,  apirilaren 4an, Donostiako XV. Giza Eskubideen Zinemaldiaren baitan. DONOSTIA. Elkarteak jakinarazi duenez, aurre estreinaldia “Transexualitatea  adin txikikoen artean” saioaren baitan egingo da, arratsaldeko  19:00etan, Victoria Eugenia antzokian, “Just…

Ruben Ochandiano, Miren Aperribay eta MarionBerger, Zinegoak jaialdiaren epaimahai

Zinegoak Bilboko LGTB jaialdiak jakinarazi du aurten nortzuk  izango diren 14. edizioaren nazioarteko epaimahaia osatuko dutenak,  eta fikziozko film luzeen epaimahaiko kideak Ruben Ochandiano  aktorea, Miren Aperribay banatzailea eta Marion Berger  programatzailea izango dira. Gainer, aurtengo edizioan dokumentalek  indar berezia izango dutenez, epaimahai berezi bat sortuko da  dokumentalak saritzeko. Zinegoak otsailaren 20tik martxoaren 5era  ospatuko…

Gay inperioa

RIKARDO. ARREGI ELIZA katoliko erromakoaren jende batzuek harridura, haserrea edo barre algarak sortzeko duten trebetasuna amaigabea da, agintzen duten paradisua eta infernua bezala; milaka astakeria en-tzun badugu ere, beti egongo da norbait prest aurrerapauso berri bat emateko, torlojuari koska estuago bat egiteko. Orain dela egun gutxi Cañizares artzapezpikua eta kardinala izan da: haren ustez, familia…

Zinegoak jaialdiko film laburren aukeraketa bat izango da EHUko Leioako campusean

ASTEARTE HONETAN BILBO. Zinegoak Bilboko gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte  eszenikoen jaialdia Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) iritsiko da  asteartean, martxoaren 1ean, 16:00etatik aurrera Gizarte eta  Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean (Leioako campusa)  ikusgai izango den film laburren aukeraketa batekin. Besteak beste,  Uxue Egia Ikus-entzunezko ikasle ohiaren “Garelako” film laburra  ikusi ahal izango da. EHUk gogoarazi duenez,…

Azkuna Zentroak ‘Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan’ ikastaroa eskainiko du

Aurreko edizioan 300 matrikulazio baino gehiago izan zituen Bilboko Azkuna Zentroak “Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan” izeneko ikastaroa eskainiko du urriaren 9an eta 10ean, Xabier Arakistain arte komisarioak eta  Lourdes Méndez Artearen Antropologiako katedradunak zuzendaritzapean. BILBAO. Urriaren 8tik urtarrilaren 10era “Why Not Judy Chicago?” erakusketa  izango da ikusgai zentro bilbotarrean, eta, hori dela…