Apirilak 6, Asexualitatearen Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna

Asexualitatearen nazioarteko egunean, aldarrikatu nahi dugu asexualitatea ez dela ez fase bat, ez moda bat ezta zentzugabeko aldarri bat ere.

Kataluniako Asexualen Elkarteak iaz argitaratutako manifestuaren hitzok ekarri nahi ditugu gaurkoan:

“Sistema kapitalista, patriarkal eta heteronormatibotik kanpo dagoen sexualitate eta afektuez hitz egin nahi dugu. Sistema horrek ez baitigu uzten erabakitzen gure gorputzaz eta gure desiraz. Zalantzan jartzen dugu sexua betebehar bat den sistema hau, non harremanak gorputzen kontsumoaren bidez egituratzen diren: lanerako kontsumitzen dira gorputzak, erreprodukziorako, besteen desirak asetzeko. Geure desiraren jabe izan nahi dugu, eta afektuak beste modu batean antolatu nahi ditugu, familia nuklearraren esparrutik harantzago zabaldu nahi ditugu zaintzak, baita baliabideak pribatizatu eta jendarte indibidualistak sortu nahi dituzten harreman-sistemetatik harantzago ere.

Derrigorrezko sexualitatearen aurka egiten dugu, mendeetan zehar gure gorputzaren eta desiraren gaineko autonomia galtzea eragin baitu. Zapalkuntza- eta jabetza-egiturak mantendu dituen amatonormatibitatearen aurka borrokatu nahi dugu. Sexualitate normatibotik harantzago dagoen desira aldarrikatzen dugu, hipersexualizaziotik eta desira normatibotik harantzago dauden gorputzak. Bizitza sostengatu nahi dugu desira normatiboaren esferatik harantzago, kapitalismotik harantzago.”

 

Martxoak 31, Trans ikusgasrritasunaren Nazioarteko Eguna

Trans Ikusgarritasunaren Egunean gure amorrua kalera aterako dugu, gure gorputz eta bizitzek urte luzez pairatutako lege-hauste sistematikoak eta tratu diskriminatzaileak salatzeko. Gure zistema neoliberalek oraindik ere praktika patologizatzaileak mantentzen dituzte: ikusi besterik ez dago Osakidetzako Gurutzetako Genero Identitate Unitatean (GIU) ematen den egoera lotsagarria edota bitartasunetik haratago dauden gorputz eta bizitzen errekonozimendurik eza. GIUk urte luzez urratu ditu Estatuko Trans Legea (2023) zein bi lege autonomikoak (2019 eta 2024 urteetakoak). Gainera, bitartasunetik haratago kokatzen garen gorputzek bitartasuna performatu behar dugu gure bizitzak onartuak izan daitezen. Zistemak estuki sartu nahi gaitu eraikitako molde itogarrietan.

Horren aurrean, hemen gaude eta ez gara ezkutatzen. Gure gorputz eta esperientziak boteregune eta arrakala dira. Gure existentzia erresistentzia politikoa da. Gure gorputzak ospatzeko eskubidea, gure identitateak askatasunez eta agentziaz bizitzeko eskubidea eta gure komunitatean gozatzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu. Bizirik gaude eta bizitza sortzen jarraituko dugu.

Harrotasuna Berreskuratu!

Harrotasuna berreskuratu! Gure Karrozak

Bilboko Udalak E28a (LGTBI+ Harrotasunaren Eguna) bere egin nahi du, kontraprogramatuz eta bertako taldeen aldarrikapenak isilaraziz.

Bilboko Udalari eskatzen diogu ez dezala joko zikinik egin eta ez dadila Harrotasuna merkantilizatzen saiatu.

KANPORA BILBAO BIZKAIA HARRO!

 

Bideoa ikusi hemen: Gure Karrozak

Berreskuratu Harrotasuna! manifestua sinatu hemen:

#HarrotasunaBerreskuratu

#E28KalearenaDa

#BilbaoBizkaiaHarroPUTZ

Zarautzen izandako eraso homofoboaren aurka elkaretaratzea deitzen du EHGAMek

Pasatu berri den asteburuan Zarauzko zonan izandako eraso homofoboaren aurrean, ez gara ixilik geratuko.
Erasorik ez, erantzunik gabe!
Homofoboak sutara eta luma dantzara!
🌈🦾 Ostiralean, hilak 15, udaletxe plazan 19:00etan.

 

MEDIOETAN:

Apirilaren 26, 27 eta 28an Leitzan izango diren Euskal Herriko Bollotopaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago

Kaixooo bollo edo gorputz disidente agurgarri hori!✨✨

⬇️ CAST / FR ⬇️

Hurrengo formularioa apirilak 26, 27 eta 28an Leitzan izango diren Euskal Herriko Bollotopaketan izena emateko galdetegia da! Bertan, topaketak antolatzeko beharrezkoa dugun informazioa biltzeko galderak daude. Topaketei begira egon daitezkeen gastuak kubritzeko ere balio digu! ☺☺
Izena emateko txertatzen dugun LINK hau erabili. Beste behin, bihotzekoak ekiditeko izen ematea apirilaren 12an itxiko da nahiz eta topaketetan bertan izen emateko aukera egongo den!
Otorduei dagokienez, otordu guztiak beganoak izango dira eta prezio finkorik gabekoak. Jakin, jantokiaren eta otorduak jasotzeko aforoa 300 pertsonakoa dela eta hortik aurrera, norbanako bakoitzak antolatu beharko duela bere otordua. Abixatuko dugu 300era iristerakoan!!! 🍽
Gainera, erabiliko diren espazio guztiak irisgarriak izango direla aipatu nahi dugu!!
Topaketa hauetara zisheterosexualitatearen bazterretan kokatzen den disidentzia oro ongi etorria izango da. Espazio hau transfeminismotik eraiki dugu, horregatik ez dugu genero poliziarik eta inolako epai edo erasorik onartuko!!
Laster edukiko duzu gure berri!! ADI gure sare sozialetara, egitaraua aurki publikatuko baita !!🤭🤭
Ondo izan eta laster arte!

 

izena eman hemen
···························

 

¡Kaixooo queride bollo o cuerpo disidente!✨✨

¡El siguiente formulario es la inscripción para los Bollotopaketak de Euskal Herria que se celebrarán el 26-28 de abril en Leitza! El formulario contiene preguntas para ayudarnos a gestionar los encuentros. También nos sirve para cubrir los gastos de cara a los encuentros!. ☺☺
Para inscribirte utiliza este LINK. Para evitar los sustos, la inscripción se cerrará el 12 de abril ,aunque habrá posibilidad de inscribirse en los encuentros si sobra sitio.
En cuanto a las comidas, todas ellas serán veganas y sin precio fijo. Saber que el aforo del comedor y para recibir las comidas es de 300 personas y que a partir de ahí cada persona deberá organizar su comida. ¡Avisaremos cuando lleguemos a 300!
Además, queremos mencionar que todos los espacios que se vayan a utilizar serán accesibles!!
A estos encuentros será bienvenide toda disidencia que se sitúe en los márgenes de la cisheterosexualidad. Hemos construido este espacio desde el transfeminismo, por eso no vamos a aceptar policías de género ni ningún tipo de agresión.
Pronto tendreis más noticias sobre nosotres, atentes a nuestras redes sociales, el programa se publicará en breve! 🤭🤭
¡Hasta pronto!

 

apuntarse aquí
·····················

 

Salut la gouine, précieux corps dissident!✨✨

Ceci est le formulaire d’inscription aux Journées des Gouines d’Euskal Herria qui seront organisées à Leitza du 26 au 28 avril! Ce formulaire est destiné à recueillir les informations nécessaires à l´inscription, ainsi qu’à couvrir les frais éventuels de ces rencontres!!! ☺☺
Pour vous inscrire, utilisez ce LIEN. Pour éviter les surprises, les inscriptions seront closes le 12 avril ,mais il vous sera possible de s’inscrire aux réunions s’il reste des places.
Quant aux repas, ils seront tous végétaliens et sans prix fixe. Veuillez noter que le nombre de repas sera de 300 personnes et qu’à partir de ce seuil chaque personne devra s´organiser de manière autonome. Nous vous informerons lorsque nous aurons atteint les 300!
Nous tenons également à préciser que tous les espaces utilisés seront accessibles!!
Tou-te-s les dissident-e-s en marge de la cishétérosexualité sont les bienvenu-e-s à ces rencontres. Nous avons construit cet espace sur la base du transféminisme, nous n’accepterons ni police du genre, ni toutes autres formes d’agression et de jugement.
Vous en saurez davantage bientôt, gardez un œil sur nos réseaux sociaux, le programme sera bientôt publié ! 🤭🤭
A bientôt !

 

marquez ici
················

 

Mikelaldirako gonbidapenak lortzeko aukera izango da larunbat honetan, irailak 9, Oreretako Zumardiko Kioskoan, 11:00etatik 19:00etara

Badator Marikaroa Zizur Nagusira!!