E28 Bilbo: HARROTASUNA BERRESKURATU!!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
Ekainaren 28an, igandean, danontzat egindako plana proposatzen dizuegu, errebindikatzailea eta herrikoia.
Hasiko gara 13:00etan Triangun, trikipandero kalejirarekin. 17:00etan Indautxuko plazan prest egongo gara benetako manifan parte hartzeko. Ondoren, Houseofbasqueersen drag ikuskizuna 21:00etan 7katun eta amaitzeko pintxada!
Animatu eta etorri!
HARROTASUNA BERRESKURATU! ‘Gure Karrozak’ Zinegoak-en. BIRAn,ekainaren 20an, arratsaldeko 17:00etan
/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria
Zinegoaken 23. edizioaren baitan, Ehgametik *Harrotasuna Berreskuratu (Gure karrozak)* proiekziora eta Harrotasunaren zentzu politiko eta aldarrikatzailea berreskuratzeko beharrari buruz gogoeta egiteko mahai-inguru batera gonbidatzen zaituztegu. Erakunde eta enpresen merkantilizazioaren eta pinkwashinaren aurrean, espazio bat ireki nahi dugu Harrotasunaren betiko oinarriei buruz pentsatzeko: borroka, memoria, erresistentzia eta komunitatea. Proiekzioaren ondoren, eztabaidatuko dugu sistemak gure aldarrikapenak produktu nola bihurtzen dituen eta Harrotasun kritiko, borrokalari eta benetan eraldatzailea eraikitzea zergatik den funtsezkoa.
Ekainak 20
17:00etan
HARROTASUNA BERRESKURATU!
/in Bizkaia, EHGAM Berri, EHGAM Berri, Euskal Herria
Harrotasuna berreskuratu!
Reclaim pride.
Erakundeek eureganatu nahi dute LGTBIQ+ kolektibo guztion borroka, edukiz husteko.
Guztia kapitalismoaren eta turisfikazioaren mesedetan.
Horri BOIKOT!
Animatzen zaituztegu ez parte hartzera Bilbao Bizkaia Harroren txiringitoetan: Bilboko karrozen desfilean, edo hurbileko herrien ekitaldietan.
E28 Bilboko Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ozen esan nahi diegu:
EZ ANTOLATU EZER EKAINAREN 28ri LOTUTA!
EZ ZUENGANATU KOLEKTIBO ALDARRIKATZAILEEN BORROKA!
Maiatzak 17 – LGTBIQA+ fobiaren aurkako eguna.
/in EHGAM Berri, Euskal Herria

#ehgam #SexuAskapena #maiatzak17 #LGTBIQAfobiariAurre
NAKBA 1948-2026. PALESTINA ASKATU!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria
Gaur, 78 urte igaro dira Nakba edo โHondamendiaโ hasi zenetik: 1948an, milaka palestinar euren etxeetatik indarrez kanporatu zituzten, Israelgo estatu kolonialaren sorrera bultzatuz. Genozidioak, apartheid sistemak eta okupazio militarrak gaur egun arte iraun dute.
Baina Nakba ez da historia zaharra. Nakba oraindik gertatzen ari da. Eta gertatzen den bitartean, ez gara isilduko.
Sexu- eta genero-disidenteok badakigu zer den gorputza arma bihurtzea, existitzea delitu izatea, nortasuna mehatxutzat hartzea. Horregatik, Palestinaren askapena gure borrokaren parte da.
Ehunka misil, tanke eta hegazkinen aurrean, mapa arrosa bat eta ikur transfeminista bat: gorputzen, identitateen eta herrien duintasuna defendatzeko elkartasuna.
Genozidiorik ez gure izenean.
Kolonialismorik ez gure isiltasunean.
Askatasuna, guztiontzat izango bada, Palestinarentzat ere izan dadila!
EHGAMek eta Katakrakek ‘Zinema torzido’ antolatzen dute maiatzaren 15ean
/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa
Isa Sรกez eta Erik Rodriguez zinemagileen film “torzido” laburren proiekzioa. Egileak bertan izango dira filmak komentatu eta publikoarekin hitz egiteko ๐ฌ๐
Proposamen honetarako aukeratutako film laburrek identitate disidenteak eta gure lurraldearekin duten harremana aztertzen dituzte ๐
Antolatzaileak: Ehgam Nafarroa eta Katakrak
๐ ๐๐๐๐ง๐ญ๐๐ ๐ญ – ๐๐ฎ๐ฝ๐ถ๐๐ฎ๐น๐ถ๐๐บ๐ผ๐ฎ ๐ฏ๐ผ๐ฟ๐ฟ๐ผ๐ธ๐ฎ๐๐๐ฒ๐ธ๐ผ ๐น๐ฎ๐ป๐ด๐ถ๐น๐ฒ ๐ธ๐๐ถ๐ฟ๐ฟ๐ผ๐ธ ๐ธ๐ฎ๐น๐ฒ๐ฟ๐ฎ!
/in EHGAM Berri, Euskal Herria














