Entries by Editorea

«Eskubideen lege batean administrazioa ezin da bermea izan»

EUGENI RODRIGUEZ. KATALUNIAKO HOMOFOBIAREN BEHATOKIA Rodriguezek irmo defendatu du Kataluniako homofobiaren aurkako legea: eskubideak bermatzeko, zigorrak ezartzeko eta kolektiboa ahalduntzeko balio duela dio. Dena den, aurkitu diote ahulgunerik. Iazko urriaren 8an onartu zuen Kataluniako Parlamentuak Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Eskubideen Aldeko eta Homofobiaren Aurkako Legea. Ibilian, testuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatu dituzte. «Arrisku hori […]

Frantziak asiloa ukatu dio Hendaian atxikita dagoen lesbianari

Nigeriara itzularaziz gero, hamalau urteko espetxe zigorra jasoko du 26 urteko gazteak. Estrasburgoko Auzitegira joko du Cimadek Kanporatze arriskuan dago Elita, Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) dagoen 26 urteko lesbiana nigeriarra. Izan ere, haren asilo eskaera atzera bota zuen Frantziak atzo, homosexuala dela frogatu ezin izan duelakoan. Jaioterrira itzuliz gero, hamalau urteko kartzela zigorra ezarriko diote, […]

Munilla: “Familia eta ezkontza desegitea du helburu genero ideologiak”

Gipuzkoako gotzainak ohartarazi du litekeena dela etorkizunean katolikoek “garesti” ordaindu behar izatea “pentsamendu bakarrarekiko ikuspuntu kritikoa”. Familia tradizionala goraipatzeko baliatu du Jose Igancio Munilla gotzainak Ama Birjin eguneko sermoia, eta bide batez Mendebaldeak bultzatzen duen “genero ideologia” gaitzetsi du, ohartaraziz “familia eta ezkontza” desegitea duela helburu. “Garrantzitsua da ohartzea politikoki zuzentzat dugunak bat egiten duela […]

NI

BEÑAT GAZTELUMENDI BERTSOLARIA Batzuetan jolas egin nahiko nuke, jolas izan, eta nire geruza guztiak erantzi. Eta edalontzien atzean ezkutatzen naiz, argi ilunen atzean eranzten ditut nire ni guztiak, nire ordulariak, nire agendak, nire betebeharrak, nire buruz ikasitako hitzak eta beste norbait bilakatzen ahalegintzen naiz, tabernaren sabai iluna joz ibiltzen naiz oinez buruz behera, garai bateko […]

FESTAK SEXISMORIK GABEKO PLAZER KOLEKTIBORAKO GUNE IZAN DAITEZEN LAN EGITEN DU EMAGIN ELKARTEAK

Konplizitatea eta partaidetza lantzen dituzte Emagin elkarteak ematen dituen ikastaroetan, jaien baitan salatzen diren eraso sexistak ahaztu gabe eta hauei aurre egiteko tresnak landuz, atmosfera baikorrago batean zentratu nahi baitute festen eta generoaren gaia. Parekidetasuna jaietan ere eman dadin, eredu baztertzaileak eraldatuz. Gozamenerako, barrerako, dantzarako, elkar ezagutzarako, finean, modu kolektiboan ongi pasatzeko gune bezala ulertzen […]

«Jai eredu parekide eta aske baten alde lanean jarraituko dugu»

Emakume talde batek Gasteizko festetan blusen eta nesken ibilbidea eten izanak oihartzun handia izan du. Pozik daude lortutako emaitzarekin: mahai gainean jarri dituzte eztabaidagai batzuk. Gasteiztar guztien ahotan dago: emakume talde batek zezenketetatik itzultzeko ibilbidea eten zuen jaietan, hilaren 8an. Geroztik, aurkako iritziak agertu dituzte mugimendu feministak eta Blusen eta Nesken Batzordeak. Hala ere, eragileen […]

Nigerian kartzela arriskuan, lesbiana izateagatik

Hendaiako atxikitze zentroan dago, eta 26 urte ditu. Kanporatze arriskuan da: herrira itzuliz gero, hamalau urteko zigorra izango luke Uztailaren 24tik Hendaiako atxikitze zentroan (Lapurdi) da Elita izeneko emakume bat, eta haren egoera salatu du etorkinen eskubideen aldeko Cimade elkarteak. 26 urte ditu, nigeriarra da, eta lesbiana: kanporatua izateko arriskuan da, eta bere jaioterrian hamalau […]

Armairura

Ana Jakak idatzia Uda garaian eta batzuetan lehenago (maiatzeko bat aurkitu dut aurten), mota honetako albisteren bat sortzen da: «Oporretara ez joateko 22 herrialde homofoboak», non homosexualen aurkako legeak dituzten estatuak zerrendatzen diren. Homosexualen aurkako, diot, zeren homosexualen eskubideen aurkako legeak estatu espainolean ere egon badaude: lagundutako ugalketaren tratamenduak, kasu, bikote heterosexualei bakarrik ziurtatzen baitizkio […]

Konta niezazueke…

Imanol Alvarez Artikulutxo hau idazterakoan arazo bati ekin behar izan diot lehenen: zertaz idatzi. Ez buruan gairik ez daukadalako, gehiegi darabiltzadalako baizik. Konta niezazueke orain gutxi Bilboko Udalak hartu duela erabaki polemiko bat: Egirleta mendatearen ingurumarian gizonezkoen arteko ligea (cruisinga) debekatzea. Ziur aski urtetan hartu duen deliberorik surrealistena da, esperpentotik asko daukana. Izan ere, ezina […]

Aurreiritziak eranzten

Pertsona askok itaundu izan diote Jesus Iglesiasi zergatik praktikatzen duen nudismoa. Gurago du galderari buelta eman. “Zergatik behar dugu arropa eguzkia hartzeko, paseatzeko edo hondartzan airea hartzeko?”. Iglesias Euskal Naturisten Elkarteko kidea da. Luzaroan antolatu izan ditu era guztietako ekintzak, baina krisi ekonomikoak eragina izan du elkartean ere. “Jendeak oporrekin edo aisialdiarekin lotzen du, askotan, […]