“Begira zer gertatu zaizun zuri, imajinatu futbolariok armairutik aterako bagina!”
“Normala da futbol jokalariak armairutik ez ateratzea. Begira zer gertatu zaizun zuri, imajinatu guri zer gertatuko litzaigukeen!”. Andrés Iniesta Bartzelonako kapitainaren hitzak dira, homosexuala dela publikoki adierazi eta eraso homofoboak jasan dituen Jesús Tomillero arbitro andaluziarrari esanak. Adierazpenek piztu duten eztabaidatik harago, Espainiako Liga jokatzen hasi zenetik izandako 15.000 futbolarietatik nolatan ez da gayrik agertu? […]