Entries by Editorea

BERRIA: Banakako arazoa ez, gizartearena

Transexualitatea sexismoarekin lotu du Missek. Biomedikuntzatik urrundutako diskurtsoa aurkeztu du, auzia politiko bihurtzeko, gorputz aldaketekin lotuta. Transfobiak lotura handia du biomedikuntzak transexualitateari buruz emandako azalpenekin, gaixotasuntzat jotzen duelako». Patologizazioak eragin handia du gizarteak transexualez duten pertzepzioan, baita transexualek euren gatazkaz eraikitzen duten kontzeptuan ere. «Azkenean, arazo bat daukagula barneratzen dugu», esan du Miquel Misse soziologo […]

BERRIA: Euskalduntasuna eta sexufobia. Azurtzarekiko elkartasunez

http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-10-26/006/001/euskalduntasuna_eta_sexufobia_azurtzarekiko_elkartasunez.htm Iñigo Bilbao, Imanol Alvarez, Jose Ignacio Sanchez eta Jaime Mendia EHGAMkideak Politikari askok izaten dituzte arau heterosexualetik eta moral kristautik kanpoko harreman sexualak, gehienetan ezkutuan. Horiek ere albiste izan zitezkeen, gertatu direlako eta, ia seguru, gertatuko direlako berriro. Guk geuk, asko ezagutu arren, izenik sekula emango ez badugu ere. Ez dugu izenik emango, arestiko […]

NAIZ: Euskalduntasuna eta sexufobia. Aitzol Azurtzarekin elkartasunez

Presidenteak oposizioaren jarrera txarretsi du, bart bizkartzainaren zakila xurgatzeko erabilitako aho berberaz baliatuz. Hori izan zitekeen bat. Edo bestea: legebiltzarkide jeltzaleak abiadura handiko trenaren premia defenditu du Gasteizen, Bilbora joan aurretik mutil-lagunak popatik eman diezaion lehenik, ondoren emaztearekin eta semetxo biekin etxean afaltzeko. Horiek biak ere albiste izan zitezkeen, biak gertatu izan direlako eta, ia […]

SOS ARRAZAKERIAk:BIZILAGUNAK 2013

ikusi bideoa http://www.youtube.com/watch?v=NPXpXN9yRpQ&list=UUYRDBmKeiuY08_hN_Fx-aRQ Begira ezazu zure ingurura! Atzerritarrak daude zure auzoko  kaleetan… Ba al dakizu zergatik etorri diren, nola bizi diren hemen? Edo agian zu zeu etorkina zara eta ez duzu hemengo jendea  ezagutzeko aukerarik izan, lagunak egin, beren bizimodua… Mundua etxeko atarian duzu, ezagutu nahi? Jarraitu irakurtzen… Datorren azaroaren 17an, igandea eta eguerdiko 14ak inguru,  […]

NAIZ: Aitzol Azurtzaren bizitza pribatua bortxatu izana salatu du New Yorkeko Euskal Etxeak

Orain arte New Yorkeko Euskal Etxeko lehendakari izan den Aitzol Azurtzari elkartasuna adierazi dio bazkideen batzarrak eta zenbati komunikabidek bere bizitza pribatua bortxatzeko egin duten «lan zitala» salatu du. Euskal Etxearen mendeurren ekitaldietan gertatutakoak soka luzea ekarri du. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek zorion mezua igorri zuen bideo bitartez, eta New Yorken zen Iñigo Urkullu […]

NAIZ: Ezgaitasuna, sexualitatea

Ezgaitasuna eta sexualitatea batzen dituen bidean oraindik langa ugari daude. Ezintasunak ezarritakoak batzuk, gizartean errotuta dauden «uste okerrek» eraginak gehienak. Adituek sexualitatea balore gisa onartzea eta bizitzako alor hau bizi eta gozatzeko heziketa eta laguntza ematea eskatzen dute. «Sexualitatea bizitza guztian lagun dugun ezaugarria da; zaindu behar den balore bat. Horregatik diot sexualitatea ez dela […]