«Homosexualitatea birkriminalizatzen ari da munduan»
AIMAR RUBIO IKERLARIA ETA AMINISTIA INTERNACIONAL-EKO KIDEA Afrikako homofobiari buruz osatu du bere doktorego tesia Aimar Rubiok. Hegoafrikan igaro dituen hiru hilabeteetan, bertatik bertara ezagutu ahal izan du kontinente beltzean homosexualek pairatzen duten egoera Gezurra badirudi ere, gaur egun maitasunak delitu izaten jarraitzen du munduko hainbat lekutan, bai behintzat maitasun hori sexu bereko pertsonen artekoa […]
