IXOTZ LOUYEST Ukazioari aurre eginez
Bere izaeraren ukazioa alde batera utzita, Louyestek 24 urterekin hasi zuen trantsizioa; «gogorra» izan den arren, pozik dago bere gorputza eta sentipenak bat datozelako, eta bere burua onartzen duelako. Ingurukoak ezetz esaten tematzen ziren arren, Ixotz Louyest Unamunok (Aguilas, Murtzia, Espainia, 1983) txiki-txikitatik zekien mutila zela. «3 urte ez nituela, nire modura adierazten nien gurasoei, […]
