Ametatik haurretara GIB birusaren transmisioa eteten lehena izan da Kuba

OME Osasunaren Mundu Erakundearen ziurtagiria jaso du. Sifiliaren transmisioa ezabatzeagatik ere egin diote aitortza.

AWA06 ARUSHA (TANZANIA) 07/02/06. Mujer masai embarazada camina por la maternidad del Hospital Arumeru, cerca de Arusha, Tanzania, el pasado 30 de enero. Cincuenta estadounidenses participaron en la tercera Marcha contra el SIDA en Africa en la que se recaudaron 620.000 dólares (cerca de 518,300 euros) que se destinarán a los proyectos de la Fundación Elizabeth Glaser contra el SIDA, que ayuda a las clínicas y escuelas de las comunidades rurales. Aproximadamente el ocho por ciento de la población tanzana es seropositiva, y esta fundación ha construído 152 centros para prevenir la transmisión de madre a hijo con numeros programas de cuidados y tratamientos. Según el último informe del Programa de la ONU para el Sida (UNAIDS), el Africa subsahariana continúa siendo la zona más afectada por esta enfermedad. EFE/Jon Hrusa

AWA06 ARUSHA (TANZANIA) 07/02/06. Mujer masai embarazada camina por la maternidad del Hospital Arumeru, cerca de Arusha, Tanzania, el pasado 30 de enero. Cincuenta estadounidenses participaron en la tercera Marcha contra el SIDA en Africa en la que se recaudaron 620.000 dólares (cerca de 518,300 euros) que se destinarán a los proyectos de la Fundación Elizabeth Glaser contra el SIDA, que ayuda a las clínicas y escuelas de las comunidades rurales. Aproximadamente el ocho por ciento de la población tanzana es seropositiva, y esta fundación ha construído 152 centros para prevenir la transmisión de madre a hijo con numeros programas de cuidados y tratamientos. Según el último informe del Programa de la ONU para el Sida (UNAIDS), el Africa subsahariana continúa siendo la zona más afectada por esta enfermedad. EFE/Jon Hrusa

IB birusa duten ametatik jaiotzen diren ehun haurretatik bik baino gutxiagok daukate GIB birusa Kuban. Horrenbestez, amen eta haurren arteko birusaren transmisioa etentzat jotzen da. Hori horrela dela ofizialki aitortzen duen ziurtagiria jaso du Kubako Osasun ministro Roberto Morales Ojedak OME Osasunaren Mundu Erakundearen eskutik. Washingtonen izan da ekitaldia.

Ojedak nabarmendu du Kubako osasun sistema “publiko eta osoa” dela.

GIB birusaren transmisioa eteteagatik ez ezik, sifiliaren transmisioa etetegatik ere egin diote aitortza Kubari.

Beste herrialde batzuetan ere bai

Kuba ez da GIBaren kontra halako aurrerapausua egin duen herrialde bakarra. Bai, ordea, lehena. Izan ere, aitortza bera jasotzeko zain daude AEB, Kanada eta, besteak beste, Puerto Rico.

GIB birusa haurdunaldian, erditzean edota edoskitzean transmititu ohi zaie haurrei. GIBa duten amen haurretatik %15etik %45era kutsatzen dira, gutxi gora behera.

Aniztasunean hezteko erronka

Eskoletan txikitatik bereizten dituzte mutil eta neskentzako espazioak, bertzelako identitateei ateak itxiz. Transexualitate adibideek eta sexu aniztasuna kudeatzen jakiteak anitz lagun dezaketela diote arituek.

p004_i01

Mutilentzako komunak, eta neskentzakoak. Mantala zintzilikatzeko esekitoki urdinak eta arrosak. Printzesa eta printzeen maitasun istorioak kontatzen dituzten ipuinak. Erantzunik gabeko galderak. Isiltasunak. Eta trufak. Zakila duten neskei eta alua duten mutilei txiki-txikitatik jartzen zaizkie zailtasunak sentitzen dutena adierazi eta onartuak izateko: eskolatik hasita. Horiek kudeatzeko tresnak badirela uste dute, ordea, sexu aniztasuna lantzea egokitu zaien irakasle, guraso, aditu eta arituek. Eta ez hori bakarrik: transexualitate kasuak ezagutzea ikasketa prozesurako aberastasuna ere bada, gehienen ustez.

«Gizarteratzeko leku gakoa da eskola, eta horregatik da funtsezkoa transexualitateen onarpena eskolan lantzea». Hala uste du Raquel Lucas Platero idazle eta soziologoak, eta horretan laguntzeko hamaika aholku eman ditu berriki idatzitakoTrans*exualidades (Trans*exualitateak) liburuan. «Adibide argi bat emanen dizut: denok izan dugu eskolara joatearen bizi esperientzia, eta eskolak egiten duen gauzetariko bat da harremanen geografia bat sortzea. Komunak banatuta daude, uniformeak ere bai… Ikasten duzu mundua bitarra dela, bi rol posible daudela, eta bien tarteko gunea, berriz, estua dela».

Tarte hertsi horretan sartzen da, ordea, ikasle andana bat. Eta ez gerora heldu transexual bilakatuko direnak bakarrik. Gizarteak egokitu dien rola ezagutu ez eta bertze gauza batzuekin esperimentatzen duten haurrak izan daitezke, adibidez. Baina eskola «ikaratu» egiten dute halako jokaerek, Platerok dioenez: «Iruditzen zaigu arrosa koloreko jostailuekin jolasteak edo arropa arrosarekin janzteak haustura bat dakarrela, eta gurasoek larritasunez hartzen dute: ‘Ai ene, nire semea gaya izanen da, edo transexuala!’. Baina arrosa kolore bat da, ez identitate bat». Eta eskolak, justuki, larritu ordez, laguntzeko ardura izan beharko luke: «Munduaz ikasten ari zaren bizi prozesu horretan, eskolak lagundu egin beharko lizuke dituzun beharrak asetzen, pertsona transa izan, zein ez».

Esperimentatuz ikasten

Oro har ezjakintasuna nagusitu arren, badira transexualitatea lasaitasunez kudeatzen jakin izan duten eskolak; erraterako, Asteasuko eskola publikoa (Gipuzkoa) eta Gasteizko Mercedarias ikastetxea. Asteasuko gurasoa da Abi Labaien, eta, azaldu duenez, oso harrera ona izan zuten irakasleei 4 urteko alaba Luciak zer sentitzen zuen azaldu zietenean: «Haiek beti ikusi dute gure alaba nolakoa zen. Eta ikusi genuen hasieratik joko bat zela uste genuena gerora ez zela hala: ez zela bakarrik mutil bat gustatzen zitzaizkiona panpinak eta sozialki femeninoa dena, baizik eta zerbait gehiago zegoela hor. Ohartu ginen transexualitate kasu baten aurrean geundela». Neurri txikiak hartu dituzte, baina haientzat guztiz beharrezkoak: «Irakasleek aldatu dute zerrendetan izena, nesken komuna erabiltzen uzten diote, geletan esplikatu dute gutxi gorabehera…». Euren burua formatzen ere hasi dira, eta horren arabera ikasmaterialak aldatzen: «Zeren orain arte 2 urteko gelan ume bati bi fitxa ematen zitzaizkion: mutilarena edo neskarena. Hori dena orain ezin da».

4 urte bertzerik ez du Luciak. Baina ez da goizegi genero batekin edo bertzearekin identifikatzeko, Nahia Rojo Berdindu Eskolako eta Guztiok elkarteko kideak azaldu duenez: «Haur Hezkuntzan, euskal curriculumak dio 3 edo 4 urterekin umeek jakin behar dutela mutilak edo neskak diren. Zer gertatzen da hor? Alua daukan batek esaten badu neska dela, ez da ezer gertatzen. Baina alua daukan batek esaten badu mutila dela, iskanbila sortzen da». Rojoren ustez, gainera, azalpenak eskatzen tematzeak ez dauka zentzurik. «Pertsona heldu askok ez dute pentsatu horri buruz: zelan erantzungo dizu bada ume txiki batek zergatik den neska edo zergatik den mutila? Sentitzen dena da, eta kito». Funtsean, esperimentaziorako tarte gutxi uzten du eskolak, Plateroren ustez: «Helduak oso zurrunak gara, eta ahanzten zaigu haurtzaroaren funtsa probatzea dela, jolastea, eta munduaz ikasteko esperientziak izatea. Familiak eta eskolak larritu egiten dira ikusten dutenean egiten ari zarela berez egin beharko zenukeen hori: esperimentatzea».

Asteasuko eskolak bezala, Gasteizko Mercedarias ikastetxeak ere jakin du egoerara egokitzen, eta, hain justu, Europako Rainbow proiektuan parte hartu du sexu aniztasuna lantzeko, bertzeak bertze. Maria Fernandez eskolako zuzendariak azaldu duenez, baina, aniztasuna zentzu guzietan lantzen dute, eta ez bakarrik sexuari edo generoari dagokionez. Haren ustez, normal-normal jokatzea da gakoa. Adibidez, ikastetxeko ikasle Nahianeri nesken komunak erabiltzen uztea, hark sentitzen duenari kasu eginez. Orain bi urte hasi ziren konturatzen 5 urteko neskato hark zituen jarrerez, eta nahi zuen bezala jokatzen utzita askoz pertsona alaiagoa dela ohartu dira orain: «Pertsonak diren bezala onartzea da gure helburua, eta pozik bizi daitezela».

Isiltasunak anitz dionean

Hezkuntzan transexualitatearen gaia lantzeko lehenbiziko urratsa argi hitz egitea dela uste dute guziek. Hala dio Platerok: «Ez errateak anitz erran nahi du, zeren eta erraten ez dena txarra izaten baita gehienetan». Hori frogatzeko aski da norbere iraganera begiratzea, dioenez: «Pentsa ezazu zure haurtzaroan: zenbat gauza suposatzen zen ez zenuela jakin behar eta bazenekien? Pertsona txikiak txikiak bakarrik dira, ez dira ergelak». Adin bakoitzean azalpenak emateko modu bat dagoela zehaztu du, baina horrek ez duela erran nahi gaiak saihestu behar direnik: «Gelan landu behar dira halako gaiak, eta ez korridoreetan edo Interneten, bakarkako bilaketetan». Ondorioak okerragoak lirateke bigarren kasuan. Gasteizko Mercedarias ikastetxean, erraterako, ipuin bat sortu zuten Nahianeren amaren laguntzaz, eta horixe erabili dute gelan gertatutakoa azaltzeko. Denek hartu dute ongi: «Umearekin ez daukagu arazorik, oso onartua da, eta gauzak normal-normal eraman dira aurrera. Gelan lantzen segitzen dugu, baina balio gisa garrantzitsua iruditzen zaigulako».

Ikasleek harrera ona izan ohi dutela erakutsi du Asteasuko adibideak ere, Labaienek azaldu duenez. «Esaten da umeak krudelak direla, baina bai zera! Esplikatzen badiezu badaudela neskak zakila dutenak, harrituta begiratuko dizute, baina bigarren egunerako, kito: ‘Lehen Luken zinen eta orain Lucia? Bai, askoz hobeto gelditzen zaizu gainera!’. Ez daukate beste arazorik». Helduen erreakzioa okerragoa dela uste du: «Guk dauzkagu aurreiritziak eta eremuak sozialki jarrita».

Gai horiez hitz egiten ez da berez ikasten, halere, Plateroren ustez. Eta irakasle eskoletan, sexualitatea landu egin beharko litzateke bertze hainbat gai lantzen diren bezala. Edukiez gain, bestalde, jarrerak eta sentimenduak kudeatzen ere ikasi beharko litzatekeela dio. Adibidez, haur bati galdetu ordez neska ala mutila den, galdetu beharko litzaiokeela handitan neska ala mutila izan nahiko lukeen, aldaketari bidea irekiz. «Frustrazioak kudeatzen ere jakin behar dugu; adibidez, pertsona bat neska ala mutila den ez jakitearena. Eta ulertu behar da jendeak bere bizitzaz erabaki dezakeela 5 urte dituenean ere».

Tresnak, erabiltzeko

Jarrera batzuk onak izan arren, hutsunea dago oro har eskoletan, Labaienen ustez, transexualitatea lantzerakoan. Haiek «inprobisatzen» ari direla azaldu du, ez baitago «protokolorik» horretarako. «Orain ari gara dena idazten. Orain arte ez ziren entzuten halakoak. Bazeuden, baina ezkutuan». Rojok ere azaldu du transexualitate kasu argi bat egon arte maiz eskolek ez dutela erreakzionatzen. Berdindu Eskolan lan egiten du, eta irakasle zein ikasleei sexu aniztasuna lantzeko prestakuntzak eskaintzen dizkie. «Sua itzaltzera» deitzen dituzten arren gehienetan, haiek ikastetxe guziari eskaintzen dizkiote ikastaroak: «Guretzat ez da nahikoa bakarrik gela batean dagoen ikasle baten gelakideei ematea, zeren, azkenean, ikastetxe batean ez da izango ikasle bakarra sexu aniztasunaren inguruan zer edo zer daukana. Beti saiatzen gara azaltzen ez gaudela bakarrik kasu batengatik: ‘Ziurrenik beste asko edukiko dituzue’». Guzientzat onuragarria dela uste du, gainera: «Sexu aniztasuna landu behar da, eta aberasgarria da, baina ikasle guztientzat, ez bakarrik pertsona horientzat».

Euskarriak ez dira falta horretarako, bestalde. Platerok zerrendatu ditu horietako anitz bere liburuan: ipuinak, film labur eta luzeak, ariketak, jolasak… Berdindu Eskolak ere baditu batzuk, nahiz eta, Rojok aitortu duenez, euskaraz gutxiago egon, eta haur txikienentzako ere materiala falta. Halere, irakasleek gaitasun handia dute moldaketak egiteko, eta horri esker adin zein hizkuntza ezberdinetan gelara eramaten dute sexu aniztasuna, borondaterik izanez gero.

Materiala izateaz harago, dena den, dagoen hori zabaltzean dago gakoa, Plateroren ustez. Eta hezkidetza landu duten ikastetxeek are errazago egiten dutela deritzo: «Ez du balio errateak ez dagoela ezer. Ez ezagutzeak ez du erran nahi ez dagoenik».

Gerard Coll-Planas eta Miquel Misse Medikuntzatik kanpoko erantzunak

Transexualitatearen inguruan zabaldutako diskurtso biomedikoarekin oso kritikoak dira Misse eta Coll-Planas soziologoak. Norbere bidea bilatzea aldarrikatzen dute.

Gerard Coll-Planas, ezkerrean, eta Miquel Misse, eskuinean

Gerard Coll-Planas, ezkerrean, eta Miquel Misse, eskuinean. BERRIA

Transexualitatea eritasun gisa ulertu dute osasun sistemek eta gizarteek azken mende erdian, baina gero eta aditu gehiago ari dira auzitan jartzen ikuspegi horrek ekarri dituen diskurtso eta jardun medikoak. Gaia sakon jorratu dute Miquel Misse (Bartzelona, 1986) eta Gerard Coll-Planas (Cardedeu, Herrialde Katalanak, 1980) soziologoek. Missek aktibismotik eta bizipenetatik —transexuala da— ikuspegi politikora egin du jauzia; eta Coll-Planasek LGTBI identitateak nola eraikitzen diren aztertu du. Euren ustez, gizartearen egitura sexistak sortu du genero nortasunarekiko ezinegona: emakume eta gizon izateko ereduak hain muturrekoak izanda, normaltzat dute zenbait pertsona zurruntasun horretara ez egokitzea. Eztabaida berriak jarri dituzte mahai gainean; tartean, transexual batzuk deseroso sentiarazten dituztenak.

Zein eragin du transexualitatearen patologizazioak transexualen bizipenetan eta autopertzepzioan?

MIQUEL MISSE: Jende askorentzat askapena da. Ez patologizazioa bera, baizik eta hitza —gertatzen ari zaiena azaltzen dielako—, eta berekin dakartzan tratamenduak. Ez dute sentitzen identitatea patologizatua balute bezala, baina patologizazioa ezin da banatu transexual kategoriatik. Arazoa da denborarekin konturatzen direla kategoriak tranpa batzuk dakartzala: hitzak berekin dakar zuk duzula arazo bat.

GERARD COLL-PLANAS: Transexualitatea paradigma bat da: esaten dizute zuri hau gertatzen zaizula, azalpen horrek babes zientifikoa duela eta konponbide bat emango dizutela. Hori hautsi nahi duen diskurtsoa ez da hain argia, eta ez du lasaitasun bera ematen, eskatzen duelako erlaxatzeko, unean uneko egoera aztertzeko, ziurgabetasuna barneratzeko, eta norbere bidea bilatzeko, ez baitago bide markatu egoki bat. Hori da diskurtso kritikoaren arazoa: biderik ez duela jartzen.

M. M.: Eta ez dela azalpen posible bat. Gertatzen ari zaizuna beste modu batera uler daitekeela konturatzen zaren arte, denbora asko pasatzen da. Egonezina sentiarazten dizun horren inguruko egia absolutu bat dago, eta oso zaila da hori haustea; sufrimendu handia eragiten du.

G. C.: Baina noiz ohartzen dira paradigma medikoaren barruan egoteak dakarren kostuaz? Une giltzarri batzuetan agerian geratzen da gatazka: pertsona helduak izan arren, medikuei transexualak direla erakusten eta konbentzitzen ibili behar dute.

Halere, diskurtso horren tresna nagusia argudio zientifikoa da: transexualitatea kontu biologiko bat da; beraz, ez da inoren errua, ez pertsonarena, ez inguruarena. Teoria horrek dio gorputza eta burmuina norabide desberdinetan doazela, haurdunaldian gorputzari hormona femeninoak igorri zitzaizkiolako eta burmuinari maskulinoak, edo alderantziz. Auzitan jarri ezin den marko zientifikoak erruduntasuna desagerrarazten du. Azalpen horren arazoa da ezin dutela demostratu, egungo ezagutza zientifikoan behintzat; hori frogatzeko, jaio aurretik edo jaioberritan hildako baten garuna aztertu beharko lukete, baina ezingo lukete jakin pertsona horrek zein genero garatuko zukeen bizi izanez gero. Teoria horren zilegitasuna auzitan jartzeko modukoa da, beraz.

Transexualitatearen jatorria ikertzea transfoboa al da?

M. M.: Ez luke izan behar. Gizakiok jakin nahi dugu zergatik garen garen bezalakoak, eta galdera filosofiko horiek egin egin dira historian zehar. Arazoa da erantzunak ikerketa zientifiko biomedikoak ematen dituela egun, eta helburu dutela demostratzea transexualitatea ez dela normala, osasuntsua edo naturala.

Hortaz, ba al dakigu zein den transexualitatearen jatorria?

M. M.: Transexualitatea asmatu egin dugu. Irakurketa medikoak erabat baldintzatuta dauka: interpretazio mediko bat da, arazo bati —hala izenda badezakegu— edo egonezin bati konponbide teknologikoak ematen dizkiona. Pertsona batek ebakuntza eginez sexua aldatzeko aukera edukitzea oso ideia modernoa da.

G. C.: Niretzat galdera giltzarria da zergatik daukan norberak genero nortasun jakin bat; hau da, transexualitatearen jatorriaz baino gehiago, genero identitateen jatorriaz egin beharko genuke galdera: nola eraikitzen garen. Oso ideia indartsua da mundu guztiak egitea gogoeta hori, ez soilik transexualek. Bakoitzak bere erreferenteen arabera eraikitzen du identitatea. Hala, niri a priori ez zait arraroagoa iruditzen mutil gisa jaiotako bat neska sentitzea: mutil jaio eta mutil sentitzen denaren prozesu berdina egin du, konplexutasun berarekin; kontua da bata bestea baino hobeto moldatzen dela araura. Izan ere, araua da arraroena: finean, inor ez dator arauarekin bat.

M. M.: Beti egon dira ezartzen zitzaien generoan bizi izan ez diren pertsonak, garai batean egun bezala ezartzen bazitzaien. Hori ere transexualitatea zen? Halere, ez dago sobera ohartzea hitz horiek asmatu egin ditugula sentitzen duguna azaltzeko eta zentzua emateko. Transexualitatea identitate bat da, baina ez naiz ni; niri balio didan hitz bat da.

G. C.: Hitz horiek beharrezkoak dira, kategorietatik edo arautik kanpo daudenentzat batik bat; eta maila politikoan beti izango dira baliagarriak. Baina, denborarekin, osasuntsua da auzitan jartzea zein lotura duen kategoriak norbere bizipenekin: hitzak ez du nire bizitza osoa esplikatuko.

Beti izan badira trans bizipenak eduki dituzten pertsonak, zergatik sortzen dute bizipen horiek horrenbesteko ezinegona orain? Gizon eta emakume ereduak zurrunagoak al dira egun?

M. M.: Genero estereotipoen bilakaera historikoaz ezagutza sakonik ez dudan arren, uste dut gizon edo emakume izateak atribuzio gehiago dituela egun garai batean baino. Oso gauza oinarrizkoetan antzematen da: arropak, perfumeak, liburuak… Genero merkadoteknia itzela dago, eta etengabe egiten gaitu diferente. Nik argi dut: emakume eta gizon kategoriak gero eta indartuago egon, orduan eta behar handiagoa egongo da batetik bestera igarotzeko. Iruditzen zait beste gizarte batzuetan kategoriak ez zirela hain hermetikoak eta, batik bat, ulertu egiten zela pertsona batzuk ez identifikatzea esleitutako generoarekin.

G. C.: Ez nago erabat ados. Iruditzen zait gizon eta emakume izatearen pertzepzioa erlaxatu egin dela, aukerak zabaldu direla. Ez dut uste esan dezakegunik egun genero diferentziak duela 50 urte baino indartsuagoak direnik.

M. M.: Baina ez al zaizu iruditzen transexualitateak hori indartzen duela? Lehen, gizona ez bazinen, gauza asko izan zintezkeen emakume izan baino lehen; baina gero eta leku gutxiago dago beste gauza horietarako, teknologiak saltzen dizulako emakume bihur zaitezkeela. Luma desagertzen ari da. Nire pertzepzioa da nerabezaroko transexualitatea izaten ari den gorakadak lotura handia duela beste garai batean luma handikomaritxuak edo butch bollerak izango zirenekin.

Hortaz, uste duzue sexua aldatzeko aukera egotea transexualitatea elikatzen ari dela?

M. M.: Bai. Eta berekin dakarren publizitatea. Interneten «gizon transexuala» bilatuz gero, gizon lirainen irudiak agertzen dira. Transexualitate maskulinoaren kasuan —femeninoarekin alderatuta, saltzen errazagoa baita—, gizon eredu eder hori saltzeko joera bat dago. Pentsarazten dute transexualitatea dela emakumetik gizon ederrera igarotzea, edo gizonetik emakume ederrera. Ilusioa saltzen dute, eta hori oso arriskutsua da. Trans emakumeei zirujauak ez die aurrekontua prestatzen ebakuntzen bidez izan daitezen haien ezaugarri fisikoen andrazko bertsioa, baizik eta emakume ederrak sortzeko: ebakuntza pila bat proposatzen die.

G. C.: Gai horren harira bi kontu daude, ez berariaz transexualitatearekin lotuta. Batetik, medikalizazioa: gero eta jokabide gehiago patologizatzen ari dira, horiek tratatzeko gero eta botika gehiago sortzeko. Eta, bestetik, gorputza aldatzeko teknologiaren hedadura eta horrek dakarren eredua: norbere burua nabarmentzea txalotzen duen gizartea, bere buruan eta gorputzean zentratutako pertsonak… Horrek pertsona guztiei eragiten die: besteei begira eraikitzen dugu gure subjektibotasuna, eta prozesu horretan gorputzak oso rol esanguratsua dauka, estetikarekin lotuta.

M. M.: Ildo horretan, haurtzaroko transexualitatearekin lotuta, uste dut oso garrantzitsua dela trantsitoa egitear daudenei azaltzea trans pertsonak izango direla. Mutil batek neska izateko trantsitoa abiatuko duenean, esplikatu behar zaio ez dela emakume bat izango, trans emakume bat baizik; ezaugarri fisiko batzuk ezingo dituela desagerrarazi. Alegia, zorte handia eduki ezean, kalean trans emakumetzat identifikatuko dute; hori ukatzeak sufrimendu handia sortzen du gerora. Eta irudipena daukat haurren trans esperientzia hori desagerrarazten saiatzen ari direla: trantsitoa ahalik eta azkarren egin nahi dute, umeek gorputzaren gaineko bizipen horiek ez edukitzeko. Identifikatzeko aukera oro ezabatzeko ahalegin horiek tranpa dira: kanpora begira funtziona dezake, baina barrura begira beti eramango dute motxila hori. Ume horiek ez baitira izango besteak bezalakoak: segur aski bizi osoan medikatu beharko dira, orbainak izango dituzte, ezingo dira ugaldu…

Nola elikatu du patologizazioak okerreko gorputzaren ideia?

M. M.: Lehen galderara itzulita: zein eragin dauka patologizazioak? Arazoa pertsonaren gorputzean zentratzea dakarrela. Egonezina badago, ez du medikuntzak asmatu, eta, gizartearen arabera, handiagoa edo txikiagoa izango da. Baina egonezin horren erantzuna gorputza aldatzea izatea nahiko konponbide konplexua da. Gorputz hobea eduki zezaketen pertsona asko ezagutzen ditut, eta segur aski nik nirearekin ditudanak baino arazo gehiago dituzte berenekin. Baina nik badut horretaz kexatzeko nolabaiteko legitimitatea.

G. C.: Diskurtso patologizatzaileak ez du ezer egiten gorputzarekiko sufrimendu hori baretzeko. Adibidez: transei esaten diete normala dela ez masturbatzea, beren genitalak arbuiatu behar dituztelako; areago, hori diagnostikorako irizpide bat da —eta trans batzuk masturbatzen dira, baina ezin diote medikuari esan euren genitalekin gozatzen dutela—. Esplizituki ez bada ere, okerreko gorputzaren ideia elikatzen dute, normaltzat dutelako transek euren gorputzak gorrotatzea. Tratamendu hormonalak eta ebakuntzak onuragarriak izan daitezke gustura sentitzen ez den jendearentzat. Auzia da itxaropenak berriz zehaztu behar direla: askotan, espero den hori ez da errealista, eta, gero, ebakuntzaren ostean sufrimendu handiagoa eragiten du.

M. M.: Gainera, konponbide kirurgikoari ez dagokion leku bat ematen diote. Gogoan dut Genero Nahasmenduen Unitateko talde terapia saio batean gertatutakoa: 20 urteko neska trans batek azaldu zuen ez zela inoiz parrandan atera, izua ziolako mutil batekin ligatu eta azalpenak eman behar izateko uneari; psikiatrak erantzun zion hori baginoplastia egitean konponduko zela. Niri ikaragarria iruditu zitzaidan, neska harekin gauza asko lan zitezkeelako eta, aldiz, ahalduntze bidearen kontrako irtenbidea eman ziolako: arrisku handiko ebakuntza bat. Edozein arazoren konponbide gisa erabiltzen dute kirurgia, eta ez dute lantzen gorputz autoestimua.

Gorputz desiratuaren ideia ere ez da errealista, ezta?

M. M.: Gorputz desiratua oso gutxik lortuko dute. Bitxia da zein alde dagoen gorputz desiratura hurbildu ahal izango dutenen eta ezingo dutenen artean. Itxaron zerrendetan ikusten da: emakume trans batek bi metroko garaiera eta oso ahots baxua badu, segur aski medikuek ez dute hainbesteko ahaleginik egingo, badakitelako baginoplastiak ez duela konponduko; andre hori ez da lehena izango zerrendan. Izan ere, lista horiek ez dira antolatzen pertsonak heldu ahala, baizik eta identifikatutako generoan eduki dezaketen arrakasta aukeren arabera. Transexual batzuk oharkabean pasatuko dira, ikusezin, baina beste batzuk oso ikusgarriak izango dira beti: haientzat ez dago erantzunik medikuen diskurtsoan.

Zein alternatiba dago hormonen eta kirurgiaren aurrean?

G. C.: Kataluniako trans haur baten amak berriki kontatu du umeak esan diola neska sentitzen dela, eta ea zer egin dezakeen, eta amak erantzun dio aukera bat baino gehiago dagoela: aukera bat da gustura egotea bere gorputzarekin eta bere feminitatea garatzea bizarra edukiz-eta; beste aukera bat da hormonak hartzea ezaugarri batzuk aldatzeko, eta helduagotan, nahi izatera, ebakuntza egitea zakila kentzeko; eta beste aukera bat da bizitzan zehar iritzia aldatzea eta gustura sentitzea gizon femenino gisa. Esan zion aukera guztiak direla balekoak, eta, edozer erabakita ere, gurasoak alboan izango dituela.

M. M.: Hori da erantzun egokia: bide bakarrean ez zentratu, eta aukera guztiak aztertu. Jendeak ebakuntza egin nahi badu, egin dezala, baina ez uste dutelako bide bakarra dela.

G. C.: Garrantzitsua da, halaber, ziurgabetasuna eta zalantzak egongo direla onartzea. Areago haurtzaroan eta nerabezaroan, aldaketa nabarmenak daudelako adin horietan. Ingurutik jasotako estimuluen arabera egiten dugu bidea: pertsonen bilakaera aztertu behar da, denborak aurrera egin ahala nola sentitzen den, nola eraikitzen, eta bere alboan egon. Baina ez markatu erantzun jakin bat, garapen eta eraikitze bide hori mugatuko duena. Auzia ez da adingabeek hormonak hartzearen aurka egotea; tratamenduak baliabide bat izan behar du, ez bakarra; eta aktibatu behar da beharrezkoa denean eta beharrezko dutenekin. Ebakuntzekin berdin: ez daitezela panazea izan. Gu ez gaude hormonen eta kirurgiaren aurka: baliabide horiek eremu zabalago batean kokatu behar dira; kategoriei, gorputzei, generoari eta identitateei buruzko hausnarketa eremu batean.

KONTXA KALTZADA Hiru fobiaren aurkako lehia

Egun, Kaltzadak ahaztua du gizon gorputza. Trantsizioa gogorra izan zela dio. Hainbatetan sufritu du bazterketa, eta ulertezina zaio zenbait lesbianaren aldetik sentitu duen transfobia.

KONTXA KALTZADA

Nire bizitza normal egiten badut, beste andre bat gehiago naiz. Baina norbaiti esaten badiot badudala iragan bat eta lehen beste gauza bat izan nintzela, konturatu gabe maskulinoan hitz egiten dit. Automatikoa izaten da gehienetan». Halakoengatik ez bada, Kontxa Kaltzadak (Basauri, Bizkaia, 1969) ia ahaztuta dauka bere gorputzaren sexua gizon batena zela. Daborduko zazpi urte igaro dira trantsizioa bukatu zuenetik. Baina gogoan du ordura arte eta aldaketak iraun bitartean zenbat sufritu behar izan duen. «Ez da erraza. Badira arazoari aurre egiteko trantsizioa baino bide errazagoak. Adibidez, leihotik behera norbere burua bota eta dena bukatu. Baina, indartsua izanez gero, gainditu daiteke».

Bospasei urte zituela ohartu zen zerbait arraroa gertatzen zitzaiola. Baina ez zuen ulertzen. Apurka-apurka jabetu zen: andre bat zen, gizonezko baten gorputzean. «Ezkutatu egiten nuen zer nintzen. Pentsa, arrosa koloreko kamisetei alergia nien. Gainera, oldarkorra nintzen, oso maskulinoa». Heldua zela hasi zuen trantsizioa; 30 urteak aspaldi beteak zituela. «Emakume batekin ezkonduta egon naiz hogei urtez. Lehen egunetik azaldu nion zer gertatzen zitzaidan. Bera izan zen hasieran neukan babes bakarra». Bien artean konponbideren bat bilatu guran ibili ziren, baina Kaltzada ez zen pausorik ematera ausartzen. «Kalera irten eta bizitza normala egiten saiatzen nintzen. Baina ez zen nire bizitza. Besteek ikusi nahi zutena nintzen. Horregatik, azkenean trantsizioa hastea erabaki nuen».

Lehenengo, urtebete pasatxo egin behar izan zuen psikiatrarekin. «Oso gogorra izan zen. Oraindik ez dago emakume egiten zaituen ezaugarririk. Eurenganako errespetu osoz esanda, trabesti bat sentitzen zara; kalera andrez jantzita irteten den gizonezko bat. Eta ni ez naiz trabestia, ni emakumea naiz. Baina, tira, Osakidetzak hortik igaro behar dela esaten du». Ondoren, endokrinologia sailera joaten hasi zen, hormonazio prozesua hasteko. Eta endokrinoak prest zegoela esan zionean, izena aldatu zuen. Arazoak izan zituen: «Poliziaburuak trabak ipini zizkidan. Esan nion: ‘Ez al dituzu nire jaiotza agiria eta argazkia behar? Hemen dituzu. Zein da, ba, arazoa?». Azkenean, epaileari deitu behar izan zion telefonoz, eta hark aginduta-edo utzi zion izenez aldatzen.

Medikuek ulertu ez

Trantsizioa hasi zuenean tabernaria zen. Utzi egin behar izan zuen. «Bezeroak ez ziren gai ni nola aldatzen nintzen ulertzeko, eta nik ez neukan gogorik egunero-egunero azalpenak ematen ibili behar izateko». 13 urteko alaba ere badu emazte ohiarekin. Saiatu da hark ahalik eta gutxien sufri dezan; bereziki, eskolan. Eta zorionez ez du batere arazorik izan, harro dioenez.

Oraintsu arte LGTBI kolektiboan militante sutsua izan da, arrazoi bikoitzagatik: transexuala ez ezik, lesbiana ere badelako. Autokritika eskatu dio mugimenduari. Jaiotzetik biologikoki emakume diren lesbianen aldetik transfobia sentitu duela dio. «Eta ez batekin, birekin edo hirurekin. Oso ohikoa da. Eta nik ez dut zertan haiekin lehian ibili, biotako zein den lesbianagoa, zeinek ligatzen duen gehiago, haiek emakume gorputzarekin jaio zirelako eta ni ez». Aitortu du bereziki mingarri suertatu zaion mespretxua izan dela.

Medikuen aldetik ere ez du beti babesa sentitu. «Endokrinoari errieta egin behar izan nion. Galdetu nion ea zergatik ez ninduen andretzat hartzen». Psikiatrari ere eri moduan ez hartzeko eskatu zion. «Osasunaren Munduko Erakundeak dioen moduan buruko eritasuna badut, aitortu ezintasuna eta eman laguntza ekonomikoa. Nik ere beharko dut bizitzeko dirua eta!».

Behar du, bai, eta irabazten du. Bilboko garbiketa zerbitzuan egiten du lan, kamioiarekin. Ez du lankideekin arazorik izan. Baina zailtasunak ditu gora egiteko, ustez gizonena den lanean dabilen andrea delako. Transfobiaz eta lesbofobiaz gain, orain, matxismoa ere sufritu behar du. Baina argi du: «Gurago oraingo bost minutu, lehengo bizitza baino».

IXOTZ LOUYEST Ukazioari aurre eginez

Bere izaeraren ukazioa alde batera utzita, Louyestek 24 urterekin hasi zuen trantsizioa; «gogorra» izan den arren, pozik dago bere gorputza eta sentipenak bat datozelako, eta bere burua onartzen duelako.

IXOTZ LOUYEST

IXOTZ LOUYEST

Ingurukoak ezetz esaten tematzen ziren arren, Ixotz Louyest Unamunok (Aguilas, Murtzia, Espainia, 1983) txiki-txikitatik zekien mutila zela. «3 urte ez nituela, nire modura adierazten nien gurasoei, baina gero etxean ez zen horren inguruan hitz egiten». Pixka bat nagusiagoa zela, familiarekin oporretan zihoanean, mutiltzat aurkezten zuen bere burua lagun berrien aurrean. Amak eta amamak errieta egiten zioten, eta mutila zela esatea debekatzen. «Nire genitalengatik ukatzen zidaten besteek mutila nintzela. Horrek erabat mintzen ninduen: horregatik debekatu zidaten mutila nintzela esatea». Identitatea ukatzeak eragin nabarmena izan du harengan. «Txikitatik zarena ukatzen dizutenean, oso gogorra da, eta ondorioak ere latzak dira».

12 urte zituenean, irratia entzuten ari zela hartu zuen bere «benetako egoeraren» kontzientzia «lehendabiziko aldiz». Emakume bikote bat ari zen berba egiten. Biak ziren transexualak. «Munduan bakarrik ez nengoela konturatu nintzen». Emakume horien esperientziek «karga gogorrak» zituzten, baina esperantza eman zioten. «Ez nuen pastillarik asmatu beharko mutil gorputza izateko. 7 urte nituela pilula bat asmatu nahi nuen, mutil gorputza edukitzeko. Ez zidan axola hartu eta segituan hiltzen banintzen».

Irratiko emakumeen istorioak entzuteak lagundu zion arren, bere burua ukatzen jarraitu zuen luzez. «12 urterekin, lagun kuadrilla bildu, eta lesbiana nintzela esan nien». Jasotako erantzunek isiltzera eraman zuten, ordea, eta 16 urte izan arte ez zuen gaia berriro aipatu. Hainbat urtez lesbiana lez aurkeztu zuen bere burua.

Haurtzaroa eta nerabezaroa «bereziki gogorrak» izan ziren. Ukazioa zegoen batetik, eta burlak bestetik. «Ez pentsa umeak soilik direnik. Kaleko jendea etorri izan zait esatera zer egin behar nuen neska txintxoa izateko, gurasoak nitaz harro egoteko».

24 urterekin Gasteizko sexologo batzuengana jo zuen, lagun baten gomendioz. «Berak bazekien zer gertatzen zitzaidan, eta esan zidan Gasteizen lagunduko zidatela». Haiengana jota konturatu zen ez zela «zinezkoa» 24 urterekin esperantza guztiz galduta bizitzea. «Oso garai txarrean nengoen: lau urtez egon nintzen bikotekide batekin, eta orduan utzi genuen. Nire egoera ezagutzen eta ulertzen zuen, baina esaten zidan nire gorputza onartu behar nuela, eta horrekin bizitzen ikasi».

Bidea latza izan den arren, pozik dago aldaketekin. «Denok desiratzen dugu sentitzen dugunak eta geure gorputzek bat egitea. Ebakuntzak oso erasokorrak dira, bizitza jartzen duzu arriskuan, baina ongizatea lortzeko nahitaezkoak dira. Trantsizioa egitea beharrezko erabakia izan da».

Amak trantsizioa ikusi ez izanak penatzen du. «19 urte nituela hil zen. Esaten zidan 18 urte betetzean operatu nahi banuen ahal zuen guztian lagunduko zidala; baina itxaron behar nuela helduago izan arte. Oso irekia zen, nahiz eta familian oso informazio gutxi zegoen».

Gizon transexualen kasuan ikusgaitasun gutxiago dagoela uste du Louyestek. «Gizonon fisikoan gutxiago igartzen da, eta gizartea fisikoarekin dago obsesionatuta. Behin igartzen ez zaienean, askok ahaztu egin nahi dute bizi izandakoa. Behin onartu duzula, eta babesa daukazula, gauzak gozotu egiten dira, eta norberarentzat zaila izan daiteke bizi izandakoa ikusaraztea. Uste dut askok ez dutela beren egoera ikusarazten diskriminazioaren beldur direlako».

Gizartean gaia naturaltasunez jorratzeko asko falta da, haren iritziz. Horretarako, oso garrantzitsua deritzo emakume eta gizon transexualen egoerak ikusarazteari: estereotipoak desegiteko eta jendeak naturaltasunez har dezan. Helburu horrekin zenbait unibertsitate eta ikastetxetan ibili da hitzaldiak ematen azken bi urteotan.

ZURINE BAZTAN Malgutasuna ahotan

Oztopo ugari gainditu behar izan zituen Baztanek gorputza bere identitatera egokitzeko. Egun, argi du generoa emakume edo gizon izatea baino zabalagoa dela: «binarismo basatia» dagoela deitoratu du.

zurine_baztan_malgutasuna_ahotan

Zuriñe Baztan

Oraindik neska ala mutila den galdetzen diote haurrek lantokian, Zuhatza irlan (Araba). Zurine Baztanek (Iruñea, 1964) barre artean kontatzen du estereotipoak auzitan jartzen saiatzen dela: «Gizon ahotsa dudala esaten didate, eta nik erantzuten diet ea ez duten ezagutzen ile laburra duen neskarik. Pentsarazten die». Urte asko dira trantsitoa egin zuenetik, eta bere gorputzarekin adiskidetu dela dio: «Jada ez nau gogaitzen maskulinoan tratatzeak, ez badut eraso gisa ikusten. Argi dut ez naizela ez gizon ez emakume, generoa hori baino zabalagoa eta pluralagoa dela; baina gizon ala emakume gisara sozializatu behar dut, binarismo basatia dagoelako».

Haurra zela hasi zuen gogoeta, ahizparekin nebarekin baino gehiago identifikatzen zela konturatu zenean: «Lau gorputz mota zeudela uste nuen: ni ahizpa bezalakoa nintzen, baina zakila neukan, nebak bezala; beraz, uste nuen baginadun eta zakildun neskak eta mutilak zeudela. Azkar markatu zidaten ezetz, bi gorputz bakarrik daudela. Eta ezkutatu beste aukerarik ez zitzaidan geratu».

Hala ere, zoriontsu izaten saiatu zela nabarmendu du: «Suertatu zitzaidan gorputzean, eta suertatu zitzaidan rolean». Urte askoren ostean hasi zen jendeari esaten ez zela gizonezkoa. «Lagun batek galdetu zidan ea nola nekien emakumea nintzela; erantzun nion ea nola zekien berak gizona zela, zakilaz gain: zer sentitzen zuen. Bere gorputzarekin gizon gisa sozializatu zuten, eta berak onartu zuen, baina ni ez nengoen eroso rol horretan».

1995ean hasi zen hausnartzen trantsitoa egiteko aukera: intsumiso izan zen, eta espetxeratu egin zuten. «Zer egin behar zuen andre batek armadan?». Bizipen batek ireki zizkion begiak: «Ia hil egin ninduten kartzelan. Ohartu nintzen nire bizitza bizi behar nuela; niri zegokidana, ez gizarteak erabakitakoa».

Garai hartan ez zegoen legezko tratamendurik Euskal Herrian. Malagan (Espainia) artatu zuten: «Hilabeteak eman nituen bidaia akigarriak egiten, lanegun bakarra galtzeko, ordu erdi pasatzeko endokrino eta psikologoarekin». Hormonak hartu ostean, ebakuntzak egin zituen: mamoplastia eta baginoplastia. «Despatologizazioaren aldeko mugimenduan sartu nintzen; gorputza edozein izanda ere, genero identitatea errespetatzeko eskatzen genuen. Beraz, zergatik operatu nintzen? Erabaki pertsonala izan zen: une hartan behar nuen. Oso zaila da zeure burua islatuta ikustea zurea ez dela esaten dizuten gorputz batean».

Trantsitoaz oroitzapen onak ditu, baina salatu du genero nahasmenduen unitateetan ikuspuntu biologizista dutela. Andre eta gizon eredu muturrekoak eskatzen dizkiete transexualei: «Emakume batzuei ez diete hormonaziorako baimena eman nahi izan, ez dituztelako inoiz soineko batekin edo makilatuta ikusi. Denok egin ditugu halako itxurak». Prozesuaren amaieran ere, oztopoak izan zituen: auzitara jo behar izan zuen izena aldatzeko, legeztatua ez zegoenean: «Sasiemakume izaera aitortu zidaten; ez nuen ezkontzeko eta adoptatzeko eskubiderik».

Lasai bizi da egun. Etxean, lantokian, kalean ondo joan zaiola dio. «Arazo bakarra izan dut: behin jipoitu ninduten». Transexualitatea «gutxi gorabehera» onartuta dagoela uste du: «Irtenbide medikoa duen arazoa dela uste du jendeak». Ez, ordea, trabestismoa: «Generoa malgua dela azaltzeko, diskurtsoa indartu behar dugu, besteen aurrean nahi dugun itxura fisikoa hartu ahal izateko».

Transexualitatea ederra da

Zaila egiten zait, transexualitateari dagokionez, pertsonala eta politikoa —hain estu doazela aldarrikatzen ditugun horiek— banatzea, egoerak hala eskatzen duenean. Hain zuzen, eskatu baitidate gaurkoan atzera begirako bat, bizitakotik bada ere, duela zortzi urteko egoera eta gaurkoa alderatzea helburu duena.

Duela zortzi urte diot, orduan izan baitzen nire lagun min eta kide Amaia-Aimarrek bere buruaz beste egin zuen garaia. Pentsatzeko ariketa da gaurkoa, galdera potoloak buruan barrena ditugula: zenbat aldatu dira garaiak? Zenbat aldatu dira gaiarekiko ezagutza, onarpena, jakintzak, sentsibilitatea…? Galdera arriskutsuak egiten zaizkit; izan ere, sentimendu pertsonalek kolpatuta, ezinbestean gauzak hobetu direla onartzeak bigarren galdera dakarkidalako: eta gaur egun gertatu izan balitz, bizirik ote zegokeen nire laguna?

Analitikoki —politikoki— azken galdera horrek duen antzutasunaz ohartuta, lehenengoei eustea besterik ez dagokit gaurkoan.

Ezin da auzitan jarri hezkuntzak, borrokek, politikek nola eragiten duten afera batzuen inguruan ditugun pertzepzio eta iritzietan. Bizipenetan, errekurtsoetan. Gogoratzen baitut 18 urte nituenean nik neuk transexualitateari buruz nituen ezagutzak eta bizipenak ez direla gaur egun ditudanak. Zerbaiti buruz ikasi badut denbora honetan, generoaren lausotasun eta malgutasunaz ikasi dut. Gizon-emakume kartzelak gugan eragiteko duen gaitasunaz, baina guk geuk hori bera dinamitatzeko dugun gaitasunaz ere bai.

Akorduan dut orain bederatzi urte nire lagun Moiok transexuala zela esan zidanean ez nintzela harritu, ezta gehiegi izutu ere. Maitasun hutsetik bada ere, babestu eta onartzea besterik ez zitzaidala geratu eta atera.

Baina zerbait ikasi badut, ikasi dut jendarte honen usteen aurka sarri borondate ona eta maitasuna ez direla nahikoa. Izan ere, garai hartan nire zein jendartearen ezjakintasunak izutzen ninduten. Eta zer egin ez jakiteak ere bai: nondik jo, zein hautu egin…

Izan ere, orduan oraindik pentsatzen eta sinesten bainuen egun indarrean jarraitzen duen ideia: «okerreko gorputzean jaio» izanaren ustea. Okerreko gorputzean jaio. Gaur egun dakidana jakin izan banu orduan, ozen aldarrikatuko nukeen gorputz orok nahi duena izateko duen eskubidea eta aukera. Neska mutildurik ez dela existitzen genero kontuetan, ezta mutil neskaturik ere.

Neska eta mutila eraikuntza sozialak direla, eta ez inola genitalei dagozkien kontuak.
Contacto
Handik aurrera ezagutu ditut hamarnaka transexual eta transgenero, eta trans izaera hori mila modutan bizitzeko aukerak daudela ere ikusi dut. Ezagutu ditut, bizi izan ditut, eta aldarrikatu nahi ditut zoriontasuna ukatu ez zaien gorputz transak. Badirela, desiragarriak eta desiratuak direla, ederrak direla. Haien gorputzak guda zelai izatetik gudarako erreminta bihurtu dituztela. Maitasunak eta borondate onak ezagutzarekin eta askatasunarekin bat egiten dutenean ez dagoela inoiz gehiago okerreko gorputzik.

Beraz, ez dakit zenbat aldatu diren gauzak, ez bada gu aldatu garela; ni aldatu naizela behintzat. Hala ere, gauza bat esango dut, zintzotasunez: ezagutzen ditudan trans gehienak estatuko hiriburuetara exiliatutakoak dira; hortaz, hurrengo erronka Euskal Herria bera transexualitatea aske eta gozo bizi eta borrokatzeko espazioa izatea dugu.

Beraz, Laverne Cox trans aktibista eta aktoreak haur transexual bati esandako hitzak paratuko nituzke. Badauden, bagauden eta badatozen gorputz horiei guztiei esateko: «Gogoratu, maitea: transgeneroa ederra da».

Kattalin Miner – Kazetaria eta Medeak taldeko kidea

Bizkaiko Ekainaren 28 Koordinakundeak manifestaziora deitzen du, ekainaren 28an bilboko Moyua plazan, goizeko 12:30etan

Homo-Les-Trans-fobook, kontuz gurekin!!!

Beste behin manifestatzen ari gara Ekainaren 28 batean, garen bezalaxe erakusteko: geure penekin eta geure pozekin, baina gizartekide. Urte asko daramatzagu horrela eginez, etenaldirik gabe; eta urte horietan zehar gure aldarrikapen historikoetako batzuk lortuz joan gara. Hala eta guztiz ere, gaurko egoera kezkatzeko modukoa da oraindik, oraindik arautik kanpoko sexualitatea bizi dugunon kontrako erasoak ohikoak baitira: eraso fisikoak, psikologikoak edota erakundeen aldetikoak ere  bai.

Horregatik guztiagatik, erne jarraitu behar dugu; bestela, geure borrokarekin lortu dugun askatasun-espazioa galtzeko arrisku bizia dugu, espazio hori txikiagoa edo handiagoa izanik ere. Erne ez bagaude, ezin izango dugu espazio berririk eta askatasun handiagorik lortu.

Este año está siendo especialmente duro en cuanto a las agresiones de odio sufridas por  nosotras. Desde la Coordinadora 28J de Bizkaia queremos denunciar que hemos detectado un incremento radical en las agresiones en nuestro entorno, ante las cuales debemos dar una respuesta enérgica si queremos pararlas. Aunque es posible que el incremento detectado no se deba a que realmente estén ocurriendo ahora más agresiones, sino al hecho de que se están denunciando más que antes.

Especialmente dolorosas nos resultan aquellas agresiones dirigidas contra nosotras desde las instituciones que deberían protegernos; agresiones éstas que son legitimadas por las propias instituciones quienes aplican, por medio de normativas municipales, la heteronorma, llegando a mezclar inseguridad con cruising en un pleno municipal lleno de sexofobia. Hablamos, todas lo habréis ya adivinado, del Ayuntamiento de Bilbao, que en pleno del pasado marzo atacó las libertades sexuales de gays y lesbianas de Bilbao, haciendo uso además de la normativa de uso del espacio público aprobada hace unos años. En este Bilbao que algunos quieren presentar como gay-friendly, la policía puede detenernos y multarnos por expresar nuestra afectividad en público. Es por eso por lo que exigimos al Ayuntamiento de Bilbao la inmediata derogación de la actual  normativa de uso del espacio público.

Politikari batzuek euren homosexualitatea modu partidistan erabiltzen dute, pertsona solidario eta moderno itxura emateko, baina gero jokamolde xenofobo eta arrazista izaten dute. Batzuei, horrek nazka ematen digu. Euskal Autonomia Erkidegoan azkenaldian ezagutu ditugun bi kasuetan, protagonistak armairutik publikoki atera diren politikariak izan dira, eta armairutik irtetea sinpatia politikoak eragiteko erabiltzen dute. Batzuei, hori bitxia iruditzen zaigu. Norbaitek beldurra balu pertsona horiei zer diren esateko, agian homofobotzat hartuak izan litezkeelako, E28 Koordinakundetik ez dugu inolako beldurrik eta aurpegira esaten diegu; are gehiago irudi publikoa leundu nahian bere ezkontza ere erabiltzeko gauza izan den norbaiti.

Por supuesto, más graves aún  son las agresiones físicas que han sufrido en este último año gays, lesbianas y transexuales de nuestro entorno más cercano. En Getxo, en Deusto, en Santutxu… En tantos y tantos sitios: en la escuela, en el centro de trabajo, por la calle… Recibid la solidaridad de todas las que estamos aquí, recibid el apoyo de todas las que estamos aquí, y recibid el compromiso de todas las que aquí estamos de que vamos a responder a cada agresión con contundencia, porque no podemos permitirnos que se queden en el anonimato. Por ello, os pedimos que, si tenéis conocimiento de cualquier agresión, os pongáis en contacto con cualquiera de los grupos que formamos esta coordinadora para, entre todos, poder dar la respuesta oportuna.

Queremos manifestar que nuestros cuerpos, deseos y libertades son derechos. No queremos que nadie sea “Friendly” con nosotras. Queremos lo que nos pertenece. Los colectivos LGTBIQ hemos reivindicado y peleado mucho para llegar a donde estamos. Es necesario seguir reivindicando. Las actividades despolitizadas encaminadas al consumo y el Capital Rosa que representa el Bilbao Friendly Pride nos cosifica como atractivo turístico. Las libertades no se ganan a golpe de talonario. No somos producto de mercado. El 28J es y será en Bilbo una fecha de reivindicación social y de calle del Movimiento de Liberación Sexual. No a la mercantilización de las libertades y derechos sexuales

Gutako batzuek horretarako gaitasuna dutenei, gorroto-delituen kontrako lege eraginkorra egin dezatela exijitzen diegu, eta gorroto-delituen kontrako fiskaltza ere benetan eraginkorra izan dadila. Guk dakigula, fiskaltza horrek oraindik ez du ezer egin aurten jasandako erasoetako bakar batean ere. Era berean, neurri horiek jende guztiak erraz erabiltzeko modukoak izatea ere exijitzen diegu.

Eraso bakar bat ere ez erantzunik gabe! Bat ukituz gero, denok ukitzen gaituzte!

 

Homo-Les-Trans-fobook: kontuz gurekin!!!

 

COORDINADORA 28J de BIZKAIA/ BIZKAIKO E28 KOORDINAKUNDEA

DISFORIATIK EUFORIARA

TRANSEXUALITATEA. HAUR ETA NERABEAK

Alaik zakila dauka, baina neska dela aldarrikatzen du. Alai bezala transexualitate egoeran dauden haur guztiak askatasunez bizi daitezen du helburu Chrysallis Euskal Herria elkarteak. Sendiek pubertaroan dute kezka nagusia: gorputz aldaketek egonezina eragitea saihestu nahi dute.

transexualitatea-berria 2015

Badaude zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Baieztapen hori ezinbestekoa da, Aingeru Mayorren ustez, «duela gutxira arte pentsaezina zena pentsagarri bihurtzeko». Haurrentzat zein gurasoentzat. «Umeei beren identitatearekin konektatzeko aukera ematen die. Beren burua adierazteko modurik ez edukitzea oso gogorra baita». Martxoan jaiotako Chrysallis Euskal Herria elkarteko presidentea da; transexualitate egoeran dauden haur eta nerabeen gurasoak biltzen ditu taldeak. Hala du Mayorrek Alai alaba: zakila daukan neska bat da. 8 urte bete ditu ekainean, eta orain urtebete egin zuten trantsitoa. «Ingurukoei berretsi genien bazekitena: Alai neska bat dela. Eta ikusi duenetik mundu guztiak argi duela, askoz lasaiago bizi da».

2 urterekin hasi zen Alai eskatzen femeninoan trata zezaten:guapo ordez, guapa esan ziezaioten. «Hasieran pentsatu genuen erreferente guztiak emakumezkoak izatearen ondorio zela: ama, ahizpa, izeba, lehengusinak… Eta ni ere ez naiz oso maskulinoa. Ez genion trabarik jarri ahizpa zaharraren arropak janzteko». Aurki galdegin zuen soinekoekin kalera ateratzea; orduan hasi ziren gurasoak presioa nabaritzen: «Niri ez hainbeste, baina emazteari denetik esaten zioten. Negu batez, erabaki zuen gonarik edo soinekorik ezingo zela erabili, ez berak, ez alabek; jendearen epaiketekin nekatuta zegoen».

Sexologoak dira Alairen guraso biak; haientzat pentsatzekoa zen transexualitatea. «Baina horrek ez du esan nahi mingarria ez denik: kezka eta beldur asko ditugu». Ez zuten berehala onartu: «Teoria psikologiko batzuek diote haurren identitatea ez dela egonkortzen 7 urte bete arte; horregatik, guk, aurrerapausoak eman beharrean, itxarotea erabaki genuen, pentsatuta 7 urterekin definituko zela. Bi urtez, jendeari esan genion ez genekiela Alai neska ala mutila izango zen. Baina teoria horiek ez dute oinarririk: 2-3 urterekin haurrek argi dute beren sexu identitatea».

Galduta egon ohi dira gurasoak, Soraya Vega psikologoaren arabera: «Egoerak eskuetatik ihes egiten die askotan. Erreferente gutxi daude, eta emaitzak aurreikusteko gaitasun txikia dugu». Baina umeak ez dira arazo, erantsi duenez: «Oro har, problema familian, eskolan eta gizartean egoten da: generoaren zentzu bat inposatzen zaie haurrei, eta ez zaie libre jarduteko aukera askorik uzten. Gizon-emakume binomioak erabat baldintzatzen du genero aniztasuna normal-normal adierazi ahal izatea». Sendiek ziurtasunik eza sentitzen dutela dio Rosa Almirall ginekologoak, baina «formula magikorik» ez dagoela gaineratu du: «Ez dago transexualitatearen froga objektiborik, pertsonek adierazten dutenetik harago. Gure egitekoa da pertsona txiki horien eta gurasoen alboan egotea, ahalik eta erosoen senti daitezen».

Bartzelonako Transit zerbitzuan lan egiten dute Almirallek eta Vegak; 2012an sortua da, eta lehen mailako arreta zentro publiko batean dago. Ikuspegi aitzindaria eskaintzen dute: patologizaziotik aldendua. Izan ere, transexualitatea buru eritasuntzat dute osasun sistema gehienek: ebaluazio psikiatrikoa egiten diete transexualei, genero disforia diagnostikatu eta tratamendua abiatzeko. Almirallek, baina, ebaluazio psikiatrikorik ez egitea edo eskatzea erabaki zuen: «Ez dago transexualitatea buru nahasmendu gisara hartzeko eta disforia diagnostikatzeko exijitzen duen legerik. Protokolo medikoek beharrezkotzat joko balute ere, gomendioak dira; etikoki, horien gainetik daude pertsonen erabakitzeko ahalmena eta eskubidea». Horrek erabat aldatu du euren abiapuntua. Vega: «Uste dugu genero identitateetan aniztasuna dagoela; beraz, ez dugu nahasmendutzat hartzen, gizartean onartu gabeko aniztasun gisa baizik. Onarpenik ezak eragindako bizi gatazken gainean lan egiten dugu».

Baina zer aholkatu behar zaie sendiei? Transiteko kideentzat, haurren bilakaera errespetatzea da gakoa. Genero identitateak hainbat bide har ditzakeelako. Ume batek bere generoarekin ustez bat ez datorren jarduera bat egiteak ez du esan nahi transexuala denik, Vegaren arabera: «Kasu batzuetan, mutil batek soineko bat jantzi nahi du, baina mutil sentitzen jarraituko du. Beste batzuetan, ez. Ezin da jakin. Beraz, nahi duten bezala agertzen lagundu behar zaie».

Ildo horretan, Almirallek ohartarazi du generoari buruzko irakurketa asko sexistak direla; adibidez, futbola gustuko ez duten mutilek gatazka bat dutela esatea. «Generoa bizitzeko modu eta intentsitate asko daude, baina kontuan izan behar dugu trans batzuek eredu binarioenean kokatzen dutela beren burua». Erantsi du haur batzuengan ere ez dagoela genero malgurik: «Hasieratik argi dute beren identitatea, eta nabarmendu egiten dute: 2 urterekin irmo adierazten dute nor diren, eta 5ekin sentitzen duten generoan sozializatzen dira. Hor umeek dute ekimena, eta familiek alboan egon behar dute».

Eskolan ikusarazia

Transiteko kideen arabera, gurasoentzat une erabakigarria izaten da eskolarako jauzia: 5 eta 7 urte arteko haurrek etxean lorturikoa ikastetxean ere aplikatu nahi dutenean. Hain zuzen, eskolan izandako gatazka baten harira erabaki zuten Alairen gurasoek trantsitoa egitea. «Mutil zaharrago batek Alairi esan zion mutila zela zakila zeukalako», azaldu du Mayorrek. «Ahizpa hurbildu zen eztabaidara, eta mutilari esan zion: ‘Zuk ezin baduzu pentsatu neska dela, ez pentsatu, baina ez ukatu, eta utzi bakean’». Erantzunak begiak ireki zizkien gurasoei: «Zertan ari ginen? Jendeari errespetua eskatzen genion, baina guk jarraitzen genuen berari buruz maskulinoan hitz egiten. Konturatu ginen Alaik hasieratik definitua zuela bere burua; guk aldatu behar genuela begirada. Hori izan zen lehen urratsa: lehen mutil bat ikusten genuen lekuan, neska bat ikusi behar genuen».

Orduan izan zuen lehen harremana Espainiako Chrysallis elkarteko arduradunekin, eta Euskal Herriko taldea antolatzen hasi zen. Antzeko egoeran zeuden familien arteko laguntza sare bat sortzea izan zen lehen helburua; besteak beste, ezagutza partekatzeko: «Txikikeriei buruzko zalantzak geneuzkan: non eros ditzakegu zakila duen neska batentzat erosoak diren kuleroak?».

Eguneroko oztopoen artean, haurren dokumentazio aldaketarena da elkartearen borroka zailenetakoa: agirietako izena eta sexua. Alairen nortasun agiriak dio mutila dela, jaiotza agiriak bezala. Espainiako legediaren arabera, ezingo du aldatu 18 urte bete arte. Mayorrek onartu du alabak izen neutroa edukitzea abantaila dela, baina sexuaren erreferentziak eragozpen handiak sortzen dizkie: «Aireportura banoa nire alabarekin, mutil bat dela adierazten duen dokumentu bat aurkeztuko dut; funtzionarioak esan ahal dit ez dagokiola berari, eta orduan Alairen kontu intimoen berri eman beharko diot. Sekulako eskubide urraketa da».

Nerabezaroa kezka nagusi

Baina haurren epe ertaineko etorkizunean dute gurasoek kezka nagusia: pubertaroan, gorputzean aldaketak gertatzen diren garaian. Umeak txikiak izan arren, horri buruz galdetzen diote Almiralli. «Medikuntzak, aukerak ematen dituenez, bide baterantz gidatzen ditu. Eta gurasoek, sarri, haurren sufrimendua saihesteko, esaten diete lasai egoteko, ez dituztela sexu ezaugarriak garatuko, blokeatzaileak daudelako, eta izango direla izan nahi duten gizonak edo emakumeak. Beraz, pubertaroa heltzean, gazteak ere larritu egiten dira, oso adi jarraitzen dituztelako aldaketa fisikoak».

Bi tratamendu mota daude. Batetik, hormona blokeatzaileak eman dakizkieke gaztetxoei pubertaroa hastean, 11-12 urterekin. Blokeatzaileek hormonazio naturala eteten dute, eta, ondorioz, ez dira bigarren mailako sexu ezaugarriak garatzen: bularrak, transexualitate egoeran dauden mutiletan —hilerokorik ere ez dute—; eta intxaurra, ahotsa edota bizarra transexualitate egoeran dauden nesketan. Bestetik, hormonazio gurutzatua har dezakete, 16 urtetik aurrera —legez pazienteei autonomia aitortzen zaien adina da—, desiratutako generoaren sexu ezaugarriak garatzeko.

Osasun arreta hori sare publikoan jasotzea bermatu nahi du Chrysallisek. «Pubertaroa gogorra da ia edonorentzat, baina gorputzaren aldaketak desio ez den norabidean gertatzen badira, are gogorragoa da», azaldu du Mayorrek. «Bizipen horietan asko dago jokoan. Nerabe bakoitzak erabaki behar du, baina hala nahi dutenek blokeatzaileak eta hormonak erabiltzeko aukera izan beharko lukete». Kezka du, halere, bi tratamenduen arteko epearekin: «Lau urte egin ditzakete haur gorputzarekin, inguruko lagunenak garatzen diren bitartean». Uste du ez duela zentzurik 16 urtera arte itxaroteak hormonazio gurutzatua abiatzeko: «Argi dute euren identitatea».

Halakorik oso herri gutxitan egiten dutela zehaztu du Rosa Almirallek, eta inon ez 15 urte bete aurretik. Zuhur jokatzearen aldekoa da bera; lasai hartzea gomendatu ohi die sendiei: «Oinarrizkoa da garapen fisikoaren prozesua nola doan ikustea: mutil biologiko batzuei oso berandu hazten zaie bizarra, eta neska biologiko batzuei bular gutxi ateratzen zaie. Hortaz, sarri, itxarotea komeni da, aztertzeko nolako eraldaketa fisikoa duten, eta nola sentitzen duten bilakaera hori». Pubertaroko aldaketekin eroso bizitzeko gai dira nerabe batzuk, baina jasangaitz egiten zaie beste batzuei. «Urrats bat gehiago edo gutxiago egiteko giltzarria sufrimendua izan behar da. Eta hori oso bestelakoa da prozesu bakoitzean. Haiek dute azken hitza».

Halere, gorputz autoestimua lantzeko beharra nabarmendu dute Transiteko kideek. Ariketa onuragarria litzateke gizarte osoarentzat, baina funtsezkoa da transexualentzat, Almirallen ustez: «Gustatuko litzaidake gehienek onartu ahal izatea beren garapen biologikoa; hartara, pertsona txiki horiek ez lukete euren sexu biologikoa ukatu beharko. Uste dut trans gizon edo emakume izateko heldutze prozesuan garrantzitsua dela jakitea zein den norbere sexu biologikoa, nahiz eta desiratua ez izan; nor diren eta non dauden ulertzen lagundu ahal die. Bestela, euren gorputzaren onarpena ez lantzeak samina eragingo die bizitzan».

Blokeatzaileek gazteen sexualitatean izan ditzaketen ondorioekin ere kezka agertu du: «Hormonazio naturalaren sentsazioak etetean, agian gazte horiek ez dute inoiz jakingo zein den bere sexualitatea; asko kezkatzen nau pertsona horiek beren gorputzez gozatzeko gai ez izateak».

Ongizatearen garrantzia

Mayorrek, ordea, Herbehereetako ikerketa bat aipatu du: «Blokeatzaileak erabiliz trantsitoa egin duten nerabeek edozein gazteren autoestimu eta bizi-kalitate maila bera dute». Ongizatearen garrantzia nabarmendu du: transexualitate egoeran dauden haur eta gazteentzat ezinbestekoa da onartuak izatea. «Ez da kontu estetikoa, hil ala bizikoa baizik».

11 sendik osatzen dute egun Chrysallis Euskal Herria. «Baina badakigu familia gehiago daudela egoera honetan», esan du. «Eta nolakoa izango da haur horien bizi-kalitatea? Heldu transexualen %43 bere buruaz beste egiten saiatu dira. Elkartearen helburua da errealitate hau sozializatzea, haur horiek ilunpetik ateratzeko, haurtzaro ukaturik izan ez dezaten, etorkizun hori saihesteko». Eta umeok irribarre egin dezaten: «Transexualitate egoerari disforia deitzen diote psikiatrek. Bitxia da: gure umeek disforia sufritzen dute, ezinegona, beren identitatea ukatzen zaienean; baina beren identitatean bizitzeko aukera ematen zaienean, disforiatik euforiara pasatzen dira, zorionera».