Entries by Editorea

Arrangoitzen ez dute ezkontzarik batere egingo, erregistroa itxi baitu auzapezak

Ipar Euskal Herriko Hitza Diskriminatzailetzat jo dute gay eta lesbianak ezkontzeari uko egitea; ezkontzarik batere ez egitea erabaki du udalak Erredakzioa Baiona Gay eta lesbianei bakarrik ez, herritar guztiei galaraziko diete ezkontzea Arrangoitzen (Lapurdi). Sexu berekoak ezkontzeari uko egin dio Jean-Michel Colo auzapezak, eta ezezkoa eman dio ezkontza eske joan den herriko bikote bati; prefetak […]

Arrangoitzeko auzapezaren erabakiak zer esana utzi du

Ipar Euskal Herriko Hitza Arrangoitzeko auzapezak, Jean-Michel Colo-k, sexu bereko bi gizonen ezkontza ezeztatzearen erabakia hartu ostean, erreakzio asko izan dira. Sare sozialetan auzapezaren dimisioa eskatu da ere.   Ostiralean Colo auzapezak harturiko erabakiaren aitzinean, Colette Capdevielle diputatuak bere desadostasuna adierazi du eta Lionek Beffre prefetari gutun bat bidali dio, Arrangoitzeko auzapezari legea aplika dezan […]

Sexu bereko bi pertsona ezkontzeari uko egin dio Arrangoitzeko auzapezak

Ipar Euskal Herriko Hitza Bederen hamabi auzapezek iragarria dute ez dutela sexu bereko pertsonarik ezkonduko, baina hau da lehen ukoa.   Heldu da lehen ukoa. Arrangoitzeko auzapezak, Lapurdin, ezetz erran dio herriko etxean ezkondu nahi zuen sexu bereko bikote bati. Lehen uko publikoa da.   UMPko kidea da Jean-Michel Colo, Arrangoitzeko auzapeza. Kazeta.info atariak jakinarazi […]

«Hondakin sozial baten emaitza da nire obra guztia»

Abel Azkona artistak propioago sentitzen ditu lan autobiografikoak, baina salaketa ekintza artistikoengatik da ezagunagoa. Bideo batean Koran bat jateagatik mehatxuak jaso ditu orain, adibidez. Bare mintzo da bere iraganaz Abel Azkona artista iruindarra (Madril, 1988), baina sakona da haren hitzek ageri duten zauria. Haurtzaroko tratu txarrez ari da, prostituta baten seme izateaz, adopzioaz, nerabezaroko suizidio […]

GazteBurdela, inposatutako arauak hausteko topaketa

Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimenduak GazteBurdela topaketa iragarri du datorren martxoaren 24rako, Durangon. Antolatzaileen esanetan, ekimena «hausnarketa sakonetatik eta autokritika zorrotzetik» jaio da, «gay eta lesbiana erakunde erreformistek» historian zehar erabilitako «erakusleiho eta ghettoetatik» kanpo, eta bereziki gazteentzat dago zuzendua. GazteBurdelak «sexualitate hautuetatik harago» joateko apustua egiten du, «sistemak gure bizimoduan inposatutako bizi eredua» […]

Sexualitatea, etiketarik gabe

Ehunka herritar atera da Iruñeko karriketara, besta giroan askatasuna aldarrikatzeko eta Opus Deiko Nafarroako Unibertsitateak asteon generoari buruz egin kongresuari erantzuteko. Aingerutxoak eta deabruak. Apaiz masokistak. Ileordeak eta kolorez betetako mozorroak. Besta giroa eta musika. Dena, sexu askatasunaren aldeko prozesio bitxia egiteko. Generanitza batzordeko kideek deituta, ehunka herritar atera zen atzo Iruñeko karriketara, nork bere […]

Empar Pineda “Ez gaude feminismo errebantxista eta ukatzailearen alde”

Nola gogoratzen duzu Hernaniko haurtzaroa? Erabat oroitzapen zoriontsuak ditut. Asko gogoratzen naiz aitona-amonen baserrian igarotzen nituen aldiez: aitona petrikiloa zen, eta baserriz baserri laguntzen nion gaixoak sendatzera. Aitonarengandik ikasi nuen zein ederra den sendatzea. Kalearen oroitzapen zoragarriak ere baditut: jolasean nola aritzen ginen. Nire jolasik gogokoenak ez ziren bereziki femeninoak, alderantziz. Amak harategia zuen Hernanin, […]

Hiruna urteko kartzela zigor eskaera Mikel Martin EHGAMeko kidearen ustezko bi erasotzailerentzat

Espainiako lau militar epaitzen hasi dira gaur, Donostian. 2005ean izan zen jipoia; konortea galdu arte jo zuten Martin eta 137 egun behar izan zituen zauriak osatzeko. Gaur hasi dute Donostiako Epaitegian Mikel Martin (Donostia, 1954) Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduko (EHGAM) eta Zutik-eko kidearen kontrako erasoari buruzko epaiketa, eta Espainiako lau militar daude akusatuen aulkian. Martinen […]

Bikoteen Legea babestu zuten Eusko Legebiltzarreko taldeak saritu ditu EHGAMek; gotzainei, ordea, ‘Trapuzko Espartina’ eman die

Gay eta Lesbianen Egunaren kariaz, EHGAM Euskal Herriko Gay Askapenerako Mugimenduak ‘Urrezko Hirukia’ eta ‘Trapuzko Espartinak’ banatzen ditu. Gay eta lesbianen eskubideen defensa saritzen du Urrezko Hirukiak; Trapuzko Espartinek, berriz, jarrera homofoboak gaitzesten ditu. Bikoteen Legea babestu zuten Eusko Legebiltzarreko taldentzako izan da aurten saria —EAJ, EA, EB-IU, PSE-EE eta SArentzat—, eta Hego Euskal Herriko […]