Urtero bezala, bertan gara, maiatzaren 17an sexu eta genero disidenteen elkarte eta kolektiboak, lesbofobia, homofobia, bifobia, transfobia, transmisoginia, serofobia eta bestelako gaitzik gabeko gizarte libre bat aldarrikatzeko, zeinetan pertsona guztiek euren osotasunean adierazi dezaketen euren burua.
Berriz ere pasa den urtean baina pixka bat hobeto gauden galdetzen diogu geure buruari, ea geure esfortzuak inolako eraginik izan duen urte honetan zehar. Eta, beste urte batez, egiari erantzunez, ezekoan gaude ez baitugu hobera egin.
Gorroto erasoen aurrean erantzun azkar eta eraginkor bat ematea ahalbidetzen digun LGTB+fobiaren aurkako legerik gabe jarraitzen dugu. Erakundeekin komunikazio eraginkorrik gabe jarraitzen dugu, eta horrela ezin dugu gizarte aske baten alde behar bezala lan egin. Eta, noski, LGTB+fobiaren aurkako fiskaltza espezifikorik gabe jarraitzen dugu, beharrezko kasuetan esku hartzeko.
Estatu Espainiarrean gertatzen denak beldurtzen gaitu. Nazional-katolizismoa pil-pilean dago, eta apezpikuak alde batetik eta elkarte kristo-faszistak eta euren autobusak bestetik, ez dago urteko egunik gure kolektiboak erasorik jaso gabe. Honetaz gain, izugarri ikaratzen gaitu sistematikoki eragiten zaigun indarkeriak, kolektiboari eragozten zaizkion eskubideak kontuan hartuz; esate baterako trans pertsonek behar dituzten hormonen hornidura-gabetzea edota cishetero-araua jarraitzen ez duten familiek izaten dituzten arazoak.
Maila internazionalean gertatzen denak, ordea, erabat izutzen gaitu. LGTB+fobiak urtero milaka kide (bereziki aktibistak) hiltzeaz gain, erakundeek boterearen erabilera osoa egiten dute LGTB+ kolektiboa erasotzeko. Honi lotuta orain Chechenian gertatzen ari dena, non genero eta sexu disidenteak bahitzen, kontzentrazio esparruetan gartzelaratzen, torturatzen eta erahiltzen ari diren.
Politikoki Europa orain arte lortutako askatasunaren galera eta atzerapen prozesu batean murgilduta dago. Egoera honek okerrera egingo du lehen bait lehen gelditzen ez badugu, eta horretarako antolatuta eta aktibo egon beharra dugu eta eraso bakoitzari behar bezalako erantzuna eman.
Maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasuntzat hartzeari utzi zitzaiola ospatzen dugu, eta horregatik ez dugu aukera galdu nahi trans pertsona guztien alde, euren familien alde eta aktibisten alde egiteko, gaur egun trans pertsonen despatologizazioaren borrokan jarraitzen baitugu.
Antolakuntza eta borroka ezinbestekoak dira testuinguru honetan. Animo, guztion artean lortuko dugu.
Bizkaiako E2 Koordinakundea.
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2017/05/M17-2017-Bilbo.jpg720509Editoreahttps://ehgam.eus/wp-content/uploads/2020/05/logo-275.pngEditorea2017-05-14 11:19:572017-05-17 15:00:08Maiatzaren 17an, Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean, hainbat ekitaldi burutuko dira Euskal Herrian. Adi egon eta parte hartu!!
Atzo martxoaren 21ean Iruñean egon zen, non manifestari bat zauritu zuen
Gaur martxoaren 22an Gasteizen egongo da. Goizeko 11etan Parlamentuaren aurrean egon nahi du eta arratsaldeko 18etatik 20etara Andra Mari Zuriaren Plazan egoteko baimena du.
ADI EGON MOBILIZAZIOETARA!!!!
Atzo Iruñean:
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2017/03/IMG-20170321-WA0033.jpg7201018Editoreahttps://ehgam.eus/wp-content/uploads/2020/05/logo-275.pngEditorea2017-03-22 10:25:422017-04-02 23:49:36ADI! ‘Hazte Oir’ talde kristofaxistaren autobus transfoboa Euskal Herritik dabil egun hauetan. Hartu parte antolatutako manifestaldietan
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2017/03/Nafarroa-tierra-de-diversidad.Transfobiarik-ez.2017.jpg720509Editoreahttps://ehgam.eus/wp-content/uploads/2020/05/logo-275.pngEditorea2017-03-04 12:34:172017-03-05 11:47:23Nafarroako Plataforma E28J-k manifestaziora deitzen du Transfobiaren aurka
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.AcceptRead More
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
Maiatzaren 17an, Nazioarteko Homofobiaren aurkako egunean, hainbat ekitaldi burutuko dira Euskal Herrian. Adi egon eta parte hartu!!
/0 Comments/in EHGAM Berri /by EditoreaUrtero bezala, bertan gara, maiatzaren 17an sexu eta genero disidenteen elkarte eta kolektiboak, lesbofobia, homofobia, bifobia, transfobia, transmisoginia, serofobia eta bestelako gaitzik gabeko gizarte libre bat aldarrikatzeko, zeinetan pertsona guztiek euren osotasunean adierazi dezaketen euren burua.
Berriz ere pasa den urtean baina pixka bat hobeto gauden galdetzen diogu geure buruari, ea geure esfortzuak inolako eraginik izan duen urte honetan zehar. Eta, beste urte batez, egiari erantzunez, ezekoan gaude ez baitugu hobera egin.
Gorroto erasoen aurrean erantzun azkar eta eraginkor bat ematea ahalbidetzen digun LGTB+fobiaren aurkako legerik gabe jarraitzen dugu. Erakundeekin komunikazio eraginkorrik gabe jarraitzen dugu, eta horrela ezin dugu gizarte aske baten alde behar bezala lan egin. Eta, noski, LGTB+fobiaren aurkako fiskaltza espezifikorik gabe jarraitzen dugu, beharrezko kasuetan esku hartzeko.
Estatu Espainiarrean gertatzen denak beldurtzen gaitu. Nazional-katolizismoa pil-pilean dago, eta apezpikuak alde batetik eta elkarte kristo-faszistak eta euren autobusak bestetik, ez dago urteko egunik gure kolektiboak erasorik jaso gabe. Honetaz gain, izugarri ikaratzen gaitu sistematikoki eragiten zaigun indarkeriak, kolektiboari eragozten zaizkion eskubideak kontuan hartuz; esate baterako trans pertsonek behar dituzten hormonen hornidura-gabetzea edota cishetero-araua jarraitzen ez duten familiek izaten dituzten arazoak.
Maila internazionalean gertatzen denak, ordea, erabat izutzen gaitu. LGTB+fobiak urtero milaka kide (bereziki aktibistak) hiltzeaz gain, erakundeek boterearen erabilera osoa egiten dute LGTB+ kolektiboa erasotzeko. Honi lotuta orain Chechenian gertatzen ari dena, non genero eta sexu disidenteak bahitzen, kontzentrazio esparruetan gartzelaratzen, torturatzen eta erahiltzen ari diren.
Politikoki Europa orain arte lortutako askatasunaren galera eta atzerapen prozesu batean murgilduta dago. Egoera honek okerrera egingo du lehen bait lehen gelditzen ez badugu, eta horretarako antolatuta eta aktibo egon beharra dugu eta eraso bakoitzari behar bezalako erantzuna eman.
Maiatzaren 17an homosexualitatea gaixotasuntzat hartzeari utzi zitzaiola ospatzen dugu, eta horregatik ez dugu aukera galdu nahi trans pertsona guztien alde, euren familien alde eta aktibisten alde egiteko, gaur egun trans pertsonen despatologizazioaren borrokan jarraitzen baitugu.
Antolakuntza eta borroka ezinbestekoak dira testuinguru honetan. Animo, guztion artean lortuko dugu.
Bizkaiako E2 Koordinakundea.
GELDITU DEZAGUN AUTOBUSA!!!
/0 Comments/in Bizkaia, EHGAM Berri, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea /by EditoreaBilbon…
Donostian…
eta baita Gasteizen ere!!
ADI! ‘Hazte Oir’ talde kristofaxistaren autobus transfoboa Euskal Herritik dabil egun hauetan. Hartu parte antolatutako manifestaldietan
/0 Comments/in EHGAM Berri /by EditoreaAtzo martxoaren 21ean Iruñean egon zen, non manifestari bat zauritu zuen
Gaur martxoaren 22an Gasteizen egongo da. Goizeko 11etan Parlamentuaren aurrean egon nahi du eta arratsaldeko 18etatik 20etara Andra Mari Zuriaren Plazan egoteko baimena du.
ADI EGON MOBILIZAZIOETARA!!!!
Atzo Iruñean:
Nafarroako Plataforma E28J-k manifestaziora deitzen du Transfobiaren aurka
/0 Comments/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa /by EditoreaBERRIA MEDIOETAN:
ZINEGOAKen HEDAPENA Donostian
/0 Comments/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Gipuzkoa /by Editorea