LUGATIBEk jakinarazi duenaren arabera, bikote batek eraso homofoboa jasan du iragan den asteburuan, Iruñan

LUGATIBEren kumunikatua:

Euskaraz/Castellano

Pasaden asteburuan gaueko ordu batak aldera Kaldereria kalean Lugatibeko kide batek eta bere bikoteak kalean musukatzeagatik eraso homofobo bat jasan zuten, asanbladako beste kide batzuk lekuko zirelarik.

Bikotea asanblada baten ostean afaltzetik bueltan mehatxuak eta irainak jaso zituzten kalean musukatzeagatik. Erasotzailea mutiko gazte bat zen, beste hainbat mutil gazteren laguntzarekin.

Bertan geunden pertsonen erantzuna bere muturraren aurrean elkar muxukatzea izan zen, ezkutatu edo burua jaitsiko ez dugunaren seinale, ez dugulako gure sexualitatea etxeetan bakarrik adieraziko, gizarte honetako pertsona batzuek nahi duten moduan. Honen aurrean erasotzaileak eta bere lagunek gorroto handiagoarekin erantzun zuten eta jazarri egin zituzten asanbladako kideak toki publiko batera iritsi arte.

Erasotuak izan ziren pertsonak ongi daude eta erasoa polizia foralaren aurrean saltzea erabaki zuten. Bertan tratu egokia jaso zuten, baina txandako agenteak bere ezjakintasuna ikustarazi zuen eraso homofobo baten aurrean nola erantzun behar den erabakitzeko.

Ez da ez lehen aldia, ezta azkenekoa transmarikabibollera pertsonek horrelako egoera bat jasan behar izan duguna. Gogorazten dugu ere, duela gutxi Lumatzak antzeko gertakari baten inguruan egindako salaketa publikoa, eta baita ezkutuan, pribatutasunean gelditzen diren hamaika eraso. Ezin da ahaztu ere Hego Euskal Herrian gorroto delituetan lehenak genero identitate eta orientazio sexualean oinarritzen direnak direla.

Hori dela eta LUGATIBE asanbladatik egoera hau publikoki salatu nahi dugu eta laster LGTBI kolektiboaren aurkako erasoei aurre egiteko protokolo bat sortzeko komisio bat sortuko dugula jakinarazten dugu.Honen helburua horrelako eraso baten aurrean ze pauso jarraitu behar diren argitaratzea da. Gainera instituzioei arazo larri honen aurrean erantzun irmo bat izan dezaten eskatzen diegu.

Disidentzia sexualetik kaleak eta espazio publikoak errebindikatzen ditugu eta berresten dugu erregimen heteropatriarkal honi zein bere homofobiari ez diogu arnasa hartzen utziko kaleetatik.

Pertsonala politikoa da!

Erasorik ez erantzunik gabe!

LUGATIBE, Nafarroako gazte asanblada transmarikabibollera

——————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————————–

El pasado fin de semana en torno a la una de la madrugada del sábado, un miembro de Lugatibe y su pareja vivieron una agresión homófoba por besarse en público en la Calle Calderería, ante la presencia de parte de la asamblea.

La pareja venía de cenar después de una reunión del colectivo y tuvieron que vivir una situación tensa donde se les insultó y amenazó con gran agresividad por besarse en la calle. El agresor era un joven que se encontraba acompañado por otros adolescentes.

Nuestra reacción fue una besada pública improvisada entre las personas del colectivo que ahí nos encontrábamos, como una manera de afirmar que no vamos a agachar la cabeza, ni a escondernos, ni nos van a confinar a vivir nuestra sexualidad en los hogares; como parte de la sociedad quiere. Ante esto, el agresor y sus acompañantes respondieron aún con más odio.

Las personas afectadas se encuentran bien y decidieron denunciar los hechos ante la Policía Foral donde el trato fue correcto aunque afirman que el agente de turno tenía un gran desconocimiento sobre cómo actuar ante una agresión homófoba.

No es la primera vez ni será la última que las personas transmarikabibolleras tenemos que vivir una situación como ésta. Cabe recordar la denuncia pública hecha recientemente por Lumatza donde se relata una situación parecida a ésta, al igual que las cientos de agresiones que quedan silenciadas y no transcienden de los asuntos personales. Los crímenes de odio por cuestión de identidad de género y orientación sexual en Euskal Herria tienen el dudoso honor de ocupar el primer puesto en esta tipología de delito.

Por ello, desde la asamblea LUGATIBE queremos denunciar los hechos y anunciamos la próxima creación de una comisión para crear un protocolo contra las agresiones LGTBfóbicas, que recoja cómo proceder ante estas situaciones e instamos a las instituciones a actuar ante este grave problema.

Desde la disidencia sexual reivindicamos la calle, el espacio público y seguiremos combatiendo al régimen heteropatriarcal y su homofobia desde las calles.

Lo personal es político!

Ni una agresión sin respuesta!  

Si nos tocan a una, nos tocan a todas!

 

LUGATIBE ASAMBLEA JOVEN TRANSMARIKABIBOLLERA DE NAFARROA

NAIZ: Lugatibe denuncia una agresión homófoba en Iruñea

Transexualak babesteko adierazpena aurrera, UPN eta PP gabe

Nafarroako Legebiltzarra

Pertsona Transexualen Despatologiaren Nazioarteko Egunarekin adierazpena eraman dute Mahai eta Eledunen batzarrera kolektibo horren alde. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal duguk, PSNk eta Ezkerrak babestu egin dute eta UPN zein PP abstenitu egin dira.

Nafarroako Parlamentuaren izenean adierazpen horrek jasotzen duena da, babesa ematen diotela aktibista talde horrek transexualen alde egindako lanari eta transexualen patologizazioaren aurka. Horrez gain, herritarrei dei egiten diete heldu den urriaren 24an antolatu dituzten ekitaldietan parte hartzera. Transexualen eskubideen alde egitera deitu dute gizartea.

Nafarroako Parlamentua “transfobiarik gabeko gunea” dela ere jaso du adierazpenak eta transexualen aurkako erasoak salatu ditu. Horrez gain, legea indartzea ere adostu dute.

(Albistea CC lizentzia baliatuta ekarri da Euskalerria Irratitik. Hemen originala)

 

«Hondakin sozial baten emaitza da nire obra guztia»

Abel Azkona artistak propioago sentitzen ditu lan autobiografikoak, baina salaketa ekintza artistikoengatik da ezagunagoa. Bideo batean Koran bat jateagatik mehatxuak jaso ditu orain, adibidez.

Abel Azkona

Abel Azkona Argazkia: LANDER FERNANDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Bare mintzo da bere iraganaz Abel Azkona artista iruindarra (Madril, 1988), baina sakona da haren hitzek ageri duten zauria. Haurtzaroko tratu txarrez ari da, prostituta baten seme izateaz, adopzioaz, nerabezaroko suizidio saioez… Eta ezin finagoa da, haren kasuan, artearen eta autobiografiaren muga. Izan ere, zauri hori du sorkuntzaren ardatz nagusietariko bat. Halere, Eating a Koran (Koran bat jaten) lanagatik agertu da egunotan hedabideetan. Liburu sakratua jaten ageri da Azkona bideo pieza horretan, eta mehatxuak jaso ditu horregatik. Dioenez, fundamentalismoa salatzeko asmoa zuen, eta ez da ildo autobiografikotik urruntzen azalpenean. «Opus Deiren edo muturreko islamisten fundamentalismoa ez da nigandik kanpoko zerbait. Halakoen indarragatik ez balitz, eta laguntza handiagoak izan balira, amak abortatu egingo zukeen eta ez zukeen ume abandonatu bat sortuko».

Espero zenuen mehatxurik?

Arte kritikoa da nirea, eta beti izaten du erantzun bat. Mailak eta mailak daude, baina espero nuen zerbait. Pieza egin aurreko eta ondorengoak ere haren parte dira, eta gertatutakoak erakusten du fundamentalismoa erreala dela.

Hainbat erakusketa dituzu orain Malagan, bi hilabeteko bira duzu gero Kolonbian, Miamin ondoren… Eta eskukadaka konta daitezke 2012an egin zenituen performanceak ere. Frenetikoa da zure agenda.

Arte mota honetan bizi ahal izateko etengabe egon behar duzu batetik bestera. Gorputza da lanabesa, eta beharrezkoa da bertan egotea. Saioz saio, gainera, aldatu egiten da pieza bakoitza. Harrera aldatzen da, ingurua, ikusleak… Museoetan eta galerietan egoteaz gainera, saiatzen naiz gune alternatiboetan ere egoten. Hortik nator. Orain zazpi urte kalean hasi nituen lanak, eta nire sorkuntzaren parte bat horra eramaten saiatzen naiz beti.

Nolako da sorkuntza prozesua?

Bi multzotan banatzen ditut nik piezak. Nire prozesu autobiografikoari lotutako lanek osatutakoa da haietariko bat. Izan dudan haurtzaro zailari lotutakoak: abandonua, drogamenpekotasuna, prostituzioa… Nire ama biologikoarekin enpatizatzeko ni neu ere prostituitu egin naiz pieza horietariko batean. Etengabe lantzen dut nire mina. Baina badut nire baitako haserrea kaleratzeko beste ildo bat ere. Garrantzitsua iruditzen zait museoetan eta galerietan eskaintzen didaten espazioa erabiltzea arrazismoaz, sexu nortasunaz eta feminismoaz esateko ditudanak esateko.

Ildo autobiografikoa sentitzen duzu propioen, halere.

Barne zauri hori ikertu eta esploratzeko hasi nintzen ni arte mota honetan. Arte kritikoa ere interesatzen zait, ordea. Kritikatzen ditudanek ukitu dute nire bizitza, eta badut eskubidea haiei buruz zerbait esateko. Eliza katolikoak sexu nortasunaren inguruan duen jarrerak nire inguruko jendeari eta niri neuri kalte egiten badigu, eta nik hori kritikatzeko nire gorputza badaukat, kritikatu egingo dut. Eta orain, gainera, espazio publikoetara eraman dezaket salaketa hori. Mc Donalds jomuga duen ekintza bat prestatzen nabil orain, Malagako CAC Arte Garaikideko Zentrorako.

Eta ekintza hori nola lotzen duzu zure biografiarekin?

Umeak produktu bihurtzen dituzte. Happy meal menuetan oparitzen dituzten jostailuekin, adibidez, hori egiten dute. Eta umea produktu bilakatzearena badago lotuta nire esperientziarekin. Aipatu ditudan bi ildoak uztartuta daude. Hondakin sozial baten emaitza da nire obra. Ni neu hondakin sozial bat naiz, gauzak ongi egin ez direlako jaio den jostailu apurtu bat. Badut eskubidea, beraz, salaketa artea egiteko.

Mina eragiten diozu zeure buruari maiz. Zaurian gatza botatzea, zauria kontrolatzeko bide bat da, beraz?

Bai. Nire lana ez da antzeztutakoa, nik benetan esploratzen dut barruan dudana, eta gaizki pasatzen dut. Negar egiten dut, antsietate arazoak izaten ditut, mina… Kanporatu egiten ditut nire barne min horiek, ikusleak errealitatea ezagut dezan. Baina ez soilik horretarako. Egoista ere bada egiten dudana, normalean jendeari ez baitzaio ikusten duena ederregia iruditzen. Niretzat egiten dut lan hau. Nerabezaroan egin ditut suizidio saioak, zauri hori nire bizitzaren parte zenik ez onartzeagatik, baina nire bizitzaren parte oso garrantzitsua da. Ez dut ahaztu behar, eta ez dut abandonatu behar. Presente izan behar dut, eta hartatik abiatuta eraiki behar dut. Orain etengabe esploratzen dut min hori, eta horrek ematen dit egonkortasuna. Mina nik gobernatzea.

Ikusgarritasunak piezen mezua oztopatuko duen kezkarik ez duzu?

Inbidia handia diot Esther Ferrer artistari. Asko egin dezake berak oso gutxirekin. Ni ere saiatu naiz, baina ezin dut. Hemendik 50 urtera, agian ahal izango dut, baina, oraingoz, ezinezkoa zait. Askatu beharreko gauza asko ditudala sentitzen dut. Horregatik dira nire lanak hain muturrekoak.

Bertakoa zara, eta Iruñean egin duzu lan maiz. Zer erlazio duzu hiriarekin?

Hiri feudal bat da, zaharkitua eta ultrakontserbadorea. Oso interesgarria da arte mota hau egiteko. Saltxitxak egiteko txerri haragia behar dela esan ohi dut, eta hemen haragi asko dago. Kalera atera eta istilu bat eragiteko aukera dago beti, eta poliziak atxilotu egin nau. Jendea eskandalizatzen bada, ez da haiei urrunekoa zaien konturen bat lantzen duzulako, baizik eta oso gertuko zerbait ukitu duzulako. Gai kritikoren bat lantzen dudanean eskandalizatu badira, izan da gai hori etxean dutelako.