Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua
  • KOSA hausnarketa zikloa
  • Yogyakartako Printzipioak
  • Beheatokia
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Aldarrikapenak
    • Helburu orokorrak
  • Fitxategia
    • Prentsa
    • Kultura
    • Homofobia
  • Click to open the search input field Click to open the search input field Search
  • Menu Menu

Archive for category: Nafarroa

You are here: Home1 / Euskal Herria2 / Nafarroa

Transfobiaren mamua salatu dute herritarrek Iruñean

6 martxoa, 2017/in ARGIA, Askatasun sexuala, Berria, Erlijioa, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika, Transexualitatea

“Nafarroa, lur anitza. Transfobiarik ez!” zioen Iruñean larunbat arratsaldean egindako manifestazio alai eta jendetsuak.

http://www.argia.eus/albistea/transfobiaren-mamua-salatu-dute-herritarrek-irunean

Hotza zen arratsaldea eta euria ari zuen manifestazioaren lehen urratsetan. Berehala atertu zuen, ordea, eta ostadarra ere agertu zen zeruan, manifestazioan ziren kolore bereko banderak lagunduz. Transexualitatearen aldeko ikur handi batek ireki zuen Ekainak 28 plataformak deitutako manifestazioa. Hazte Oir muturreko elkarte katolikoa Iruñera etortzearen aurka agertu ziren bildutakoak eta sostengu osoa adierazi zioten Chrysallis elkarteari.

Ehunka lagun abiatu ziren Autobus Geltoki Zaharretik. Merindadeetako plazatik barrena, Karlos III. Etorbidea zeharkatu zuten eta Iruñeko Udaletxera abiatu ziren. Bidean jende ugari bildu zen manifestaziora eta amaierarako 1500-2000 lagun bildu ziren Udal plazan. Bertan egin zen ekitaldia, Udaletxeko ateak parez pare zabalik zirela.

LGTB mugimendua biltzen duen Kattalinguneko kide Erika Salvatierrak esan zuenez, gorrotoaren, transfobiaren eta arbuioaren mamua ez da Nafarroara pasatuko. Nafarroa anitza dela azpimarratu zuen, ezberdintasunak defendatzen dituela eta “gorrotoak ez duela lekurik lurralde honetan”. Gizarteak inongo arazorik gabe onartzen duela transexualitatea, hainbat lorpen eskuratu direla eta horietan ezin dela atzera egin.

Aznarez eta Asiron ere manifestazioan

Nafarroako Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarez eta Iruñeko Alkate Joseba Asiron ere manifestazioan izan ziren. Antolatzaileek eskertu egin zuten Nafarroako erakunde nagusienetatik eskainitako babesa. Bertsolariak eta abeslariak ere izan ziren ekitaldiaren amaieran eta jendeak gogotik txalotu zituen. Gobernua sostengatzen duten lau alderdietako hainbat politikari ere ikusi ziren manifestazioan.

Poztasun sentipena zabala zen manifestazioaren amaieran, bai Iruñeko herritarrek  transexualitateari erakutsitako sostenguagatik, bai gorrotoaren autobusak Crysallisen kanpaina indartu besterik ez duelako egin eta bai halako eguraldi txarrarekin ere bildutako jendearengatik ere.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-03-06 14:52:302017-03-09 16:09:32Transfobiaren mamua salatu dute herritarrek Iruñean

Transfobiak atertu du

5 martxoa, 2017/in Artikulua, BERRIA, Erlijioa, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika, Transexualitatea

Hazte Oir talde ultrakatolikoaren gorroto mezuaren aurka eta Chrysallis elkarteak haur transexualen alde egindako kanpainaren alde, ehunka lagunek aniztasuna aldarrikatu dute.

Argazkia: JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Iruñeko Udaletxe plaza mukuru dago. Hotz egiten du. Euria egin duenez, asko busti egin dira, baina animoak bero daude. Transexualitatearen aldeko bandera erraldoia udaletxe aurrean dago, ilunabarrari kolorea emanez. Denen gogoan, berriz, Hazte Oir erakunde ultrakatolikoak zabaldu nahi izan duen gorroto mezua dago. Ustez, bihar hel daiteke autobusa Iruñera. «Transfobiaren eta gorrotoaren mamua dabil Nafarroan, baina argi dugu ez dugula gorrotorik nahi», esan du antolatzaileetako batek. Amaieran, bizi nahiari abesten dion kanta jo du nerabe batek, eta, ondoren, lagun bati bultza egin dio, mikrofono aurrean jartzeko. «17 urteko trans mutiko bat naiz. Urte guztiotan gizarteak bilakaera handia izan du, eta, horregatik, oso kontentu nago gainerakoak bezala ikusten gaituzuelako. Mila esker». Plaza guztia txaloka eta oihuka jarri denez, hunkituta nabaritu zaio. Transfobiak atertu du.

Halaxe amaitu da Iruñean E28 kolektiboak deitutako manifestazioa. «Ozen eta argi esan nahi dugu Nafarroak ezezko irmoa ematen diola transfobiari. Ez dugu utziko ezein autobus transfobo gure lurraldean sartzen, askotarikoak baikara», esan du Erika Salvatierra Kattalinguneko kideak. Nahiz eta Hazte Oir elkarteak desberdintasunarekiko ezinikusia azaldu, Euskal Herriko Chrysallis elkarteak aurretik egindako kanpaina «indartu» egin duela uste du Xabi Sanchez E28 kolektiboko ordezkariak. Zakila duten neskak eta alua duten mutilak badaudela ikusarazi nahi izan dio gizarteari Chrysallisek, eta, Sanchezen aburuz, orain kanpainak bigarren bultzada jaso du: «Ez dugu inoren aurka jo nahi, eta, berez, fabore bat egin digute. Kanpainak jasotako babesa inoiz baino handiagoa izan da».

Euripean hasi da manifestazioa, eta ahoan bilorik gabe hitz egin du Patxi Sanzek: «Hazte Oir-eko lotsagabe hauen aurka etorri naiz, talde sektarioa baitira». Funtsezkotzat jo du edonork sexua aukeratu ahal izateko askatasuna izatea. Txalotu egin du Chrysallisen mezu irmoa, «ezkutatuta zegoen errealitate bat» kalera atera duelako. «Denok gogoan ditugu armairutik ateratzen ziren gay-ak lau katu zireneko garaia, baina hura ez zen errealitatea. Kanpaina honek erakutsi du jende asko dagoela ezkutuan».

Ana Fernandezi «aniztasunarekiko errespetu falta» iruditu zaio talde ultrakatolikoaren ekinaldia. «Batez ere desberdinak diren haurrei min handia egin diezaiekete. Errespeta ditzatela. Norberak nahi duen bezalakoa izateko eskubidea du». Fernandezek aniztasunarekiko errespetua eskatu du. Patricia Esparzaren irudiko, berriz, ulergaitzak dira hainbat jarrera: «Onartezina da gaur egun jende batek horrelako pentsamendua izatea, norberak nahi duen bezalakoa izateko eskubidea ukatzen baitute».

«Ez da patologia bat»

Manifestazioa aurrerantz doa, giro alaian. Euria egiteari utzi dio, eta Karlos III.aren etorbidetik igarotzean erosketak egiten ari diren herritarrek apur bat harrituta begiratzen diote protestari. Aurrera egin ahala, geroz eta jende gehiago elkartu da, eta 2.000 pertsona inguru mobilizatu da. Ez, ez, ez, transfobiarik ez, eta Hemen dago trans erresistentzia dira gehien errepikatutako oihuak. Manifestazioan ordezkari politikoak daude. Tartean, Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea. EH Bildu, Geroa Bai eta Ahal Dugu-ko ordezkariak ere ikus daitezke.

Udaletxe aurrean, E28 kolektiboak transfobiaren aurkako mezua zabaldu du: «Gizarteak arazorik gabe onartzen ditu transexualak. Horregatik uste dugu iraganean bizi direnen azken astinaldiak direla eraso hauek. Transexualitatea ez da patologia bat, eta genitalek ez dute erabakitzen inoren generoa».

Chrysallisek jasotako babesa eskertu du. «Diren bezalakoak izanda, entzuteko, errespetatzeko eta maitatzeko gaitasuna duen ingurune batean hezi nahi ditugu. Barre egin dezatela eta euren izaera zabal dezatela duten aukera guztiekin. Bizi daitezela, izan daitezela. Horretarako euren familiak euren alboan izatea erabaki dugu, eta zuen eskua zabalik egotea beharko dugu, gure haurren bizitza jokoan dago eta».

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-03-05 11:46:052017-03-05 11:46:05Transfobiak atertu du

Nafarroako Plataforma E28J-k manifestaziora deitzen du Transfobiaren aurka

4 martxoa, 2017/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

 

BERRIA MEDIOETAN:

  • BERRIA: Transfobiak atertu du
  • GARA: Una marcha recorre las calles de Iruñea para mostrar el rechazo a la transfobia
  • NOTICIAS DE NAVARRA: Cientos de personas muestran en Pamplona su rechazo a la transfobia
  • DIARIO DE NAVARRA: Cientos de personas rechazan en Pamplona la transfobia
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2017/03/Nafarroa-tierra-de-diversidad.Transfobiarik-ez.2017.jpg 720 509 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-03-04 12:34:172017-03-05 11:47:23Nafarroako Plataforma E28J-k manifestaziora deitzen du Transfobiaren aurka

Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio Chrysallisen kanpainari

16 urtarrila, 2017/in Askatasun sexuala, BERRIA, Berria, Euskal Herria, Familia, HOMOFOBIA, Intersexualitatea, Nafarroa, Transexualitatea

Transexualen eskubideak babestu eta aitortu ditu adierazpen instituzional batean, batik bat, adingabe transexualenak.

zentsuratu-duten-irudia-chrysalliseh

Chrysallis elkartearen kartela. / Chrysallis elkartea (@ChrysallisEH)

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerrak aurkeztutako adierazpen instituzionala aho batez onartu du Nafarroako Parlamentuak transexualen eskubideen alde. Hiru puntu zituen eskaerak. Lehenengoan, batik bat, adingabe transexualen eskubideak babestu dituzte, eta bigarrengoan babesa adierazi diote Chrysallis elkarteak haur transexualen errealitatea ezagutarazteko egin duen kanpainari. Azken puntuan konpromisoa adierazi du parlamentuak sexu eta genero aniztasuna errespetatua izan dadin. Bigarren puntuan PP abstenitu egin da.

Chrysallisek hainbat kartel jarri ditu azken egunetan Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak leloarekin. Gaur amaitu da kanpaina, hain zuzen.

Euskal jatorria duen pertsona anonimo batek emandako dirua baliatu du Chrysallisek horretarako. Kanpainak oihartzun handia izan du bai kalean baita sare sozialetan ere. Joan den astean hainbat eraso izan ziren kartel horien kontra Iruñean eta Gasteizen. Hasiera batean, Facebookek ere zentsuratu egin zuen kartela. Gero, ordea, gaztelerazko bertsioa baimendu zuen, baina ez euskarazkoa.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2017-01-16 22:01:102017-01-16 22:01:10Nafarroako Parlamentuak babesa eman dio Chrysallisen kanpainari

LGTBI zentro bat irekiko du Iruñeko Udalak abenduan

7 azaroa, 2016/in ARGIA, Askatasun sexuala, Euskal Herria, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika

LGTBI (Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexual) zentroak abenduan zabalduko ditu ateak. Sexu eta genero aniztasuna tratatuko ditu eta arreta sexologiko eta psikosoziala eskainiko du.  

lgtbi-zentro-bat-irekiko-du-iruneko-udalak-abenduan

LGTBI zentro bat irekiko du Iruñeko Udalak abenduan

Iruñeko San Gregorio kaleko 28. zenbakian egongo da LGTBI zentroa. Abenduan jarriko dute martxan, eta sexu eta genero aniztasunari buruzko formazio eta informazioa eskainiko dute bertan.

Sexu orientazio edota genero eraikuntzari dagokionez, “irizpen heteronormatiboekin bat ez datozen” pertsonei zerbitzua eman nahi die Iruñeko Udalak. Sektore hauek oraindik ere bazterkeria eta mespretxua jasaten dutela adierazi dute udaletxetik. Hori dela eta, arreta sexologiko eta psikosoziala eskainiko die pertsona eta familiei. Horrez gain, homofobia, lesbofobia eta transfobiaren gaineko prebentzio eta sentsibilizazio ekimenak ere antolatuko ditu zentroak.

Ordutegiari dagokionez, zabalik egongo da astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara bitartean.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-11-07 14:38:402016-11-08 14:42:40LGTBI zentro bat irekiko du Iruñeko Udalak abenduan

XABI SANCHEZ GORONAETA. SEXUA ERDIGUNEAN JARRITA “Sexuan arreta jartzea gorputzera itzultzea da”

16 urria, 2016/in ARGIA, Askatasun sexuala, Elkarrizketa, Euskal Herria, HOMOFOBIA, Homosexualitatea, Nafarroa, Politika

ruñeak badu LGTBQI politikak garatu ahal izateko bulegoa. Kattalingorriko kideak gogor ibili dira lanean azken hilabete hauetan, ikasturte berriarekin batera bulegoko baliabide guztiak martxan jarri ahal izateko. Ekimena ez dator komunitate zehatz bati zerbitzu asistentziala ematera bakarrik, gizarte osoari egin nahi dio ekarpena: erreferentzia sexologiko berri bat izan nahi du pertsona guztientzat.

xabi-sanchez-goronaeta

XABI SANCHEZ GORONAETA. SEXUA ERDIGUNEAN JARRITA

Sexua ala generoa, non jarri arreta?
Argi dago eraldaketa sozialean urratsak emateko bietan lan egin behar dela. Halere, uste dut azken urteetan denbora gehiago eskaini diogula generoaren auziari sexuari baino. Hamaika teoria garatu dugu horren inguruan eta asko aldendu gara sexutik. Generoa sexu soziala da, gertatzen dena da genero izena eman diogula, baina funtsean sexutik eratortzen da. Nire ustez, sexutik aldentzean “gorputzak” eskaintzen duen osotasunetik urruntzen gara, baita norbanakoen artean ematen den elkartzetik (enkontrutik) ere.

Sexutik aldentzean, zer ahazten dugu?
Norbanakoak elkartzean ematen diren aukerak, berezitasunak eta aldagaiak. Sortzen ditugun harremanetan, arreta jartzen dugunean, konturatzen gara generoaren eta botere harremanen inguruko teorizazio guztiak ez direla nahikoa enkontrua bera ulertzeko. Sexua bizitzea pertsonen arteko erlazio moduak zentrora ekartzea da: azken batean, hainbeste teoriaren artean, nola demontre egiten dugu zuk eta biok elkarren arteko harremana gauzatzeko? Badakigu subordinazio egoerak bizi gaituela, baina ez dakigu nola harremana egin elkarrekin.

Gure inguruan, zein da esparru honetan ikusten duzun beharrik handiena?
Euskal Herria oso herri bizia eta bitxia izan da beti. Dena dela, edozein herrialdetan dagoen bezainbesteko aniztasuna dago hemen, ez gara bereziki ezberdinak zentzu horretan. Alabaina, egia da Euskal Herrian korronte politiko handien eragina nabarmena izan dela; esate baterako, feminismoak potentzial izugarria dauka. Baina berriz ere diot, buruan eta teorizazioan gehiegi aritu gara eta gorputzaren ingurukoak ahaztu ditugu gehiegitan. Sinistuta nago gorputzaren inguruko ezagutzak eta jabetzeak potentzial politiko handia izan dezakeela, eta gurean horretaz jabetzea askapen prozesuetarako erabakigarria izan daitekeela.

LGTBQI kolektiboak eta feminismoak bat egiten duten une hori; zein da?
Nire ustetan gehiago elkartu beharko lirateke; iturburu errepresibo berbera konpartitzen dute, heteropatriarkatua, hain zuzen. Halere, oso bilakaera ezberdina izan dute. Emakumeen borroka batetik, homosexualitatearena bestetik eta transexualitatearena azkenik. Ordena honetan garatu dira aldarrikapenak, neurri batean itxarote-zerrendak eta hierarkiak izan badirelako.

Eskua emanda aritu beharko lirateke, beraz?
Jakina. Eta ez dut kritika modura esaten, azken batean, jendea gauzen alde mobilizatzen denean mugitzen dira gauzak, eta emakumeen aldeko borrokak jende asko mugiarazi du. Halere emakume/gizon kategoriak aldarrikatzea politikoki baliagarria izan badaiteke ere, nire ustez intersekzionalitateaz hitz egiten hasi behar gara. Aliantza horrek, beraz, horretan egin dezake indarra: nola egin dezakegun denborarekin binarismoa gainditzeko eta bestelako identitateak aldarrikatzeko.

LGTBQI, gero eta gehiago luzatzen den terminoa…
Ulergarria da guztiz. Pentsa, pertsonen baitan ordena guztietako maskulinoek eta femeninoek bat egiten dute: sozialek, kulturalek, endokrinoek, biologikoek… Horiek guztiek norbanako intersexualak garela adierazten digute, eta horrek ez du zerikusirik genitalitatearekin. Zentzu horretan, LGTBQI mugimendua kluster bat da. Akronimo horrek identitateaz eta orientazioaz hitz egiten digu: denborarekin adieraziz joan gara zer ari garen aldarrikatzen, eta aniztasun horri guztiari buruz hitz egiten dugu norbera nahi duen lekuan koka dadin.

Zein izan da Iruñean ireki berri duzuen bulegoaren ibilbidea?
Oso luzea izan da. Duela hamasei urte hasi ginen honen aldeko lanean Iruñean. Dena hasi zen EHGAMen geundenean LGTB zerbitzu baten beharraren inguruko eztabaida egin ondoren, Gomik eta biok Amsterdamera egin genuen bidaia batekin. Bagenekien han mugimendu asko ematen ari zirela. Egin kontu, udal igerilekuak igandeetan homosexualentzat irekitzen zituzten, elkargune bat izan zezaten, eta horrekin guztiz liluratu ginen. Handik etorri eta Kattalingorri bulegoa ireki genuen Iruñeko alde zaharrean. Hamasei urte pasatu dira eta oraingo honetan bulegoa martxan jartzeko lagundu diguten arte ez dugu izan inolako babes instituzionalik.

Honetan guztian, instituzioek zertan lagundu dezakete?
Bada, hasteko, publikoa dena esanahi berriz betetzen. Alor publikoa jendearen alorra da, ez gehiago eta ez gutxiago ere. Zentzu horretan udal baliabideak, hau da, jendearen baliabideak, LGTBQI komunitatearen esku uztea publikotasunari beste dimentsio bat gehitzea da. Pertsona horiek guztiak instituzioen zerbitzurik eta arretarik gabe egon dira, eta hori ez da zuzena. Edozein kasutan, ez da zerbitzu asistentzial bat bakarrik izango, gizarte osoari begirako kanpainak egin nahi ditugu. Erreferentzia sexologiko berria izan nahi dugu Iruñeko herritarrentzat.

Identitatea eta orientazioa

“Askotan gertatzen da identitatea eta orientazioa nahasten direla. Nire baitan elementu maskulinoak eta femeninoak aurkitzen ditut, ordena guztietako maskulino eta femeninoak, kontua da horiek nola bizi ditudan. Emakume femeninoa izateak –nolabait esatearren– ez zaitu heterosexual bihurtzen ezinbestean, eta alderantziz, gizon oso maskulinoak ezagutu ditut orientazio homosexuala dutenak”.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-10-16 14:47:062016-11-08 14:49:44XABI SANCHEZ GORONAETA. SEXUA ERDIGUNEAN JARRITA “Sexuan arreta jartzea gorputzera itzultzea da”

Iruñeak frankismo garaian bainugela publikoetan sexua egiten zuten gayei omenaldia egiten die

17 abuztua, 2016/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa

Plaka bat jarri du Udalak Autobus Geltoki zaharrean. Plaka ez da berria, ordea, duela urte batzuk Ekainak 28 Plataformak (Ehgam-Nafarroak barne) jarritakoa baizik, baina artean kendu behar izan zuten udaleko baimena ez baitzuten.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/08/baños-pamplona.jpg 451 600 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-08-17 21:09:512016-09-15 20:06:40Iruñeak frankismo garaian bainugela publikoetan sexua egiten zuten gayei omenaldia egiten die

IRUÑAko Manifestazioa: Ekainaren 28an arratsaldeko 19:30etan, autobus geltoki zaharrean

27 ekaina, 2016/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/06/iruña-2016.jpg 303 480 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-06-27 18:00:272016-06-27 18:01:59IRUÑAko Manifestazioa: Ekainaren 28an arratsaldeko 19:30etan, autobus geltoki zaharrean

Transexualen Arretarako Batzordea sortu da

24 ekaina, 2016/in Berria, BERRIA, Euskal Herria, Nafarroa, Transexualitatea

IRUÑEA. Transexualen Arretarako Batzordea sortu du Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren baitan. Diskriminazioari aurre egitea izango da batzorde horren egiteko nagusia. Besteak beste, gizartean transexualitatea ikusgarri egiteko proiektuak sustatuko ditu. Gainera, Nafarroako Gobernuko sail guztiei eragingo dien plana ere osatu beharko du.

https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png 0 0 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-06-24 13:14:432016-06-24 13:14:43Transexualen Arretarako Batzordea sortu da

ANIZTASUNA OSPATUZ! TRANSformando realidades

16 ekaina, 2016/in EHGAM Berri, Euskal Herria, Nafarroa
https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2016/06/nafarroa-2016-E28.jpg 393 280 Editorea https://ehgam.eus/wp-content/uploads/2025/11/logo-ehgam-300x138.png Editorea2016-06-16 12:00:292016-06-16 14:41:30ANIZTASUNA OSPATUZ! TRANSformando realidades
Page 5 of 8«‹34567›»

.

© Copyright - Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua - powered by Enfold WordPress Theme
Scroll to top Scroll to top Scroll to top
This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish.Accept Read More
Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT